1 emaitza galdatu1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

galdatu1, galda/galdatu, galdatzen
1 du ad. Ipar. Galdetu, galdegin. Erdaraz, zergatik?, galda dezake norbaitek. Honetaz zerbait galdatu dit batek baino gehiagok. Lehenik galdatuko dizut zer eskola egin duzun eta zer ikasi duzun.
2 du ad. Ipar. Eskatu. Jainkoaren izenean galdatzen diote ogi puska bat eta gau hartako aterpea. Hark galdatu bezala egin dute. Inori laguntzarik galdatu gabe. Ostatu galdatzen.
3 du ad. ekon., zuz. Norbaitek dagokiona eskubidez eskatu. Ordainketak atzerapenik gabe gauza daitezen galdatzen du dekretuak.

Aztergaia: galdatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'galdegin' eta 'eskatu' adieretan IE-ZuAm erabiltzen da batez ere; 'eskatu' adierakoa da agerraldi gehien dituena, 257 aldiz azaldua: Lç, EZ, Volt, Gç, O, Tt, CatLan, Monho, Dh, JesBih, MarIl, Jaur, Bordel, CatLuz, Elzb, Zby, Arb, Dv, Laph, HU, Elsb, Ox, CatJauf, Barb, JE, Lf Murtuts, Etcham, Mattin, Ardoy, JEtchep, StPierre, Larz, Xa, eta B 3 (Balad, Alzola); EB 1 (MEIG); 'galdegin' adieran 159 aldiz aurkitu da: E, Tt, MarIl, Arb, Dv, Laph, HU, Iratz, Ox, Barb, JE, Lf Murtuts, Etcham, Mattin, JEtchep, Mde, StPierre, Larz, Xa, eta G 6 (Bv, Lasa), B 1 (Balad), EB 36 (MEIG); 'goritu' adieran HMko euskalkietan bakarrik azaldu da: B 4 (Itz, Ur, Ag, Kk) eta G 2 (AA, Gazt).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'galdegin, itaundu' adieran: G 2, IE 15, EB 6; 'eskatu' adieran: IE 28, EB 20; beste 16 ager. Zeruko Argia (2) eta Herria (14) aldizkarietakoak; 'goritu' adieran: B 2, EB 4.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38:'eskatu' adierako 2; 'goritu' adierako 4; AB50:'galdegin' adierako 3; Euskalterm: galdatu 'eskatu' 8, 'goritu' 4; HiztEn-LurE: galdatu 'eskatu, galdetu' eta 'goritu'.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

galdatu, galda, galdatzen. du ad. 1 'goritu'. 2 Ipar. 'galdegin; eskatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

galdatu, galda, galdatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 (Ipar.) galdegin; eskatu; 2 goritu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "galdatu/galdetu: ene ustez hemen, argitasunaren eta erabilera-maiztasunaren izenean banaketa egin beharra dago. Nik neuk galdetu 'galdegin' eta 'eskatu' eta galdatu 'goritu, berotu' proposatuko nuke, hiztun gehiengoaren arabera" (1995-06-16)

 - [I102]: "zentzu biak eman behar zaizkiola uste dut, alde batetik eskatu zentzua, eta goritu bestetik" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  galdatu hitzari onartzen zaizkion bi adiera kontuan izanda, badirudi galdatzaile-ri ere ‘goritzaile’, ‘metala goritzen edo ‘tenplea’ ematen duena’ gaineratu beharko litzaiokeela.

 - [E210]: esanguraz denaz bezainbatean, Zuzenbidean noizbait erabili izan da hitz hori, reivindicar gaztelania-aditzaren ordain moduan (Toki-araubidearen Oinarriak arautzeko Legearen 5. artikuluan, esaterako: toki-erakundeek beren xedeak betetzeko eta zeinek bere eskumenen esparruan…, gaitasun juridiko osoa izango dute ondasun mota guztiak eskuratu, eduki, galdatu, trukatu, kargatu nahiz besterentzeko…); hala eta guztiz ere, orokorrean, gehiago zabaldu da mailegua: gauza erreibindikatzea, erreibindikazio-akzioa…etab. Sartzekotan, bada, eskatu aditzaren ordain orokor moduan sar daiteke, hirugarren adiera gisa, bigarrenetik kenduta, hau da: 1 ‘goritu’. 2 Ipar. ‘galdegin’. 3 ‘eskatu’.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus