- Garai eta euskalki guztietako testu hautatuak eskainiko ditu atari digitalak, euskaraz sortuak edo beste hizkuntza batzuetatik euskarara ekarriak. Testuok online eskuragarri egongo dira, profesional-talde batek editatuta, argazkiez edo bestelako irudiez jantzirik, eta sarri erazko bertsio musikaletara edo filmetara eramango duten estekaz hornituta. Hots, horietako testu asko multimodalak izango dira.
- DBHko eta Batxilergoko ikasleak gogoan hartuta atondu da Noeren ontzia, baina unibertsitateko ikasleak ere ahaztu gabe, horiek ere tresna baliagarria izango dutela sinetsita baikaude; eta baita euskaltegi zein hizkuntza-eskolak, ikasmaterialak prestatzen diharduten Berritzegune eta argitaletxeak, edota Irakurketa Plana hezurmamitu behar duten ikastetxeak ere, material horren onuragarri izango dira.
- Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke Noeren ontzia, erraz eta modu dinamikoan, Hizkuntza Baliabideak atalean
Irakurri gehiago: 'Noeren ontzia' plazaratu du Euskaltzaindiak, denon memoria literario komuna osatzeko ahalegina Iruzkin berria idatzi
- 2023ko irailaren 29an, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Asun Garikano. Larunbatean, ekainak 29 dituela, hizkuntzalariak sarrera-hitzaldia irakurriko du Gasteizko Goiuri Jauregian. Andres Alberdi euskaltzain osoak erantzuna emango dio.
- Bere hitzaldian, Euskaltzaindiak aste honetan abian jarriko duen Noeren ontzia egitasmoaren azalpenak emango ditu, hain zuzen, “euskal kulturan barrena nabigatzeko aukera emango duen” egitasmoaz hitz egingo du.
- Aurretik, 10:00etan, ekaineko Osoko Bilkura egingo du Euskaltzaindiak, jauregian bertan.
- Euskaltzaindiak egun osoko jardunaldia antolatu zuen ekainaren 21ean, Baionan, Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian izenburupean. Mintegia Baionako Herriko Etxearekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin batera antolatu zuen.
- Parte-hartzaileek, besteak beste, utopia bat hauspotzen duen mugimendua indartu, datozen urteetako helburuak doitu, tokian tokiko estrategietara egokitu eta motibazioa pizteko bideak bilatu beharra nabarmendu zuten. Herri kulturari ere aparteko garrantzia eman zioten, gazteak euskarara erakartzeko duen gaitasunagatik.
(Garbiñe Ubedaren kronika) - Irudiak HEMEN
- Euskarak Ipar Euskal Herrian gaur egun bizi duen egoera aztertzeko egun osoko jardunaldia antolatu zuen Euskaltzaindiak pasa den larunbatean, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Baionako Herriko Etxearen babesarekin.
- Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak bi erakundeen arteko urteroko lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Bi hamarkada baino gehiago daramatzate erakundeok elkarrekin lanean, hain zuzen, Bilboko hirian euskararen erabilera normalizatu eta hedatzeko ahaleginean.
- Besteak beste, hitzarmenari esker, Euskaltzaindiak Adolfo Arejitaren Errefrau artean aztarrika liburua argitaratuko du aurten.
- Euskaltzaindiak euskara sustatzeko hainbat egitasmo bideratuko ditu Nafarroan
- Elena Martinez de Madina euskaltzain urgazleak jasoko du Urrezko Zeledon Saria
- Euskaltzaindiak Akademiaren domina eman dio Iñigo Urkullu Lehendakariari (ekitaldiaren laburpen-bideoa)
- Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak arautu ditu Euskaltzaindiak