1 emaitza gurutzaontzi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gurutzaontzi
1 iz. mil. Gerraontzi mota, armaz ongi hornitua eta abiadura handikoa dena. Arraste-ontziak gurutzaontziak bezain handiak dira batzuetan.
2 iz. Atsegin hartzeko gurutzaldiak egiten dituen itsasontzi handia, bidaiarientzako logelak, taberna eta jatetxeak, igerileku eta gimnasioak, zinema eta ikuskizun aretoak eta beste zerbitzu asko dituena. Venezia pixkanaka hondoratzen ari da, eta, aditu askok diotenez, hirira hurbiltzen diren gurutzaontziek zuzeneko eragina dute horretan.

Aztergaia: gurutzaontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ‘aisialdiko itsasontzi’ adierakoak: gurutze-ontzi 30, EiTB (adib.: “Jende askok entzunda zeukan Bilboko gurutze-ontziena eta batzuek abuztuan joan nahi dute, aste nagusia baino lehen”, “'MCS Melody' gurutze-ontziak itsaslapur somaliar batzuen erasoari aurre egitea lortu du Seychelle uharteetatik 320 kilometrotara”); gurutzontzi 3, EiTB (adib.: “Ozeanoko gurutzontzi erraldoi honek ibilaldi luzeak egiten ditu, oso zaila baita janaria itsaso tropikal garbietan aurkitzea”); gurtzeru 4, Berria (adib.: “Diotenez, bidaiariak dibertitzeko saioak egiten zituzten gurtzeruan”); kruzero 12: Consumer 4 (“bidai barnean hegazkineko txartelak, lojamendua eta kruzero zerbitzua sartzen diren”), EiTB 1 (“Ferriko pasaiarien kopurua %5 gutxitu da azken urtean, baina kruzeroetakoa ia bikoiztea lortu zuten 2008an zehar”), Jakin (“plazerezko kruzero batean”), DiarioVasco 6 (“Zarauzko Udaberri jubilatuen elkarteak antolatutako Norvegiar Fiordoetan egingo den kruzeroan parte hartzeko aukera dutela zarauztarrekin batera Getariako Arrantzale Zaharren Elkarteko kideek ere”); ‘militarra’ adierakoak: gurutze-ontzi , Argia (“Enpresa hori Jose María Martínez de las Rivasek Charles Palmer ingelesarekin batera sortu zuen 1888an, hiru gurutze ontzi korazatu egiteko”); gurutzontzi , Argia (“Martxoaren 5ean, Canarias gurutzontzi frankista Galdames merkataritza ontzia atzematen saiatu zen Matxitxako lurmuturretik hurbil”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ‘militar’ adierakoak: gurutze-ontzi , Joxan Elosegi (“nire hegazkina gurutze-ontzi amerikar baten kontra jo, bai eta bi Yumimoto konpainiarentzako lan egin ere”); gurutzontzi 4, Edorta Jimenez (adib.: “Horixe berori galdatu zion gure Zerbitzuak Císcar gurutzontziko komandanteari”), kruzero 1, Pello Zabala (“XX. MENDEAN: XIX. mende akaberan, Cadiz aldeko ekaitzaldi izugarrian, Reina Regente kruzeroa tripulazio osoarekin desagertua”); ‘aisialdiko itsasontzi’ adierakoak: gurtzeru 3, Berria (adib.: “Kai berria inaguratu dute Getxon gurtzeruentzat”), kruzero 2, Berria (adib.: “Eguberriko ospakizunei izkin egitea erabakitzen du, dirua kruzero batean berekoiki xahutzeko asmo”), Joseba Sarrionandia 2 (adib.: “oporretan egindako kruzeroari buruz”), Fernando Rey 2 (adib.: “Oporrak atzerrian ematen zituen, kruzerotan eta bidaiatan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: kruzero 2* e. transatlantiko. Itsas bidaia luzeak egiten dituen ontzi handia | kruzero 3* e. gurutzontzi. Gerraontzi mota.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es crucero / fr (Mil.) croiseur | navire, bateau de croisière: Elhuyar: (Mar.) gurutzaontzi; [buque de guerra] (Mil.) gurutzaontzi / Nolaerran: -; - / Zehazki: (buque) gurtzeru, gurutzontzi / Labayru: [buque de guerra] gurutze-ontzi / Adorez5000: [barco] gurutzontzi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia izan daiteke ‘ontzi militarra’ adierazteko, nahiz erabili gabea den, baina osaera egokia iruditzen zaio lantaldeari gurutzatu aditzetik eratorritako osaera berria (Elhuyarrek bere hiztegian proposatu berri du forma hau). Honekin batera gurutzaldi forma ere sartzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mil.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus