1 emaitza ernegatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ernegatu, ernega, ernegatzen
da/du ad. Erabat gogaitu; amorratzen jarri. Ernegaturik nago, beti gauza bera egiten. Goseak ernegatzen. Ez zaitut gehiago ernegatuko. Mutil horrek ernegatzen jartzen nau. Euliak jotako aberea baino ernegatuago.

Aztergaia: ernegatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ernegatu eta arnegatu sarrerak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arnegatu 6: Michel Garicoiz ("Gauza yakina da, denbora hetan hatxemaiten zituzten aphez guziak hiltzen zituztela, non ez zuten arnegatzen beren apheztasuna"), Oihenart taldea ("mirakulu, izpiritu, bekatu, bake, dohain, bertute, bizio, arnegatu, predikatu, bedeinkatu, madarikatu, barkatu"), M. Legasse ("Eta beren aldamenekoen kontra, eta beraiek Euskal Herrian ezarritako indar erahusleen kontra, arnegatzen hasi ziren"), P. Mac Orlan ("Akelarrean izan zara, haurra, Jainkoaren arnegatzera biltzar madarikatu hortara ereman zaituenaren izena deplauki erran diezadazun gomendatzen zaitut"), E. Jimenez ("Gera zaitez hemen, Almansako zakur arnegatu hori"), ArmUs 1907 ("Elizaren gaiñetik ezda photererik; eta khiristi, Eliza katholikuari egiazki dagouena, bortxaturik da, katholik izatekotz, gobernamentu zibilaren nausiagogua hari arnegatzera"); ernegatu 27: Aita San Iñazio ("oien artean ernegatu gaizto bat, bere famili guztia atsekabeturik zeukana"), Zab Urruti-Iz ("Ia ia ernegatu eragin didazu, ta exeri zaite or eta itz egizu itzegin bear dezuna, edo zoaz emendik"), La Cruz 1934 ("etxe-barrenen daudenak ernegatzen dira aspertu ta gogaitu"), Argia 1936 ("Umia onezkero ernegatzen asita dago baiñan jarri"), SM Zirik ("Ainbat bidar Perikoitxua entzutziakin, ernegau zan medikua, bere zenetik atera"), Arrantzaria ("Itsas aingira ernegatuak ere topatzen dira, bihurrikatzen horrelako une txikian"), U. Larramendi ("Biggs anderea? maitagarria / ernegatua / irudikorra / pozik egoten dena"), F. Pelaez ("Gizajoa ernegatuta dago eta ezin du euki bere barnean gorrotoa"), A. Lertxundi ("Ehiztariak bere eskupeta jaitsi zuen ernegaturik"), X. Monasterio ("Berak bazekien hirian ospitale handiak zirela halako gaitzak sendatzeko, baina bere aita ez ernegatzearren txintik ez ateratzea nahiago izan zuen"), I. Urbieta ("Aita ernegaturik zetorren lantokitik"), I. Oñatibia ("Ernegatu bat besterik ez zala jaurti zion aurpegira Werner'ek"), Anai elkarte bat ("Mezua onartzen ez duten judutarrek kontraesan, ernegatu eta Apostoluak erasotzen dituzte"), J. Zabaleta ("Egoera hartaz ernegaturik Eguzki Semek herritik kanpora beste norabait aldegitea erabaki zuen"), Ugalde ("Baina mundu honetako pakea derrigorrez laburra izaki, eta nabaritzen du dagoeneko konpainia txarraren alarma; honek ernegatzen du"), X. Letona ("Orduan hasi nintzen ernegatzen euskaraz ez jakiteagatik"), E. Jimenez ("Horregatik ez da ernegatzen Onofre dinamita behin eta berriro lehertarazi behar dutela eta, guzti-guztietan aldarri larriak entzutean"), Txelis Uhaldean ("ernegatu egiten hintzen"), F. Juaristi ("Horrek hitz egiten dik hitz egiteagatik, hi ernegatzeko, badakik arraroa dela mutil hori"), X. Mendiguren E. ("ernegatzen, eta laster jakin zuten nor zen azio guzti haien kulpantea, ilargi beteko gau batez Errekaldeko tximinitik Bittori Sudurmotza erratz baten gainean hegan irteten ikusi zutenean"), M. Landa ("ernegaturik"), P. Aristi ("ernegatutako emakumeen kritika orokorrak edo lendabizikoz gurasorik gabe hondartzaratu diren gaztetxoen inozokeriak"), A. Linazasoro ("Neure buruarekin ernegatuta..."), Baleike 1996 ("espainol autokontsideratzen dira eta ni ernegatu egiten naute"), X. Montoia ("Hantxe iharduten zuten nire aurrean, frontetik zetozen albisteak astintzen, gorrien basakeriekin ernegatzen, haiek egiten ei zituzten sakrilejio eta bekatu beltzak errepikatzen, Europako demokraziak madarikatzen"), A. Egaña (""Hitza eman eta jan egin duk, ume" ernegatuko zitzaidan Frai Kandido bera ere"), A. Aldekoa ("Barrenean, ernegatu egiten zuen Santik nirekin eta ez berarekin ligatu izanak, Mertxe izan baitzen ikusi zuen lehena eta hitz egin zion lehena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arnegatu : AB38 1, HiztEn, LurE; ernegatu : AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE; ernegarazi : DFrec 1 (Gand) // Ez dugu aurkitu ap. Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arnegatu : EuskHizt (1 gaitzesan, madarikatu, gaitzetsi, birao egin; 2 Jainkoaz edo erlijioaz uko egin), ElhHizt (1 renegar, negar, abjurar, renunciar, apostatar; 2 maldecir, blasfemar, insultar), HiruMila (1 renegar; 2 enfurecerse, enfadarse, ponerse de mal humor; 3 blasfemar), EskolaHE (gaitzesan, madarikatu, birao egin; Jainkoaz eta erlijioaz uko egin), Lur EG/CE (apostatar) eta EF/FE (apostasier, blasphémer), HaizeG BF (blasphémer, renier, renégat), DRA (renegar, renunciar), Lh DBF (blasphémer; renier, apostasier), PMuj DVC (apostatar, renegar, denegar la fe; 2 jurar, blasfemar, renegar, maldecir; 3 perjurarse, faltar al juramento) //ernegatu : EusHizt (1 arnegatu; etsi, esperantza galdu; 2 erabat gogaitu, amorratzen jarri), ElhHizt (1 irritarse, enfurecerse, exasperarse; 2 desesperarse), HiruMila (renegado), EskolaHE (arnegatu; erabat gogaitu, amorratzen jarri), Lur EG/CE (impacientar, desesperar) eta EF/FE (1 désespére, s'impatienter; 2 renier, abjurer), Casve EF (rager), DRA (renegar, blasfemar), PMuj DVC (1 ik. arnegatu; 2 renegar, apostatar; 3 enfurecerse; 4 blasfemar).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ernegatu, ik. arnegatu [arnegatu hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

ernegatu, ernega, ernegatzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, eta beste batez ordezkatzekoa

ernegatu da forma nagusia, 'amorratu' adieran; arnegatu, onartzekotan, balio teknikoan onartuko litzateke, 'uko egin' balioan.

Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

'erabat gogaitu; amorrarazi' adiera dagokio gaur, lantaldearen ustez (hau da, galduak ditu 'arnegatu, uko egin' eta 'esperantza galdu' adierak).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ernegatu, ernega, ernegatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arnegamendu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus