- Aurkezpena urtarrilaren 19an izanen da, goizeko 11:00etan, Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritzan.
- 2021ean kaleratu zen Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak. Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. Edizioa eta Hizkuntza Azterketa lanaren segida da honako hau. Oraingoan ere, argitalpena bi liburuz osatua dago: alde batetik Edizioa, eta bestetik, Hizkuntza azterketa.
- Liburu honek Ignazio Bergara (Arano) eta Jose Ramon Minondo (Oiartzun) olagizonen arteko izkribuen arteko konparaketa egiten du, bai bat datozen ezaugarrietan, bai desberdin jokatzen dutenetan. Orain dela bi mende idatzitako testu hauek (1787 eta 1811 urte artean idatzi ziren) 2019. urtean topatu zituzten Goizuetako Paskualuzenea etxeko kutxa batean.
- Euskaltzaindiak editatu du, Iker bilduman, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Iruzkin berria idatzi
- ‘Ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, agente patogenoetatik, toxikoetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen dena’ izendatzeko, maskara hitza arautu du Euskaltzaindiak.
- 2020an eguneratu zen 36. araua, Frantziako Errepublikaren banaketa administratibo berrira egokitzeko. Orain, eskualdeetako, departamenduetako eta hiriburuetako herritarren izenak txertatu dira arauan; guztira, 228 herritar-izen.
- Gaur estreinatu eta 2024ko otsailaren 9a arte izanen da ikusgai, garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak, arlo pribatukoak zein publikokoak, agertzen dituen erakusketa ibiltaria.
- Erakusketa honen helburua da eremu juridikoan urteetan euskaraz egin den ekarria gizarteratzea eta jendeari erakustea.
- Euskaltzaindiak Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin eta Baionako Udalarekin partaidetzan, eta Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko ganbera legegileekin elkarlanean antolatu du erakusketa.
- Bihartik eta otsailaren 2ra arte izanen da ikusgai, eta ekintza osagarri gisa bisita gidatu irekia eta bertso-saioa antolatu dira. Ekintza hau urtarrilaren 18an izanen da, 19:00etan, Ekaitz Santaziliaren (erakusketaren edukien arduraduna) eta Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolarien eskutik.
- Erakusketaren helburua Iruñerriko euskarari begirada zabala ematea da, Ezkabarteko testuak abiapuntu gisa hartuta: garai zaharretako idazkietatik hasita, testu erlijiosoak, ordenantzak eta bestelako idazkiak bai eta azken hiztunak eta euskararen gaur egungo egoera ere.