7 emaitza euli bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

euli
1 iz. Aho xurgatzailea eta bi hego garden dituen intsektua, udan, pertsonak eta abereak bizi diren lekuetan ugaria dena (Musca domestica, etab. ). Euliak uxatzen, harrapatzen. Euliak firrindan, erleak burrunban. Euli kaka. Euli handi bat sartu zen gelan. Negar usainera jendea erruz dator, eulia goxora bezala.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, epela, koldarra. Ik. oilobusti. Beti euli eta bare izatea ez da gizontasuna. Euli bat da gizon hori.

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia.

Aztergaia: euli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: euli: Brachycera; etxe-euli: Musca domestica; euli berde: Lucilia caesar; fruta-euli: Trypetidae + drosophylidae (fam.); gazta-euli: Piophila casei; haragi-euli: Calliphora vomitoria; iteuli: Tabanus bovinus; mandeuli: Hippobosca equina; ozpin-euli; drosofila: Drosophyla melanogaster; tse-tse euli: Glossina morsitans; antrax euli: Anthrax morio.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Musca domestica, etab.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: euli beltz , euli-txori .

euli beltz
iz. Ipar. eta naf. Haragi-eulia.

Aztergaia: euli beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

euli sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

haragi-eulia.

euli kaka izan, euli-kaka izan
da ad.-lok. beh. Zerbait garrantzirik edo baliorik gabekoa dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ahuntzaren gauerdiko eztula. Euli-kaka al gara, bada, gu?

Aztergaia: euli-kaka izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EULI-KAKA (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. a) "Señal que dejan las moscas sobre los objetos. Zurittu genduan etxia eta beriala eulikakaz ondatuta da" Etxba Eib. Ogei urte dituen / radio zaarrari / begira eman diot / irriparrari, / gizajo arek zeukan / itxura txarrari, / maillatu, euli-kaka / eta abarrari. Zendoia 206.b) (G; uli-k. H). (Fig., referido a personas). "Chiasse de mouche; terme familier exprimant quelqu'un de vil, de peu de valeur ou physique, ou morale, etc" H. "Cagarruta. Euli-kakak al gera bada gu? (G)" EY III 256. "Euli-kaka ez izan, beren ustez inportanteak direnez, ironiaz, zera esan ohi da: Ez pentsau gero gure uezaba euli-kaka danik" Elexp Berg. c) "Ellu-kaka (R), larva de gusano, lit.: excremento de mosca" A. d) "Uli-kaka [...] fam. notes de musique" Lh

adib: euli 1 iz. Aho xurgatzailea eta bi hego garden dituen intsektua, udan, pertsonak eta abereak bizi diren lekuetan ugaria dena (Musca domestica etab.). Euliak uxatzen, harrapatzen. Euliak firrindan, erleak burrunban. Euli kaka. Euli gorotza: euli kaka. Euli handi bat sartu zen gelan. Negar usainera jendea erruz dator, eulia goxora bezala. Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia (esr. zah.).

euli(-)kaka 4: Berria 2 (“Egia izango da M.A. Iglesiasek zioena herenegun REn: estatuko iritzi publikoarentzat euli kaka izan zela, eta dela, Egunkaria auzia”), Argia 2 (“Gainera, ez da gero euli-kaka, eskoziarrek badakite non hasten eta non amaitzen den”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euli(-)kaka 9: Xabier Olarra 2 (“Euli-kaka Poperen zehar-aipamena ere bada hemen: "Adimena nola argitzen den!”), Lopez de Arana (“Artean Seigarren Etorbidean eta Hamalaugarren Kalean linterna magikoak zeuden, euli-kakaz beteak, eta han nickel baten truke antzeman zekiekeen atzo-herenegun horailei”), Anjel Lertxundi 2 (“Hiri eder honen xarmak bere ondra edertuko duela uste du, baina faxistak euli berdeak bezalakoak dira: pausa-tzen diren lekuan pausatzen direla, euli-kaka bertan”), Aingeru Epaltza (“Eskuak beldurrez eraman ditu euli-kaken antzeko zeinu konpreniezin horietaraino”), Joseba Sarrionandia (“Bonbilla ere euli kakak ahultzen zuen”), Ramon Saizarbitoria (“Kontua da zipriztinduta utzi ohi dudala bainugelako ispilua - garai batean baserrietako bonbillak euli kakaz bezala, baina zuriz -, eta hura garbitzen ziharduela Florak”), Patziku Perurena (“Bonbilaren argia ere, euli kakek ahultzen zuten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Irudizko adiera aipatzekoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke (batez ere ezezkoetan erabiltzen dela adieraziz).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da euli sarreran.

euli txori, euli-txori
iz. Intsektuz elikatzen den txori txikia, batez ere ibaiertzetan bizi dena (Muscicapa sp. eta Ficedula sp. ).
eulihandi
iz. Haragi-eulia.

Aztergaia: eulihandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

euli andi (eta uli handi) 4: G 3, IE 1 (AA 2: "Jaunaren itza adirazten danean egongo dira lo, edo erausian: oek dira Satanasen euli andiak, edo belzunzak", "Ezpadaukazu ispillua miisa, edo sareren batekin ongi estalia, laster goroztuko due euliak; eta au bera egin lezakee euli andiren batzuek zure bizi lagun ederrarekin, ongi gordea ezpadaukazu"; Lard: "euli andi pozonizkoa"; Zerb Azk: "Haren indarreko gizonik ez omen da gehiago ikusten. Nihork nihun etzion uli handirik bilatzen"); euli beltz (eta uli-) 5, G 1, IE 4 (Or Eus: "Euli beltz aundi belar-kolore, / mendeuli mutur-zorrotza..."; Jnn SBi: "bere burua ezin zainduz lotu nahi zitzaizkon uli-beltz hetarik"; Ox 2: "Uliak farrandan, Erleak burrunban, Listorrak barrandan, Uli beltzak baltsan, Nun ez diren... saltsan!", "Uli, ulibeltz, ulitz, / (erle hoinbertze balitz?) / habe, leizor, leizafin, / (...) deus onik nehun ezin"; Mde Po: "Zurrun gor bat gathetan dilindan / arimaren urkhabe goratik; / euli beltzek botzezko firrindan / janagatik, bethi dago zutik") eta OEH argitaratuan gainera He Phil: "Erlei lakhet ohi zaie bere eztiaren aldean, eta abadotei edo uli-beltz lodiei, berriz, usaiñ gaxtoetan" // Ez dugu aurkitu euli berde, haragi euli formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eulibeltz (eta uli beltz 2) EB 3: P. Zubizarreta ("Hau ez da eltxo kaxkar bat; hau eulibeltz nazkagarri bat da, zein eta, ni, Luis Enrike, Printze Urdina, izorratzea beste lanik ez duena!"); A. Arkotxa 2 ("uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du", "Nun eta haragia ustelago, uli beltz dirdiratsuak eta / beren haur sortu berriak laketago (...) Uli / berdasta okaztagarrien arroltze mukurretarik, ehunka, / milaka, milioinka, miliarka sortzen, hazten, haunditzen, / gizentzen, loditzen, asetzen ari ziren aztikotetaz, bai, / orhoitzen naiz arras ongi"); eta hor uli berdasta 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haragi-euli : LurE (AS: Calliphora vomitoria), Euskalterm (Calliphora vomitoria); euli berde : LurE (AS: Lucilia caesar), Euskalterm 1 (Lucilia caesar) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegian a) haragi-euli fitxaren hustuketa: euli handi ; Gordailu IkastHiztegia; eulibeltz ; X. Kintana Hizt80; uli-beltz : PMuj DCV; eltxar : PMuj DCV; elbi-txar : PMuj DCV; andeuli : Azkue DVEF; haragi-uli : T-L LFB; eulitxar : LMuj DGT; b) euli berde fitxarena: lespada : PMuj DCV, Azkue DVEF; lespar : Azkue DVEF; c) ezpara fitxarena: ezpateuli : J. Aldazabal Animalia pozointsuak; LMuj DGT; beltzuntz : Euzko Gogoa 1956-IX-X; idi-euli : Euzko Gogoa 1956-IX-X; eule handi : DRA; elsus : Azkue DVEF; erle-andi : Azkue DVEF, DRA, PMuj DVC; ezpa : M. Etxaide; ezpat-euli : PMuj DCV; espari : PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

haragi euli : EuskHizt (adib.; Calliphora vomitoria), ElhHizt (AS: "haragi-euli" Calliphora vomitoria), EskolaHE (AS: Calliphora vomitoria); euli beltz : EuskHizt (adib.; mandeulia), HiruMila (eulibeltz: moscarda de la carne), ElhHizt (AS: euli handi edo euli beltz: moscarda azul, moscón, moscardón), Casve EF (ülibeltz edo üliberde: mouche à ver), HaizeG BF (uli beltz: mouche à vers, bourdon), Lh DBF (ulibeltz: 1 mouche à ver, grosse mouche qui corrompt les chairs; 2 bourdon, mâle des abeilles), DRA (ulibeltz: 1 moscarda o mosca de la carne; 2 abejorro, zángano; 3 mosca grande que pierde las carnes; euli beltz: mosca grande negra zumbadora que daña las carnes), PMuj DVC (euli-beltz: moscón; eta uli-beltz: mosca que pierde las carnes); euli berde : EuskHizt (adib.; Lucilia caesar), EskolaHE (AS: Lucilia caesar), Casve EF (ülibeltz edo üliberde: mouche à ver); euli-andi : DRA (euli-andi: tábano; eta AS bezala: mosca grande negra zumbadora que daña las carnes) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

haragi-eulia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "euli-handi [grafia hobesten dut; ik. begihandi]" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): hurrengorako.

eulitzar
iz. adkor. Euli handia. Eulitzar beltza.

Aztergaia: eulitzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus