- Nafarroako gazteen arteko euskarazko ahozko jarduna nolakoa den aztertzeko mintegia antolatu zuten 2022an Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak.
- Mintegian parte hartu zutenen iritzi eta esperientziak bildu dira liburuan.
- Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta aukera berriak HEMEN eskura daiteke.
Irakurri gehiago: Argitalpen berria: ‘Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean’ Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak webgunean jarri ditu orain arte paperean eskaini dituen liburu hauen bertsio digitalak (PDFan): Euskara Nafarroako Hezkuntzan: egoera eta aukera berriak; Euskal Herriko Antzinaroko jainko eta jainkosen izenak; Allande Socarros (1957-2021). Euskal idazlan eta lekukotasun; Henrike Knörr (1947-2008). Idazlan hautatuak. Textos escogidos; Mendebaleko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia.
- Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Iñaki Martinez de Luna AROA egitasmoaren zuzendariak Eusko Jaurlaritzak bideratutako proiektuaren nondik norakoak azaldu dituzte Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Ondoren, Jon Sarasua Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren zuzendariak Euskaltzaindiak 2022an abian jarri zuen proiektuaren helburuak eta orain arte eginiko lanak agertu ditu.
- 70eko eta 80ko hamarkadetan argitaratutako aldizkari horien kopia digitalak Akademiaren webgunean jarri dira, mota orotako ikertzaile eta euskaltzaleen eskura.
- Aldizkariak begiratzeko, HEMEN
- Hizkuntza-zuzenbidearen bilakaera aztertu dute gaur zenbait adituk Sabino Arana Fundazioaren egoitzan. Aitor Estebanek Espainiako Kongresuan onartutako azken legearen ondorioak azaldu ditu; Jaime Tapia magistratuak Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia-administrazioan euskarak bizi dituen eragozpenak aztertu ditu; Andres Urrutia euskaltzainburuak Euskararen Akademiak bideratu duen Hizkuntza-zuzenbidea proiektuaren sorrera eta helburuak agertu ditu; Gotzon Lobera legelariak Hizkuntza-eskubideen kontzeptuaren bilakaera aztertu du; azkenik, Joseba Lozano Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuari buruz aritu da.
- ‘Zerrenda’ da urteko hitza Euskaltzaindiarentzat eta UZEIrentzat
- 2023ko 'Pello Apezetxea Zubiri' bekaren irabazleak (bideoa)
- Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko jarrerak aztergai ‘Pello Apezetxea Zubiri’ bekaren bigarren edizioan
- SAFek eta Euskaltzaindiak gogoeta egingo dute euskarak Justiziaren administrazioan duen egoeraz eta euskara indarberritzeko marko estrategikoaz