- Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2024ko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur. Euskarabideak garatutako hitzarmen honi esker, erakusketak, argitalpenak, ikerketa-lanak eta toponimia-proiektuak egin ahal izango dira, besteak beste.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): “Aurrekoetan bezala, ekimenetarako hitzarmena dugu hau, hain zuzen, Nafarroan hainbat egitasmo eta lan bideratzeko, euskara sustatzeko eta prestigiatzeko. Euskaltzaindia aholku-emaile ofiziala da Nafarroan euskarari dagokionez, eta Akademian bertan ere pisu nabarmena dute euskaltzain nafarrek”.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak euskara sustatzeko hainbat egitasmo bideratuko ditu Nafarroan Iruzkin berria idatzi
![](/dok/plazaberri/2024/ekaina/Elena_M._de_Madina-_Anton_Santamarina.jpg)
- 2023ko Urrezko Zeledon Saria emango diote Elena Martinez de Madina ikerlari eta euskaltzain urgazleari. Besteak beste, Euskaltzaindiaren Gasteizko Toponimia egitasmoaren arduraduna da Martinez de Madina.
- Hain zuzen, Gasteiz eta Euskal Herriko toponimia berreskuratzen Martinez de Madinak egindako lana saritu nahi izan dute. Saria ofizialki irailaren 10ean emango diote.
- Lehendakariak Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu zuen pasa den ostegunean. Lehenik, Akademiaren Zuzendaritzarekin batzartu zen eta ondoren Andres Urrutia euskaltzainburuak Akademiaren domina eman zion.
- Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko kostaldeko 424 leku jasotzen dira Euskal Herriko kostaldeko leku-izenak arauan (199. araua): Bizkaiko 179, Gipuzkoako 169 eta Lapurdiko 76.
- Era askotako leku-izenak dira, naturalak zein artifizialak: badiak, haitzak, hondartzak, itsasadarrak, itsasargiak, itsaslabarrak, kalak, lurmuturrak, portuak, puntak, senadiak, uharteak…
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak eta 1.103 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan (386 sarrera, 434 azpisarrera eta 283 ohiko lexia). Era berean, 2.524 forma moldatu edo findu ditu. Guztira 50.535 forma jasotzen ditu orain hiztegiak, 68.198 adiera, 111.193 adibide eta 519 esaera zahar.
- Azken eguneratze honetan gehitu diren forma berri batzuk: flexo, fobiko, enpaste, biorritmo, adimen artifizial, arrain urdin, arrain zuri, hezurrak hautsi, korronte alterno, lasaitua hartu, gaupasa egin, greba egin…
- Aldaketa eta hobekuntza guztiak HEMEN
- Miriam Urkia (Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna): “Azken sei hilabeteotan egindako lanak erakusten du hiztegia ez dela hitz bat behin jaso eta aurrera: etengabe berrikusten da. Forma berriak jasotzen dira, baina horien erabilerari erreparatzeko garaia ere bada (...). Hiztegi egokia eta beharrei egokitua izatea, hau da, kalitatezkoa izatea, kantitatea baino garrantzitsuagoa baita”.