4 emaitza kasko bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

kasko
1 iz. Burua kolpeetatik babesteko erabiltzen den burukoa, bereziki metalezkoa. Beti ibilbide bera egin behar izaten genuen, eta beti kasko urdina jantzita.
2 iz. Burua; buruaren goialdea. Ni, ordea, kaskoa gorarik nago. Buru kaskoan bonet beltz bat. Bazuen kaskoan buru.
3 iz. Burua, adimena. Beharrik da euskalduna kasko onekoa. Apez kasko-bero bat.
4 iz. Mendi, etxe eta kidekoez mintzatuz, goialdea. Mendi kaskoak. Orhi-ko kasko zuria, lainoz erdi estalia.

Aztergaia: kasko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
kaskoa berotu
ad.-lok. lgart. Burua berotu, norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. haize eman 2. Behin, elkarri kaskoa berotu eta lagun batzuk Izabara joan ginen.

Aztergaia: kaskoa berotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KASKOA BEROTU a) Excitar la imaginación. Lanho tzar zurpail batzuek hola dauzute kaskoa berotzen zuri? JE Ber 80. b) Calentar los cascos, empujar a hacer algo. Bere anaiari erailketa au egiteko kaxkoa berotu nai zion. Etxde JJ 147. Aitari ere kaskoa nere kontra berotu ziok. Ib. 6

kaskoa berotu 2: Berria (“Heroi arruntak, sutean hil zitzaion alabaren hilotza izango du kaskoa berotzen eta istripu faltsuak kuraiaz beteko du, zipriztindutako guztien arrastoen atzetik ibiltzeko, banan-banan”), EiTB (“Bistan da kaskoa berotu dizula”); ez dugu kaskoak berotu formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kaskoa berotu 2: Patxi Zubizarreta (“Halako batean, Luisa eta Antton bolada txarra pasatzen ari direla oroitu naiz, hala aipatu izan dit Mireiak behinik behin; baina xanpainak eta kostoak kaskoa berotu didatelako-edo, ni ere, ezin patetikoago, ahoberokeriak esaten hasi naiz”), Patxi Iturritegi (“Nori deitzen diok hik laguna baina? Bart gaueko jendilajeari? Kaskoa berotu eta gupidarik gabe saldu hinduen putre koadrila horri?”); ez dugu kaskoak berotu formarik aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia lagunartean eta beraz, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kasko sarreran.

Mailak

Lgart.

kaskodun
adj. Burutsua. Gizon kaskoduna.

Aztergaia: kaskodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-05-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

kaskoindu, kaskoin, kaskointzen
da/du ad. Ipar. Erdaldundu. Agian euskal joko hori ez da kaskoinduko.

Aztergaia: kaskoindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-06-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. oharra s.u. gaskoitu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gaskoitu , kaskoindu sarrera: HU Zez ("Frantses eskualdunak osoki kaskointzen ari garela"), Zby RIEV 1908 ("Eskualdun aztureri / ukho hoi egitez / Eskualduna da hola / Kaskointzen nahi-t'ez"), Arb Igand ("Eskualdunak pilota / utz baleza, gero / Kaskoindu dela fama / laster jarraik lero"); v. tbn. Iratz (kaskoindu), Zerb Azk ("Behar zaizkote bere izenak [errekei] atxiki edo laster kaskoinduko zauzku, jendeak bezala"), v. tbn. Herr 1957, Xa Odol ("Zure kaskointzerikan ez ditaike izan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kaskoint[u] 1, Herr 1973 ("Aita-amentzat ordua da galdegiteko ez eskolan ez katiximetan ez dietzaguten seme-alabak kaskoint, eta eskuararen alde agertu legez balia diten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaskoitu : HiztEn, LurE; kaskoindu : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaskoitu : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE; kaskoindu : Lh DBF, DRA // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

kaskoin, kaskointzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

erdaldundu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus