6 emaitza begiratu bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

begiratu1, begira/begiratu, begiratzen
1 dio ad. Begiak zuzendu, so egin. (nor osagarririk gabe). Ik. behatu. Ahizpari begiratu zion. Zeri begiratzen diozu? Erlojuari begiratzen badio. Begira zure anaiari! Ezkerreko aldetik begiratzen badiozu. Hor duzu egunkaria: begira iezaiozu mesedez, ea zer dioen. Bere alabaren onari begiratu behar ziola. Begi onez begiratu bide zion. Eta bere ezkutaria ondoren ote zetorkion begiratzeke, puskatxo bat urrutiratu zen handik.
2 du ad. (nor osagarririk gabe). Leiho aldera begiratu zuenean.
3 du ad. Gogoan hartu, ikusi. Begira ezazu zer ari zaren. Ea inori kalterik egin dion begiratu behar du.
4 du ad. Babestu, zaindu. Begira iezadazu umea, kanpoan nagoen bitartean. Euskara begiratu eta zaintzeko erakundea. Begiratzen gaituen aingerua. Ongi begiratzen ditu bere diruak. Bere burua begiratzen duenak galdu egingo du, baina Niregatik galtzen duenak begiratu egingo du.
5 da/du ad. Gauza kaltegarri edo arriskutsuez mintzatuz, babestu. (Gehienetan, dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen du). Begira gaitzazu gaitzetik. Hala begiratu zituen Israelgo semeak etsaien erasoetatik. Jainkoak begira zaitzala ohitura gaiztoak zure baitan ostatu hartzetik. Ugazaba iraintzetik begira zaitez. Asmakeria horietatik begira gaitezen. Adiskideetatik begira nazazu: etsaietatik neu begiratuko naiz.
6 du ad. Aginduak eta kidekoak bete, gorde. Agindu erraza, debeku txikia ipini zion; eta guztiarekin ere ez zuen begiratu, hautsi egin zuen. Barauak begiratzea.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Lastozko buztana duenak, atzera begira. Orotan fida hadi, orotarik begira hadi.
begiratu2
adj. Gehiegikeriarik egiten ez duena, zuhurtasunez jokatzen duena. Emazte begiratua hartu zuen, eta bai behar ere, irabazi laburrekoa zelako senarra. Emakume maratz eta begiratua. Langilea eta begiratua. Guraso begiratuen semea zen. Apaiz lanetan oso begiratua izan arren. Edari kontuetan begiratua da oso. Gauza txikietan begiratua ez denak geldika joko du behea.
begiratu3
1 iz. Begiraldia, begirada. Lehen begiratuan.
2 iz. Begirada, begiratzeko era. Lehoi arre gosearen begiratuaz. Halako begiratu samurraz. Begiratu zorrotza.
begiratu bat eman
dio ad.-lok. Begiraldi bat eman. Ik. so bat egin. Nahikoa da azkeneko mende hauei begiratu bat ematea. Utziko didazu begiratu bat ematen? Dendariak begiratu bat eman die bitxiei eta balioa kalkulatu du.

Aztergaia: begiratu bat eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:EHL 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta so bat egin forma aztertzean hau ere azpisarrera gisa jasotzekoa dela ikusi da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiratu3 sarreran.

begiratu batean
adb. Lehen begiratuan. Begiratu batean, ez zen han ezer larririk ikusten. Horixe zen neskari, begiratu batean, hartzen zitzaion tankera.

Aztergaia: begiratu batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-12-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: BEGIRATU BATEAN. A simple vista, a primera vista. Begiratu batean idurin badute ere aldats oek, amiltzeko zorian daudela zinzilika erori naiean, aiñ irme ta sendo arkitzen dira alkarri laztandu ta itsatsiak, non, ez diran aspertzen beintxu ere, batak bestea naitasun andiarekin leialkiro maitatzeaz. Izt C 25. Gipuzkoako mendi goitituen babesa zenbaterañokoa dan ez da bear bezala ezagutzen begiratu batean. Ib. 32. Bertako barri ez dakien edozeñek begiratu batean esan leike, bi erriak bat dirala. Ib. 113. Begiratu batean badirudi, Rut-en joanera Booz-en oñetara irrisku andikoa zala [...]; baña [...] Jainkoaren bildur andikoak ziran, okerrik egiteko. Lard 162. Ongi dirudi, begiratu batean... Baña, galdegin ere badezakegu: ea noiz, euskal-yaietan, euskaldunen ta euskeltzaleen garaia yo bear duan. Ldi IL 64. Gomazko pistola bat neukala, begiratu baten egizkua emoten ebana. Gerrika 229.

begiratu batean 42: Deia, Elhuyar 6, Consumer 5, Berria 13, EiTB 5, Jakin 5, Laneki 4, Erlea, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

begiratu batean 27: Berria 10, Iñaki Segurola, Xanti Iruretagoiena, Patxi Zubizarreta, Xabier Mendiguren Elizegi, Joxemari Iturralde, Joserra Garzia, Iñaki Mendiguren, Jokin Muñoz, Mirentxu Larrañaga, Xabier Kintana, Pedro Alberdi, Piarres Xarriton, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa begiratu 3 sarreran.

begiratuki
adb. Arretaz, kontu handiz, gehiegikeriarik gabe. Ibil gaitezen zuhurki eta begiratuki. Hitzak begiratuki aukeratzen.

Aztergaia: begiratuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-03-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus