21 emaitza hondar bilaketarentzat - [1 - 21] bistaratzen.

hondar1
1 iz. Itsaso edo ibaien ertzean edo hondoan, eta basamortuetan, metatzen diren material gogor xeheen multzoa. Ik. harea. Hondar gainean etzanda. Hondarraren gainean egin den etxea. Sahara, irakurle, hondar itsaso zabala duzu. Lurrak, ona izateko, behar du buztin adina hondar. Hondarra eta legarra. Hondar aleak. Hondar bahea. Zaku bat hondar. Hondar erlojua. Hondar koloreko mendiak. Dunak, mendi txikien itxurako hondar-pilak dira, haizeak hala jarriak. Baltsak hondar-banku bat jo zuen. || Moisesek egiptoarra hil eta hondarpean ezkutatu zuen (Ik. hondarpe).
2 iz. Jaten edo erabiltzen den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Ik. hondakin; kondar. Eltzeko hondarrak bukatu arte. Ugazabaren mahaitik jausten ziren ogi hondarrak. Hondarrak besterik gelditzen ez zirenean. Ase ziren, eta hondarrekin zazpi saski bete zituzten. Oilasko haragi hondarrekin egina. Ote puska eta hosto hondar guztiekin. Hondar batzuk bakarrik gelditu dira saldu gabe. Giza gorputz-arimen hondar zikinak.
3 iz. Ia erabat hondatu edo desagertu den zerbaitetatik gelditzen den gauza. Badira han-hemenka harresi hondarrak. Mozarabieraren hondarrak biltzen.
4 iz. mat. Zatiketan, zatikizunari zatitzaile eta zatiduraren arteko biderkadura kenduz lortzen den emaitza. Zatitzailea zatiduraz biderkatu eta emaitza zatikizunari kendu, lehenengo hondarra lortzeko.

Esaera zaharrak

Gainak eta bikainak besteren, hondarrak eta arbuioak Jainkoaren.
hondar2
1 iz. Ipar. Hondoa. Itsasoaren hondar beheretan igerika dabiltzan arrainak. Infernuko hondarrera. || Hondar-hondarreraino bagoaz, ez du hemen zer ikusirik ez gramatikak ez estetikak.
2 adj. Ipar. Sakona. Euskalkien arteko gerra ez da inondik ere euskalkiena, adizki sail batena baizik, hondarrik hondarrenean.
3 adj./iz. Ipar. eta naf. Azkena. Jaun Done Mikel eguna zen, irail-hondarra. Bizitzearen hondarra. Mattinek urte hartako uda hondarrean hartu zuen Madrilerako bidea. || (Izenaren ezkerrean). Hondar aste hauetan. Euskal herrietako hondar bozkatzeak aipatzen zituela. Karrikako hondar etxean.

Esaera zaharrak

Mundu honek dirudi itsasoa, igerika ez dakiena hondarrera doa.
hondar ekaitz, hondar-ekaitz
iz. Hondar zurrunbiloak sorrarazten dituen haize bortitza. Gobiko basamortuan sortzen diren hondar ekaitzek Txina, Korea eta Japoniako airea kutsatzen dute, eta, ondorioz, arnasa hartzeko arazoak izaten dituzte herritar askok.
hondar lur, hondar-lur
iz. Buztin baino hondar gehiago duen lurra. Pinu hau hondar-lurretan etortzen da ondoen.

Aztergaia: hondar-lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HONDAR-LUR Tierra arenosa. * Ondar geiago badu buztin baño deitzen zaio ondar lurra. It Dial 43s (Ur lur ariña, Dv legar lurra, Ip hariña lürra). Piñu au berez ondar-zalea da; ondar-lurretan etortzen da beintzat ondoen. Munita 79 (v. tbn. 87).

LB: 3 “Zapore fineko perretxiko hegoaldetar hau Nafarroa eta Araban ezagutzen da eta hondar lurretan garduen tartean ugaltzen da“ (Consumer) / EPG: 2 “Ematen zuen hondar-lur hartan, eta gure bizitzetan, mirakulua gertatua zela.” (Ander Irizar), “Pikor larriko hondar-lurretan eta hondar erre gorrizko lurretan seguruagoak eta iraunkorragoak izaten dira urak; hauek ere oso zapore onekoak izaten dira.” (Xanti Iruretagoiena) / ETC: 9 “Zorte Anderearen aurpegiari irribarre lagunkoia nabaritu genion, batez ere hormigoi uste baino meheago horren azpian, hondar-lurra edo lur eragina aurkitu genuenean.” (Xabier Amuriza)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

hondar1 1 iz. Itsaso edo ibaien ertzean edo hondoan, eta basamortuetan, metatzen diren material gogor xeheen multzoa. Ik. harea. Hondar gainean etzanda. Hondarraren gainean egin den etxea. Sahara, irakurle, hondar itsaso zabala duzu. Lurrak, ona izateko, behar du buztin adina hondar. Hondarra eta legarra. Hondar aleak. Hondar bahea. Zaku bat hondar. Hondar erlojua. Hondar koloreko mendiak. Dunak, mendi txikien itxurako hondar-pilak dira, haizeak hala jarriak. Baltsak hondar-banku bat jo zuen. Hondar ekaitz larriak gertatu dira azkenaldian Txinan. Hondar lurra: buztin baino hondar gehiago duena. lur 4 iz. Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia, eta, bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena. Lurra eta haitzak. Lurrak ematen dituen fruituak. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. Sustraiak lur barruan dituelako. Ardo eta gari lur jorietara. Lurra irauli. Lurrak ongarritzeko. Lur arina, azala. Hazia toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori zen. Lur argaleko landareak lur koipetsuko basora igaro. Gaztainondoak lur harroa eskatzen du. Lur agor edo idorretan. Baratze-lur gizenak. Haritz mota horrek nahiago du lur sakona eta buztintsua. Lur mamiari ihes eginik, harkaitza aukeratu zuen. Nafarroako lur gorriak. Lur erre eta lehorrak. Buztin lurrak eta hondar lurrak. Zingira-lur batean gaindi. Lur koloreko nekazariak. Lur landuan ereiten. Asmo berri haren erroek garai hartako giza gogoetan lur apatz eta gizena aurkitu zuten. Goldeak iraulitako lur-mokor ezkoak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hondar eta lur sarreretan.

hondar txori, hondar-txori
iz. Martin arrantzalea. Hondar txoriak ur ertzean kantari.
hondar-mondar
1 iz. Batez ere pl. Hondarra, hondakina. Mahats hondar-mondarren bila.
2 iz. Batez ere pl. Azkena. Abuztuaren hondar-mondarretan.

Aztergaia: hondar-mondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

errima-bikoteak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Numeroa

Batez ere pl.

Forma baten adiera(k)

hondarrak, hondakinak; azkena.

hondarazi, hondaraz, hondarazten
du ad. Hondatzera behartu. Ahal dituzten guztiak su leizean hondarazi nahiz. Ontzi gehiegi betea haize ttipiak hondaraz dezake.

Aztergaia: hondarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hondarazi, hondaraz, hondarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hondarazi, hondaraz, hondarazten.

hondargabe
adj. Ipar. Hondogabea. Itsaso hondargabea. Orixe ez zen inoiz hizkuntzaren edertasun hondargabeetan ito. Gizona besteengandik, hurkoenengandik ere, bereizten duen osin zabal hondargabea.

Aztergaia: hondargabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zatiketa hondargabe.

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. izond.: itsaso hondargabea.

hondarki
iz. hizkl. Desinentzia. Flexioaren hondarkiak.

Aztergaia: hondarki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu corpusean. Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko hondarki : "Ondarki (B), retal" A. v. hondarkin .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)ondarki (eta ondarki-untzi) a) 'hondakina' adierako 2: J.M. Lertxundi ("Lau gauzek osatzen dute lur ereingaia: ondarki, kare, buztin eta landakutsuak), Lf ("Jatsa ezin har piltzar batez inguraturik! Miatu duzueia ondarki-untzia?"); eta b) 'deklinagaiari eransten zaion morfema' adierako 7: EGram II ("zenbait hitz bi hondarki edo deklinabide atzizki desberdinekin ageri da"), M.J. Eceizabarrena 6 (adib.: "Kasu sintagmak juntatzea [ondarkia errepikatuz] [...] Ondarkia plurala bada, berriz, aukeran ditugu bi juntabideak: kasu sintagma osoak [...] nahiz izenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hondarki : HiztEn (Hizkl. desinentzia), LurE (Gram. deklinagaiari eransten zaion morfema edo osagaia), Euskalterm 1 (desinentzia sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

ik. ondarki (EGLU-IV, 33, 35 etab.), hondarki (EGLU-V, 179, 184 etab.; EGLab 451, 463, 464).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hondarki : ElhHizt - HiruMila (Hizkl. desinencia), EskolaHE (Gram. deklinagaiari eransten zaion morfema edo osagaia), Lur EF/FE (débris), PMuj DVC (ondarki: 1 retal, retazo, desguay; 2 residuo, resto, despojo, desecho, ripio, detrito) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

Forma baten adiera(k)

desinentzia.

hondarkin
iz. Hondarra, hondakina. Zikin-biltzaileek hondarkinak kamioira botatzen dituzte. Hondarkin bilketa. Jauregi hondarkinak.

Aztergaia: hondarkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hondarkin IE 1: Jnn SBi ("Bere buruaz bezenbatean zion, eta egiazki ustekeria hortan zen, etzela nihor hura bezein ez-deusik, etzela gauzarik ere hura bezein hondarkinik"). // Ik. ap. DRA, gainera, 'despojo, residuo': Larz Gosea ("Iphar Ameriketan zikinetarat aurthikitzen dituzten ondarkinekin, gutarik ainitz urus bizi laitake"); 'reliquia' Zerb Herr 1956 ("Hainitz martiren ondarkin sainduak"); eta ondarkinketari 'basurero, que recoge la basura', Herr 1958 ("Angelu-Hardoieko ondarkinketari bat heldu zen bere karroarekin, zaldia aintzinean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ondarkin 5: JKort Erl I ("margo oriztako naiz arrekarako goxakiok, goxaki txurien ondarkiñakin, xaintolatan egiten bai dituzte"), Lf 2 (GH 1955: "untzia hartzen du, lurrean itzultzen, eta husten, ondarkinen ikertzeko", "Hautsak eta ondarkinak zangoen azpian!"), Emakume olerkariak ("udaberriko herdoilak ausiki aditzak buruan / gerla zelai zimurtu / bihurtu bizitza herrestaren ondarkin latzak"), Punto y Hora 1977 ("ezin da toki hortan ihizirik tirokatu ez egaztiak astindu, ez surik piztu, ez ondarkinik bota, ez irrati tresna eta beste holakoekin hotsik atera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hondarkin : Lur EF/FE (détritus, restes de nourriture), Casve EF (ondarkin: résidus, restes), HaizeG BF (ondarkin: résidu), Lh DBF (ondarkin: 1 résidu; 2 coupon), DRA (hez, fig., lo más vil y despreciable; eta ondarkin: 1 despojo, residuo; 2 reliquia), PMuj DVC (ondarkin: 1 ripio, residuo, resto, desecho, despojo; 2 retal, retazo, desguay: ondarkin zirtzil = caspicias, residuos, sobras de ningún valor) // DRA: ondarkinketari (basurero: que recoge la basura) // PMuj DVC: ondarkin-ontzi (basurero - cubo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hondarra; hondakina.

hondarpe
iz. g. er. Barra, ibai baten bokalean-edo gertatzen den hondar pilatzea. Kalatu txikiko ontziak nahiago zituzten, hondarpez jositako Frantziako kostalde atlantikoan erabilgarriagoak zirelako.

Aztergaia: hondarpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

hondarraldi
iz. Ipar. eta naf. Azkenaldia. XIX. mendearen hondarraldian.

Aztergaia: hondarraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. 'azkenaldia'.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

azkenaldi.

hondarrean
adb. Ipar. eta naf. Azkenean. Urtearen hondarrean. Liburuaren hondarrean jarria dudan hiztegitxoan.
Loturak

Esaera zaharrak

Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean.

Aztergaia: hondarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'amaieran' adierako hondarrean soila jaso dugu, eta ez mende / aste / x -ren hondarrean bezalako sintagmetakoa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

hondarraren hondarrean EB 1: MIH ("Hondarraren hondarrean, ordea, beste zerbaitengatik"); ondarrean 11: G 2 (Or Eus: "Amak, amañik (amona) sartu-okela an geldi zan ondarrean"; Gazt MusIx: "Beraz, eta ondarrean, Luis Iainkorako olerkietan atsegaitz ageri bada ere..."); IE 8 (O Pr: "Erhoak egiten duena ondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean"; HU Aurp 2: "Ororen gainera orai ondarrean honbertze komentu hetsirik ikustea, bertzeak oro hestera joaki", "Egun bakarrik hitz bat, ondarrean gogoratzen zaukuna"; JEtchep 4: "Ondarrean zer da haraino joaitea, ardiaren ikusterat", "Eta ondarrean gauza peningarri batzuen erraiten ari nizala ohartzen niz", "Oherat joaiteko tenorea dugu egin zuen ondarrean sardiantak", "Ontsa axolatua ahal zen ori ondarrean arrotz hartaz"; Ardoy SFran: "Ondarrean hunek libratua, hiruetan-hogoita-hamasei urtetan"); Zu 1 (Casve SGrazi: "Ondarrean azken peredikia jaliko dute").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)ondarrean 4, IE-EB: Lécluse-ren Hiztegia: "lehenean gutxixeago (3690) eta hondarrean gehixeago (3002)"; E. Larre: "Ondarrean, beren haundi-amets eta desafioak utzirik, bakea egiten dute"; E. Gil Bera: "zorioneko herri saindu eta demokratikoak hondarrean desterratzen ditu libre pentsatzaileak eta bertze pentsatzaile guziak"; Herr 1987: "Ondarrean Erzaintzaren elikopterak begistatu ditu Malloa aldean".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hondarraren hondarrean : LurE (s.v. hondar; azken-azkenean); hondarrean : AB38 1 (a finales - de siglo), LurE (s.v. hondar; "Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean") // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hondarrean : EuskHizt (s.v. hondar adibideen artean; "Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean"), HiruMila (s.v. hondar; "Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean"), HaizeG BF (ondarrean: AS; à la fin), Lh DBF (ondarrean: à la fin), DRA (al final; Prop 1901; eta ondarrean: al fin; O Pr), PMuj DVC (ondarrean: por fin, al fin, finalmente) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

adib: hondar 3 adj./iz. Ipar. eta Naf. Azkena. Jaun Done Mikel eguna zen, irail-hondarra. Bizitzearen hondarra. Urtearen hondarrean. Liburuaren hondarrean jarria dudan hiztegitxoan. Mendeen hondarreraino. Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean (esr. zah.).

hondarrean : Deia (“Lurrak irensten gaitu guztiok, eta Lurra eguzki sistemaren osagarria da eta, hondarrean, Unibertso mugabeak -hauek Jainko ere deitzen diote, horiek Energia Kosmiko eta haiek Beste Hori - bat egiten gaitu guztiok, eta guztiok egiten dugu Unibertsoaren bihotzarekin bat, taup eta taup”), Berria 12 (“Hondarrean, zabaldu nahi den kezka horixe da: gaur egun Diputazioaren Jauregian agintzen dutenekin askoz gehiago lortu daitekeen”), EiTB (“Hondarrean, Dewi amak animoak eman eta Suci ere hor doa, ezezagunera bidean”), Jakin (“Eta, hondarrean, deskalifikazio erabatekoa”), Argia (“Hondarrean, gas eraso bat bizi izan dut; hiru, hobeki erranda”), Erlea (“Hernandorenak bertara igorri nahi zituen kronikak, baina zail gertatu zitzaion eta, hondarrean, gehienak etorritakoan egin zituen”), DiarioVasco (“Aurrena, zer eta zertarako taldea den adieraziko dut; zertan eta zergatik duen itxura susmagarria esango, ondoren; eta, hondarrean, arestian aitatu politikari artzain-zakurrak ohartaraziko ditut, xaloki engainatuak gerta ez daitezen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hondarrean : Berria (“Hondarrean, ordea, berriro egin zuten gorantz lapurtarrek, eta amaitzeko 10 minutu falta zirela, Jimmy Marlu hegalak pausatu zuen baloia marraz bestalde, Berant-Sallesek eginiko jokaldiari amaiera emanda”), Joan Mari Irigoien (“kontatu zigun nola hatsarrean erregek irri egin zion, baina baita harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean, zeren erresuma osoan ez baitzuen, ezta urrunetik ere, hainbat gari bihi”), Jose Angel irigaray (“Hondarrean, hiru bat urteren buruan psikiatrikorat transferitua izan da”), Itxaro Borda (“Hondarrean, saldaz erdiraino bete eta bazter jarria zuen tupina buhameak aterpetzen ziren hangarraren maldara eraman zuen amak”), Aingeru Epaltza (“Kristoren gorputzak Charlyrenak baino gehiago erakartzen zuen, ordea, Kristina gaztea, eta amore eman, hondarrean, gure lagunak”), Xabier Montoia (“Hala arribatu zarete, hondarrean, leize-zuloa dagoen hegiraino”), Bernardo Atxaga (“Hondarrean, sinadura garbi bat zeukan: Martxel”), Anton Garikano (“Hala, hondarrean, ahaztu egin zuten”)

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, azkenean bezala.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hondar 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

azkenean.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Eroak egiten duena hondarrean, zuhurrak egiten du hatsarrean.

hondarreko
adj. Ipar. eta naf. Azkeneko. Hondarreko aldian.
Loturak

Aztergaia: hondarreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hondarreko aldian.

hondarreratu, hondarrera/hondarreratu, hondarreratzen
da/du ad. Hondoratu.

Aztergaia: hondarreratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hondarrera(tu), hondarreratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

hondoratu.

hondarribiar
1 adj. Hondarribikoa, Hondarribiari dagokiona.
2 iz. Hondarribiko herritarra.

Aztergaia: hondarribiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa [ik. EArau140: hondarribiar].

hondarrik
adb. Ipar. eta naf. Azkenik. Eta, hondarrik, gezurtxo hau: (...).
Loturak

Aztergaia: hondarrik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HONDARRIK a) En último lugar. "Hundarrik heldu duzu, il est arrivé le dernier" H. Emaztekiak heldu ziren ondarrik, multzoka, iduri othoitzean. JE Bur 183. Ondarrik sorthuak zirelakotz [...] itsutuki maite zituzten aitamek. Ib. 77.Al final, por último. Urrian, ondarrik, bazituan San Franciscoko hiru ostatutan 150 Eskualdun [...] lanik gabe. JE Bur 120. Eta ondarrik gezurño hau: "Ehiz izpirik ere zahartzen, mutikoa!". Ib. 92b) Por última vez. Bainan noiz ibiliak gira zu hortan ondarrik, irakurle ona, eta nihaur ere? Larre ArtzainE 89. Noiztenka ikusten dugu elgar, Lurden bereziki, hala-nola, duela bi urte ondarrik. Ib. 151.

hondarrik 1, Erlea (“Orduan ari izan nizün, lehen! Hondarrik Atarratzen egin baitüe Atarratze jauregian pastorala, han ere ari izan nizün”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hondarrik 5: Berria (“Egia da hondarrik Frantzia enpresa txiki familial zein herrietako denda nahaspulatuen moldean maneiatzen dutela, perspektibarik gabe, estressa tresna gisa baliatuz”), Aingeru Epaltza 2 (“Hondarrik, haren gorputzaren epela sumatzeko bezain hurbil, gizaseme eta emakumeen arteko harreman ez beti gardenen alderdi zabalez xuxurlaka”), Itxaro Borda 2 (“Ez da egia hondarrik, behin Ttotte Etxebestek Ekaitza astekarian azaltzen zuen bezala, borroka armatuak, alderdi politiko abertzaleen ahultasun ideologikoa ordezkatzen duela”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Komeni da azpisarrera egitea, azkenik bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa azken sarreran.

hondartsu
adj. Hondar asko duena; hondar asko dagoena. Ik. hareatsu. Itsas zabaleko ur-bazter hondartsua. Soro elkor eta hondartsua.

Aztergaia: hondartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

hondartu, hondar/hondartu, hondartzen
1 da/du ad. Ipar. Azkendu, ahitu. Pegarra hondartua da.
2 da ad. Ontzi bat, hondoa jo duelako, gelditu. Barran hondartu den ontzia.

Aztergaia: hondartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hondartu, hondar(tu), hondartzen. 1 Ipar. da/du ad. 'azkendu, ahitu'. 2 da ad. 'ontzi bat, hondoa jo duelako gelditu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

hondartu, hondar(tu), hondartzen.

hondartza
iz. Hondarrez osatutako lur-zerrenda, batez ere itsasertzean gertatzen dena. Ik. hareatza. Ibai erdiko hondartza handi batean. Hondartzak eta legartzak. Donostiako hondartzak. Karraspio hondartzan. Hondartzara joan bainatzera. Hondartzako jolasak.

Aztergaia: hondartza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
hondartze
iz. Bukaera. Gertakari guztiek hondartze bat badute.

Aztergaia: hondartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bukaera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus