(...)
Etimologia iluneko izena da hau. Gure ustez onomatopeia bat edo hitz adierazkorren bat izan daiteke, tradizionalki Aldabea-ra bota izan direlako balio ez zuten gauza guztiak. Ohitura honek herriaren inguru guztia zikinkeriaz bete du, eta herrira iristen diren bisitariak lehen begiratuan ez konturatuagatik, azterketa sakonxeago batek berehala azaleratzen ditu botatako hondakin piloak.
Dokumentazioan ia beti Turtunbera agertzen da, eta egun ere Turtunbera [tùrtumbéra] esaten da, baina izen honen lehen lekukokoa euskal eredu fonologikoari estuago lotzen zaion 1602ko Durtunbera da.
Turtunbera ere goiz azaltzen da.
Geroko hasierako horzkari ahoskabea asimilazioz sor zitekeen. Notatzekoa da puntu honetan t- eta d- euskal hiztegian mailegu, dermio adierazkor eta adizki "finito"-etan baizik azaltzen ez direla [Ikus FHV, 254-255. orr. Eguesibarko Altzutzan Uxueko izenaren oso antzekoa den Tutumbera dugu 1914eko katastroan, Tutunbera orain. Zoritxarrez ez dugu bere nolakoaren berri.].
Aldabea de Turtunbera Turtunbera hutsaren adierakidea da [Diferentzia zerbait egon liteke, agian.], eta honek bezala herriaren ondoko sakanetako bat adierazten du (ikus Aldabea sarrera).
Alto de Turtunbera Aldabea honen eta Txorria-ren arteko gaina izan zitekeen; Carasol edo Solano de Turtunbera hego-mendebaldera ematen duen hegia da. Fuente de Turtunbera errekan dagoen harri-arkuz eraiki iturri zahar ederra da. Herrian ur korrontea jarri arte garrantzi handikoa zen, jendeak ur bila bertara jotzen baitzuen, Aitzandieta-ra ez ezik. Egun, erauntsien ondorioz, lohiek zeharo estalia dago.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abbreviation: OV.11
Author: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Title: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Work note:
Elaborator:
Colection: Onomasticon Vasconiae 11
Magazine:
Publisher: Euskaltzaindia
Place: Bilbo
Date: 1994
Reference:
Notes: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Type: bibliografia
Extraction: guztizkoa
Field: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abbreviation: NA.TM
Author: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Title: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Work note: 59 liburuki
Elaborator:
Colection:
Magazine:
Publisher: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Place: Iruñea
Date: 1992-1999
Reference:
Notes: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Type: bibliografia
Extraction: guztizkoa
Field: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Abbreviation: NA.TOF
Author: ZZ. AA.
Title: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Work note:
Elaborator:
Colection:
Magazine:
Publisher: Nafarroako Gobernua
Place: Iruñea
Date: 2019tik
Reference:
Notes: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Type: datu baseak
Extraction: guztizkoa
Field: dokumentazioa
Legal notice
This onomastic corpus takes into account the contents of works by third parties, taking into account their prestige and competence in the field. To this end, Euskaltzaindia has applied for the corresponding permissions and licences, so that the necessary intellectual property rights have been obtained, except in the case of error or omission. Should you observe the existence of any content that you believe may infringe the rights of third parties, please inform Euskaltzaindia immediately by sending an e-mail to the following address (info@euskaltzaindia.eus) so that the appropriate measures can be taken immediately.
Headquarters
B
BISCAY
Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
+34 944 15 81 55
info@euskaltzaindia.eus
Research Center
V
LUIS VILLASANTE
Tolare baserria. Almortza bidea, 6. 20018 SAN SEBASTIAN
+34 943 42 80 50
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Local offices
A
ÁLAVA
Gaztelako atea, 54 01007 VITORIA/GASTEIZ
+34 945 23 36 48
gasteizordez@euskaltzaindia.eus
G
GIPUZKOA
Tolare baserria. Almortza bidea, 6 20018 SAN SEBASTIAN