9 emaitza guri bilaketarentzat - [1 - 9] bistaratzen.

guri
1 adj. Leuna eta biguna. Ile ederra, masail leunak, azal guria. Artile eta oihal gurienak. Gazta guria. Ohe guri batean etzana. Mendiko haize guria. Bizitza guria eta atseginetara emana. Soro jori eta larre guriak.
2 adj. Gizena, betea, baina indartsua eta osasuntsua. Ik. mardul. Emakume txit guria eta txit ederra. Esku guria. Neskaren mami guriak. Lodi eta guria edo argala eta mehea delako. Mutil bat aurpegi betekoa, guri-guria. Txahal guri-guri bat. Lehengo abadeek lepo guri-guria izaten zuten.
guriarazi, guriaraz, guriarazten
du ad. Guritzera behartu. Guriaraziak zituen bihotzik gogorrenak.

Aztergaia: guriarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guriarazi, guriaraz, guriarazten. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Baztertzekoa, guritu bera nahikoa baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Bere horretan utziko da lehen itzulian arautua.

gurikeria
iz. Atseginetarako gehiegizko joera, bigunkeria. Atsegin eta gurikeriak. Gurikeriaz ohean egoten bazara. Gurikerian bizi nahi duena. Gurikerian ohitutako gorputzak.

Aztergaia: gurikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
guriki
adb. Guritasunez; gurikeriaz. Aberatsaren gorputz guriki hazia.

Aztergaia: guriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gurin
iz. Esne gaina irabiatuz egiten den gai koipetsua, sukaldaritzan-eta erabiltzen dena. Gurinaz egindako bizkotxoak. Gurina urtu.

Esaera zaharrak

Burua gurinez duenari ez dagokio izatea labekari.

Aztergaia: gurin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1) 'mantequilla, manteca, grasa' adieran 74 ager. jaso dira; urin eta eratorriak (urintatu, urindu, urinki, urintsu, urinstatu) 70 aldiz, IE 68 (Volt, Mong, Lg, Dv, ECocin, Ox, Barb, JE, Zub, Const, FIr) eta G 2 (Gazt, Or); gurin G 4 (Lasa, Or) bakarrik azaldu da; 2) 'jugo, sustancia, zumo' adieran 15 ager.; urin 14 aldiz azaldu da: IE 13 (Lç, Ax, Dv, JE, Hm) eta G 1 (Ibiñ); gurin behin bakarrik agertu da, G (Ibiñ); 3) 'producto resinoso de ciertos árboles' adieran urin forma bakarrik jaso da, bi ager., IEkoak (ES, JE); 4) 'esencia' adieran urin formaren bi ager., IE (JE, Mde).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1) gurin 'manteca, mantequilla' 11 aldiz ageri da; urin 6 aldiz, 'jugo' adiera duela (5etan gorputzekoei egiten die erreferentzia: urdail-urin, are-urin, liseri urin...); 2) gurin, guriñ formak (29 ager.) gehienbat Bn aurkitu dira: B 13 ager., G 2; IEn ez da azaldu; 29tik 27 kasuk 'manteca, mantequilla' adiera dute; bi kasuk 'guri' esanahia. (G eta EB agerraldi bana).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gurin 'mantequilla' (3); AB38: gurin 'mantequilla' (22), urin 'jugo' (2) eta urintzaille 'engrasador' (1); AB50: gurin 'mantequilla' (2).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gurin, ik. urin [urin hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Beste bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dago

tradizioak hartarako bide handirik ematen ez duen arren, gurin forma franko hedatu da azken aldiotan, besteak beste 'mantequilla/beurre' adierazteko adierazlerik ez zegoelako; egindako bideari jarraitzea proposatzen du batzordeak

gurineztatu, gurinezta, gurineztatzen
du ad. Gurinez estali edo hornitu. Ogia ebaki eta gurineztatzen hasi zen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ogi xerra gurineztatu bat.

Aztergaia: gurineztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

lantaldeak proposatua da, forma hobetsi gisa, burraztatu sarreran.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gurinezta, gurineztatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

gurintxo
iz. Gongoila. Hazi-beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak, haurren hazizurri eta gurintxoen gisakoak.

Aztergaia: gurintxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gurintxo = gongoil

Inguruko formen erabilerak

ik. informazioa s.u. gongoil.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

ik. gongoil

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gongoila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

guritasun
iz. Guria denaren nolakotasuna. Guritasun guztiei uko egina zen gure santua.

Aztergaia: guritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
guritu, guri/guritu, guritzen
1 da/du ad. Bigundu edo leundu. Egos itzazu irasagarrak guritu arte. Ez da bihotz gogorrik, Jaunaren graziak guritzen ez duenik. Gehiegizko artak guritzen du gaztea, eta nagitzen.
2 da/du ad. Gizendu, marduldu. Txahalak guritzen.

Aztergaia: guritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

guritu, guri(tu), guritzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

guritu, guri(tu), guritzen

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus