letra1
1 iz. Hizkuntza-hots edo fonema bat idatziz adierazteko erabiltzen den ikurra. Ik. hizki. Fonemak ebakitzeko nahiz letrak irakurtzeko erregelak. Frantses alfabetoko 26 letrak. R letra. Bost letrako hitza. Letra gotikoz. Urrezko letretan idatzia. Hasiera-letra. Hitzez hitz eta letraz letra aldatua. 2 iz. Norbaitek idazterakoan letrak marrazteko duen moldea. Ik. idazkera 4. Bi izkribuen letra berdina den ala ez ikusteko. 3 iz. pl. Kultura literarioa; literatura, filologia, filosofia eta historiari dagozkien jakintza-alorren multzoa. Euskalduna letretako eginbideetan ere ez dela armetan baino merezimendu gutxiagokoa. Zientziak eta letrak. Larramendik euskal letretan utzi duen hatza. || Letren sailean. Letren Fakultatean.
4 iz. Ipar. Gutuna, eskutitza. Maddalenen letra bat ukan dut atzo.
5 iz. zuz. Lege testuetan, paragrafo bat banatzen den zatietako bakoitza, eskuinean parentesi bat duen letra xehe batez seinalatzen dena. Baldin eta b) letra aplikatzen bada, organo eskudunak urtean behin, gutxienez, isurtzeen kontrolaren emaitzak ebaluatuko ditu. Urriaren 16ko 52/1980 Legearen 7.1 artikuluaren b) eta c) letretan.