19 emaitza letra bilaketarentzat - [1 - 19] bistaratzen.

letra1
1 iz. Hizkuntza-hots edo fonema bat idatziz adierazteko erabiltzen den ikurra. Ik. hizki. Fonemak ebakitzeko nahiz letrak irakurtzeko erregelak. Frantses alfabetoko 26 letrak. R letra. Bost letrako hitza. Letra gotikoz. Urrezko letretan idatzia. Hasiera-letra. Hitzez hitz eta letraz letra aldatua.
2 iz. Norbaitek idazterakoan letrak marrazteko duen moldea. Ik. idazkera 4. Bi izkribuen letra berdina den ala ez ikusteko.
3 iz. pl. Kultura literarioa; literatura, filologia, filosofia eta historiari dagozkien jakintza-alorren multzoa. Euskalduna letretako eginbideetan ere ez dela armetan baino merezimendu gutxiagokoa. Zientziak eta letrak. Larramendik euskal letretan utzi duen hatza. || Letren sailean. Letren Fakultatean.
4 iz. Ipar. Gutuna, eskutitza. Maddalenen letra bat ukan dut atzo.
5 iz. zuz. Lege testuetan, paragrafo bat banatzen den zatietako bakoitza, eskuinean parentesi bat duen letra xehe batez seinalatzen dena. Baldin eta b) letra aplikatzen bada, organo eskudunak urtean behin, gutxienez, isurtzeen kontrolaren emaitzak ebaluatuko ditu. Urriaren 16ko 52/1980 Legearen 7.1 artikuluaren b) eta c) letretan.
letra2
iz. ekon. Kanbio-letra. Zer ondorio ekarriko zuen azken horrek letra ordaindu ez balu?
letra arrunt
iz. Letra inprimatu bertikal biribila. Nazioarteko SI sisteman unitate-sinbolo guztiak letra arruntez idazten dira. Bi ahotsak tipografikoki bereizten dira, letra arruntean narratzailearena, italikoan protagonistarena.
letra etzan
iz. Eskuz idatzirikoak antzeratuz-edo pixka bat eskuinera makurtzen den letra inprimatua. Ik. italiko. Letra etzanetan idatzia.
letra gizon, letra-gizon
iz. Gizonezko letraduna, ikasia. Ik. letrazale. Greziar letra gizonak.
letra italiko
iz. Letra etzana. Biziki komeni da, beraz, komatxoak ez erabiltzea hitzak nabarmendu, bereizi edo azpimarratzeko; halako hitzak letra italikoz idatziko ditugu.

Aztergaia: letra italiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Letra-estiloen araugai berrian erabilia, letra etzanen sinonimo gisa. Jaso azpisarrera eta ‘Letra etzana’ gisa definitu. Lehendik badago EHn italiko soila adiera horretan.

letra larri
iz. Letra xehea baino handiagoa den letra, era berezikoa, batez ere perpausen eta izen berezien hasieran erabiltzen dena. Ik. maiuskula; larri1 2. Grafito gehienak letra larriz idatzita zeudela. Haren jakin-behar mugagabea ez zen letra larriz idazten diren jakintzetara mugatzen.

Aztergaia: letra larri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. maiuskula.

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

maiuskula.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

letra sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: Euskaltzaindiaren gomendioetan hizki larri ageri da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): gomendioan letra ageri da.

letra lodi
iz. Gainerakoetatik nabarmentzeko, lodiago idazten den letra inprimatua. Indizea termino nagusien arabera dago antolatuta, eta horiek letra lodiz agertzen dira, errazago aurkitzeko.
letra nagusi
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, letra nagusi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. letra larri; maiuskula].

Aztergaia: letra nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-06-24 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

letra nagusi, (hizki nagusi).

Euskaltzaindiaren Arauak

letra nagusi* e. letra larri, maiuskula.

Informazio osagarria
Eratorri-konposatu baztertuaren ordaina

letra larri (eta maiuskula): letra larri eta letra xehe dira onartzekoak, Euskaltzaindiaren azken aldiotako erabileraren ildotik; horiekin batera, maiuskula eta minuskula ere onartu beharrekoak dira (maiuskula guztiak ez baitira larriak, ezta minuskula guztiak ere xeheak).

letra tipo, letra-tipo
1 iz. Moldezko letrak edo ikurrak egiteko erabiltzen den metalezko pieza, letra baten edo ikur baten erliebea duena. Ik. tipo 3; tipografia 2. 1949ko egunkarietan ez zen ohikoa letra tipo hori erabiltzea.
2 iz. Edizio elektronikoetan, testua idazteko erabiltzen diren letra motetako bakoitza. Testu honek Chopin letra-tipoa erabiltzen du.

Aztergaia: letra-tipo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh78 2022-09-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 83; ETC: 410.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: letra-tipo (Art. Graf.) fuente; Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: police (de caractères) letra-tipo. / Euskalterm: letra-tipo (Inform. TN es fuente).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa letra eta tipo sarreretan.

letra xehe
iz. Eskuarki erabiltzen den tamaina eta formako letra, larria ez dena. Ik. minuskula. Laburdura gehienak letra xehez idatzi behar dira, baina ez den-denak.

Aztergaia: letra xehe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Sin. minuskula.

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

minuskula.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

letra sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  hizki xehe proposatu du.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): gomendioan letra ageri da.

letradu
iz. Heg. Legelaria. Eskribaua eta letradua.

Aztergaia: letradu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'legelaria' adierakoa B-G eta MEIG bakarrik da eta letra(d)u formetakoa; 'letraduna, ikasia' adieran B-G-EB da, eta E, Ax, SP; hiru hauek eta MEIGek letratu darabilte: a) 'legelaria': batez ere letradu erabili da, 25 ager.: B 6 (Zav Fab, Mg CO, Astar II, Azc PB), G 14 (It Fab, Mg CC, VMg, Izt C, Xe, Arr May, Bv AsL, Sor AKaik, Lab EEguna, Berron Kijote), MEIG (6 aldiz); honekin juez letradu ere erabili du Astarloak; eta sasi-letradu 3 ager. (Azc PB, Lab EEguna); letrau formak 20 ager. ditu, guztiak B: fB Ic II (14), Astar II, Ur MarIl; b) 'letraduna, ikasia': letradu hirutan erabili da, bi B (Or Tormes, Erkiag Arran) eta G behin (Berron Kijote); letratu 7 aldiz agertu da: IE 3 (E, Ax, SP Imit), MEIG (4); letrau behin, B (BEnb NereA); letraubaga (JJMg BasEsc) eta letraukeri (Urruz Urz) ere azaldu dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'legelaria': letradu G-EgAs jaso da, 14 ager.ekin (Euskal Erria, Euzkadi, El Día, A.M. Labaien (10)); EB 1 (M. Pagola); letratu formak 2 ager. ditu (A. Urrutia eta BEO); letrau ere birritan agertu da (B. Arrizabalaga, A. Irigoien); b) 'letraduna, ikasia': ager. banakoak dira letratu (J.A. Arrieta); sasi letrau eta sasiletraukeria (Urruzuno), sasi letradu (X. Gereño), sasiletradu (Askoren artean: Pio Baroja. Bere ehunurteburuan).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: letradu 'legelari' (1); AB38: letratu 'letrado' (3); AB50: ø; Euskalterm: letratu 'letrado' (7); udal-letratu (2); HiztEn: letradu. ik. letratu. / letratu. 1. letraduna, ikasia. 2. Abokatua. / sasiletratu. LurEn: letradu. Legegizona. ik. letradun. / sasiletradu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. 'legelaria'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formen arteko bereizketa semantikoak

legelaria (cf. letratu 'ikasia').

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: letratu [grafia hobetsiko genuke] (1996-01-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-05-29): bere lekua aitortzen zaio, Hegoaldeko hitz gisa.

letradun
1 adj./iz. Ikasia, halako jakite maila, bereziki letren sailean, iritsi duena. Jende letradunen artean. Bildurik horretarako gazte letradun argienak. Letradunek dugu euskara oinperatu.
2 iz. Letradua, legelaria.

Aztergaia: letradun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

letragabe
adj. Eskolarik ez duena, eta, bereziki, analfabetoa. Gizon letragabea.
Azpisarrerak

Aztergaia: letragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: letragabeko .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

letragabeko
adj. Letragabea.
Loturak

Aztergaia: letragabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-11-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gabe/-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

letragabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

letraldatu, letralda, letraldatzen
du ad. Idazkera-sistema bateko ikurrak beste idazkera-sistema bateko ikurren bidez eman. Ik. transkribatu 2. Txolarteetan, idazteko modu arruntera letraldatzen nituen takigrafiaz jasotako oharrak.

Aztergaia: letraldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2000-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: 1 ik. transkribatu 2 ik. transliteratu / LurE: + / ElhHizt: ik. transkribatu / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

letralda, letraldatzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

letratu
adj./iz. Ikasia, letraduna.

Aztergaia: letratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ikasia, letraduna'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

ikasia, letraduna (cf. letradu 'legelaria').

letraz
adb. Idatziz. Hamar aginduak letraz ezarri zituen Jaunak. Txomin eta Joakinen kontu polita, nahi nuen ikusi letraz ipinia.
Loturak

Aztergaia: letraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-01-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: LETRAZ. a) Por escrito. Azkenik edozeinbere atxakiya edo gauzagaitik letraz edo berbaz atrebiduko balira berba egiten. Ur BulaAl 20. Gogorrak eta latzak esanik dago neregatik molde-letraz. Or SCruz 141. (Con ezarri, ipini, etc.). "Escribir, letraz ezarri" Izt. Gai onetan letraz ezarriak daude ezkonduen arteko gauz itsusi asko. AA I 571. Amar aginte edo mandamentuak letraz ezarri zituan Jaunak arrizko bi oletan. AA II 6. Letraz ezarritako legerik gabe mundua bizitu zan bitartean. Ib. 44. Irakurri bitza arretaz eskuaraz itz egin eta eskribatzeaz gañera, letraz ezarririk utzi digutena liburu galant ederretan. Aran SIgn 200. Nai neban ikustea letraz ipiñia, / askorentzat dalako ispiliu garbia. AB AmaE 245. Bere takigrafi-apunteak ondo eta garbi artzen zituan [...], urrengo egunean letraz idazteko. Alkain 95. b) Por carta. Maite nuke hango norbeitekin letraz gurutzatzea. Larz Iru 44

adib.: letra 1 iz. Hizkuntza-hots edo fonema bat idatziz adierazteko erabiltzen den ikurra. Ik. hizki. Fonemak ebakitzeko nahiz letrak irakurtzeko erregelak. Frantses alfabetoko 26 letrak. R letra. Bost letrako hitza. Letra gotikoz. Urrezko letretan idatzia. Moldezko letretan jasoa. Hasiera-letra. Hitzez hitz eta letraz letra aldatua. Hamar aginduak letraz ezarri zituen Jaunak harrizko bi oholetan.

letraz : Deia 3 (“Oriora itzulita, behin berritan erakutsi zenizkigun Txillidaren opariak, eskumutur baten litografia [1/50] eta Joxean Artzeren poema, Txillidak bere letraz altzairuan zizelkatua zure omenez”), Elkar (“Halaber, ile haiekin (beti izan baitut mekanikarako buru argia) ia bi metro luze zen diru-zorro txiki polit bat egin nuen, urrezko letraz Erreginaren izena ipiniz, eta Glumdalclitchi eman nion, Erreginaren baimenaz”), Consumer 3 (“Etiketa zuzen daukan arren, eduki garbia tamaina handiagoko letraz adierazi beharko luke”), Berria 10 (“Orain, atentatu baten lekuko izanak bizitza aldatzen dion neskatxak paperez eta letraz egindako soinekoa armairuan utzi, eta irudiz eta soinuz osatutako jantzi berria estreinatuko du”), Euskaltzaindia (“zenbait hizkuntzekin alderatuta oso goiz letraz baliatu dena idazlan profanoak moldatzeko”), Jakin (“Arantzazun elkarturiko idazle galego nahiz katalanei abegi egin nahi diegu geure letraz, pozaz bezainbesteko kezkaz, euskaraz idazten dugunok”), Argia (“Euskal gatazka literaturan: Oinazea letraz jansteko manerak”), Erlea (“Haren nondik norakoak luze eta zabal argitaratu ziren, letraz nahiz irudiz, Belokeko komentuetan urteetan (1957-1988) argitaratu zen Otoizlari aldizkari euskaldunean”), DiarioVasco (“Mandala ugari daude ikusgai, kolorez, letraz edota sinboloz jantziak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

letraz : Patxi Zubizarreta (“Eta bai istorio hau bai gainerakoak hain iruditu zitzaizkion liluragarriak, bere idazkarietako bati urrezko letraz idazteko agindu baitzion, eta bere altxorrean gordetzeko”), Juan Garzia (“Carlos Argentino Daneri, bere zoro-morokeria pendante eta guzti, ez da mundua letraz harrapatu nahi duen gizagaixoa baino”), Xabier Olarra (“Baina mundua ez da zenbakiz eta letraz egina”), Jon Muñoz (“Bera baino lehen, kantitate jakin batzuk letraz ordezkatzen ziren, han-hemen.”), Joan Mari Irigoien (“Liburuz inguratua bizi izan haiz orainokoan, baina, hemendik aitzina, liburuak alde baterat utzi eta heure bizitzaren liburua skribatzen hasi beharko huke, ez letraz, baina heure hatsaz eta heure odol-kolpeez...”), Felipe Juaristi (“ta zuek, Jaun Goikoari lotuta zaudetenok, zuen guztion jauna baita bera, zuek guztiok bizirik zaudete gaur, eta isilik: jakin behar duzue inork ezin hitz egingo diola, ez ahoz ez letraz ez doinuz ez musikaz, inork ezin mesederik egingo diola, inor ezin egon daitekeela teilatupe berean, ezta harengandik lau ukondora ere, inork ezin irakur dezakeela berak idatzitako edo argitaratutako paperik; inork ezin entzun dezakeela berak egindako hitz edo musikarik; inork ezin ikus dezakeela berak egindako”), Patziku Perurena (“Letraz eta numeroz, munduko izatea ordezkatu du gizonak, horixe da kultura”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu (oharreko letraz ipini, esaterako). (2021-11-23)

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa letra sarreran.

letrazale
adj./iz. Letretarako zaletasuna duena. Letrazaleen artean ezaguna.

Aztergaia: letrazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-09-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus