64 emaitza oro bilaketarentzat - [1 - 64] bistaratzen.

oro
1 zenbtz. Guztiak. (Mugagabean erabiltzen da; adiera honetan, aditzarekiko komunztadura, batez ere singularrean egiten da). Ik. guzti 3. Gizon orok behar du hil eta salbatu. Enetzat ardi oro onak dira, zahar eta gazteak. Giputzei eta euskaldun orori. Bedeinkatua zara emazte ororen artean. Zeruan, lurrean eta leku orotan. Aldi eta alde orotako kristauak. Mundua gaiztakeria orotara emana baita. Begira nazazu bekatu orotarik. || (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Gizon den orok badaki.
2 zenbtz. (Artikulu plurala hartzen duen izen sintagma baten eskuinean). Gizonak oro etorri ziren. Lurreko lohiez mamituak daude lurreko gauzak oro. Ihesi joan direla ene gogoeta gaiztoak oro. Gorde behar genituenak oro gorde ez ditugularik. Ikasiak oro Jainkoaren zerbitzuko eman ditu. Haurrek orok ukatzen zuten. Hori uste zutenek orok. Gauzen ororen kreatzailea.
3 zenbtz. (Erakuslearen eskuinean). Eginbide horiek oro. Hauek oro, bada, zer dira? Horiek orok ez diokete onik egin haren osasunari. Haiei orori. Izan gaitezen zorigaitz horien ororen beldur. Herri horietan orotan. Horietarik orotarik zer ikasten dugu? Horiengatik orogatik zer da zuen pagua? Indar horietaz oroz baliatzen da. Ondasun horietaz oroz betetzen gaitu.
4 (Izenordain gisa, edo dagokion izen sintagma ezabaturik dela). Etxera joan ginen oro. Oro joanak dira zerura. Izuturik zeuzkala oro. Orok dakite hori. Errege, artzain eta soldadu, oro badoaz lasterrean. Saia gaitezen oro, Azkueren lana osatzen eta hobetzen. Utz itzazu oro eta edirenen dituzu oro. Jainko maiteak orori digula gau on! Ororen adiskidea dena ez da nehoren. Bakoitza beretzat, Jainkoa ororentzat. Hirurak orotan berdin baitira. Orotarik jaten eta orok on egiten. Erdarak orotarik hertsatzen duela. Fedezko gauzez kanpo, bertze oroz.
5 (Izen baten ezkerrean, indargarri gisa). Ik. dena 3. Oro bihotz da.
6 zenbtz. Guztia, osoa. (Izen sintagmak artikulu singularra hartzen duela). Zu zara ene ontasuna oro.
7 zenbtz. Guztia. (Izen soilaren eskuinean). Jainko Aita botere oro duenaren eskuinean.

Esaera zaharrak

Ardi bat doan lekutik, oro. Ez zaio eman oin orori oski gorri. Haritz eroriari orok egur. Oihan orotan otso bana. Ororen ardia otsoak jan. Ororen gogara egitea da gauza nekea. Orotan fida hadi, orotarik begira hadi. Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen. Sabelak oro anai-arreba. Soinulariaren etxean, oro dantzari. Zein da orotako aberatsena?: bere doiaz gogobetetzen dena.

Aztergaia: oro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: oro har, ororen buruan, ororen gainetik, orotan gaindi, orotara, oroz gainetik.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: oroz gain, oroz lehen .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

oro har, orotara, ororen buruan, ororen gainetik, oroz gainetik, orotan gaindi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  ororen buru ere sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): ez da onartu forma nagusia ororen buruan delakoan.

oro har
Gehienak, ohikoenak, nabarmenenak kontuan izanik, axola gutxiko kontuak alde batera utzirik. Zortzi urte igaro ondoren, ez dut uste, oro har, eginahalaren arrakasta uka daitekeenik. Jokabide honek baditu bere alde onak eta ez hain onak: oro har, ordea, ez zait gaizki iruditzen. Oro har eta salbuespenak salbu.
Loturak

Aztergaia: oro har

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Erregulartasun sistematikoa
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " oro har / orohar: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

orobat
1 adb. Era berean, berdin; gauza bera. Ik. berebat. Zenbait euskal autorek azaldu dute maitasuna, egia, eta ez guztiek orobat. Zaharregia naiz agian, eta gazteegia orobat, etendura horren ondorioak epaitzeko. Orobat esango nuke elkarrizketari dagokionez. Hemen ez ezik, orobat gertatzen zen bestetan ere. Orobat egin daiteke beste edozein hazi motarekin. Eta lehengusu arazoetan orobat da ez ezagutzea eta ez izatea. Azterbideek edonon eta edonorako balio dute gehienbat edo, orobat dena, ez dute inon eta inorako balio.
2 lok. Halaber. Orobat, aintzat hartu behar da (...).
Azpisarrerak

Aztergaia: orobat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hemen ez ezik, orobat gertatzen zen bestetan ere. / AS: orobateko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

orobateko.

orobatasun
iz. Ororen batasuna. Haien sistema politikoetan gizabanakoa erabat gelditzen da baztertua, orobatasunari eskainia.

Aztergaia: orobatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
orobateko
adj. Antzekoa. Orobatekoak dira hitz horiek.
Loturak

Aztergaia: orobateko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

orobat sarrerari dagokion azpisarrera.

orobatsu
adb. Gutxi gorabehera orobat. Hala bata nola bestea, biak orobatsu baitira, biak dira borondate huts. Orobatsu gertatu zen hemen ere.

Aztergaia: orobatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

orogenesi
iz. geol. Mendien sortze prozesua. Ik. orogenia 2. Zenbait geologoren ustez orogenia-mugimenduek zerikusi handia izan dute glaziazioekin, orogenesi gehienen ostean glaziazioak izan baitira.
orogenia
1 iz. Geologiaren adarra, mendien sortzea aztertzen duena.
2 iz. Mendien sortze prozesua; prozesu horiek gertatu diren denbora-bitartea. Alpetar orogeniak Pirinioak, Alpeak edo Himalaia sortu zituen. Tolesak, gehienetan, orogenian izandako presioek sortzen dituzte. Orogenia-mugimenduak.

Aztergaia: orogenia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

orogeniko
adj. geol. Orogeniarena, orogeniari dagokiona. Mugimendu orogenikoak. Garai honetako azken erdia garai orogeniko aktiboa izan zen kontinente guztietan. Mendikate orogenikoa.

Aztergaia: orogeniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

orografia
1 iz. Geografiaren adarra, mendiak deskribatzen eta aztertzen dituena. Orografia-ikerketak.
2 iz. Lurralde edo eskualde bateko mendien multzoa. Lan horretan, Ingalaterrako fauna, flora, hidrografia eta orografia jasorik dago.

Aztergaia: orografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
orohartzaile
adj. Oro hartzen duena. Eredu orohartzaile unibertsal bakarraz.

Aztergaia: orohartzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu aurkitu OEH-EEBE corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orohartzaile : Euskalterm 2 (totalizador, englobalizador) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oro hartu : EuskHizt (ongaitz sarrerako adibideetan, HU-rena) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E109: "Gaztelaniazko "exhaustivo"-ren parekoa. Maiz ikusi dut azken urteotan. Zer pisu du?" // BAgiria (1999-01-29): "bigarren itzulirako uztea [...] erabaki da".

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

erabili gabea da lantaldearen ohiko informazio-iturrietan (eta oinarri zuzenik gabea, orohartu jaso gabe uztean); hala ere, egokia iruditzen zaio lantaldeari, eta onarpen eske aurkezten du.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: gaztelaniazko 'exhaustivo'ren pareko.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): bigarren itzulirako.

oroi
iz. g. er. Oroitzapena, oroipena.

Aztergaia: oroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. h. oroitzapen, oroipen.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. oroitzapen, oroipen.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

oroigailu
iz. g. er. Oroigarria.

Aztergaia: oroigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 'oroigarria'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. oroigarri.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu/-garri.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-oit(u)+g-.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Oroitzeko edo oroitarazteko tresna Marrazki bizietan-da" (2009-01-07)

oroigarri
1 iz. Zerbait oroitarazten duen gauza; iraganeko zerbait gogoratzeko gordetzen den gauzakia; gertakari gogoangarri baten oroitzapenetan egiten den gauza. Ik. gomutagarri. Eskutitz bat edo bestelako oroigarri samur bat. Jaunartze eguneko oroigarriak. Jentil harriak eta beste holako oroigarriak utzi dizkigutenen erlijioa. Zilargin horiek ez ote dute merezi kaleren bat edo oroigarri bat Durangon? (Ik. oroitarri)
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Erakusleak aipatuko ditut, deklinabidean ditugun nahasketen oroigarri. Hau da nire gorputza, zuentzat ematen dena: egizue hau nire oroigarri.
3 adj. Gogoangarria. Zumarragako Euskal Egun oroigarria.

Aztergaia: oroigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-oit(u)+g-.

oroilore
iz. Leku hezeetan hazten den belar landarea, lore txiki urdin, zuri edo arrosak ematen dituena (Myosotis sp. ).

Aztergaia: oroilore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: oroilore : Myosotis sp.; oroilore urtar : Myosotis scorpioides.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Myosotis sp.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lore.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Myosotis sp.

oroimen
1 iz. Ikusi, entzun, ikasi edo sentitu diren gauzak gogoan gordetzeko eta gogoratzeko ahalmena; gogoa, iraganeko oroitzapenen gordelekutzat hartua. Oroimena, adimena eta borondatea. Gure oroimen ahularen lagun etorri den liburua. Bat-batean etorri zitzaizkion oroimenera xehetasun guztiak. Oroimenean ikusten ditut. Oroimenean zaitut. Ezin aurkitu baitugu Jainkoa inon, gure oroimenean bezain ongi. Oroimen galtze edo amnesia. Oroimenaren zein zokotan dago Jainkoa?
2 iz. Oroitzapena, oroipena. Egun eder baten oroimena gelditu zitzaien.
Azpisarrerak

Aztergaia: oroimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

oroimen, (memorio).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-men.

oroimenez
postpos. Oroitzapenetan. (-en atzizkiaren eskuinean). Bilintx zenaren oroimenez.
Loturak
oroimengarri
iz. zah. Oroigarria. Ekarriko dizkizuet oroimengarriak Loiolatik.

Aztergaia: oroimengarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oroimengarri 7: Zab Gabon 3 (adib., "Ondarrabiko esitze oroimengarria 1638'garren urtean", "Ordutanik, urtero egiten dira pestak eginkizun onen oroimengarri"), Bv AsL 2 ("Urtero esker onakin batera, oroimengarri biali oi zizten saski bat arraitxo", "Etxe santu artan Santuaren oroimengarri asko gordetzen ziran"), Moc Damu 2 ("Aita, estimatuko niyoke Loiolatik nere Santubaren izenean oroimengarriren bat ekartzea", "zuri eta Iñaxiori agindu dizute ekarriko dizkitzutela oroimengarriak Loiolatik"); oroipengarri (eta oroitpen- 3, orhoipen- 1) 7: Izt C 3 ("Erri bereko Eliza nagusiaren Epistola aldeko orman ikusten da arri bat guztiz miraritsua, zeñetan dauden otallatuak Aballa, eta Lanzak, gure asaba maitagarriak irabazi izan zituzten batalla andi anitzen oroitpengarri", "munduko gauzai buruzpide ona emateko denporan agindu izan zeban, ezik, beraren ondasunetatik egin ta ifini zitezela aren jaioterrian ogei ta lau arri lisiba eroso jotzekoak, beren estalpe edertasun andikoarekin, Erritar guztien onerako, eta beraren oroitpengarri", "Europa guztian aomen andikoa izandu dan ontzi oroitpengarri onen barriak emango ditut zearo, garbi eta zuzenkiro, Gipuzkoatarrak itsasoz egindako guda gogor portitzen azaldurako Kapituluan"), Arr GB ("Zu egunen batean andi eta aberats ikusi zaiteanean, etzaite lotsatu zere Amaren oroipengarri pobre au zure jauregi andiak daukan lekurik ederrenean ipintzeaz"), Xe ("Orra ogei ta lau bertso berriyak ejenplo eder batian, oroipengarri kanta ditzaten pekatarien artian"), Ox ("Hits girenean, mendi hoier so ditzagun atxik begiak, Bihotzeraino zauzku sarturen orhoipengarri handiak!"), JMB ELG ("Oien antzeko beste oroipengarri batzuek ere arkitu izan dira San Bartolomelarren") // Ik. ap. DRA beste bi oroipengarri: Ur Gn 28,22 ("Eta oroipengarritzat zutitu dedan arri au izango da deitua Jaungoikoaren etxea"), Tolosan 1889 ("Misteriorik aundienen oroipengarri txikia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oroimengarri (eta oroitmen- 1) 3: E. Urroz ("Samaniego-ren izena aitatu degun eskero, zenbait gauz oroitmengarriak ezan bear ditugu"), J.M. Lertxundi ("gertaera oroimengarri bat ikusi beart-zutela geyenak aditu zuten"), F. Portu (Zab Gabon aipatuz); oroipengarri 1, B. Otazua ("Urrezko pitxi garesti, dizdiratsu bat balitza bezela nire biotzean, barne-barnean, oroipengarri ori gordeta dot").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oroimengarri : EuskHizt; oroipengarri : EuskHizt, DRA (1 recordatorio; 2 recuerdo), PMuj DVC (1 recuerdo, recordatorio, regalo -en prueba de afecto-; 2 memoria, conmemoración, recordación); oroitpengarri : DRA (memoria, memorial, en memoria, para recuerdo) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

oroigarria.

oroimin
iz. Nostalgia. Jose Marik oroiminez gogoratzen zituen pilotalekuko batzarrak. Oroiminez, Beñat zenari.

Aztergaia: oroimin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria da (bi testutan bakarrik jaso da), eta egokia, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-min.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

nostalgia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "pozik ikusiko nuke hitz hau sartuta 'nostalgia' adierazteko" (1996-08-20)

 - [K201]: ik. oharra s.u. nostalgia (1996-05-20)

oroipen
iz. Oroitzapena. Oroipen bat datorkio burura. Niri han gertaturiko gauzez oroipen atseginak ditut. Oroipen saminak ahaztu egin behar dira. Ez dut hango oroipen handirik. Jesusen gurutzeko heriotzaren oroipena. Horra, bada, sei urtez geroz idatzitako oroipenak.

Aztergaia: oroipen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tzapen.

oroipengarri
iz. g. er. Oroigarria.

Aztergaia: oroipengarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oroigarria.

oroit izan
da ad.-lok. Ipar. Oroitu. Nitaz oroit bazara ni zutaz bezainbat. Eta hilaren arimaz, nor da oroit? Ez nintzen oroit bazenez Jainkorik batere munduan. Nor ez da harzaz oroit izanen?

Aztergaia: oroit izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 2001-06-05 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oroit da ad. Ipar. (indikatiboko orainaldiko eta lehenaldiko adizkiekin): oroit naiz (= oroitzen naiz).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

sarrera honetan jasotzekoak izan litezke (baina zein formatutan?) nire oroitean bezalakoak.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Aditz-erregimena

da ad. (erabilera-mugak argituko dira gerora).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Kategoria gramatikala zuzendu: iz. 2- Azpisarrerak erantsi: oroitean 'nire oroitean', oroit izan (da) 'oroitu'. || 1- Zehatzagoa delakoan gaude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia; dagoeneko landua izango du H1.1 lantaldeak, eta forma egoki(ago)an azaldua.

 - Erabakia: (EH2016): sarrera gisa proposatu da oroit izan

oroitarazi, oroitaraz, oroitarazten
du ad. Oroitzera behartu. Ik. gogorarazi. Euskal itzulpen horiek Orixerenez oroitarazten gaituzte. Mintzatu zitzaien bere semeei, oroitarazten zituelarik Jainkoak eman zien mezu santuaz. Amak oroitarazten ditu bere zazpi semeak, Jainkoak eginak direla. Ipuin honek beste bat oroitarazi dit. Ahaztuxe geneuzkan zenbait puntu guztioi oroitarazteko. Zertan oroitarazi guztiok gogoan daukaguna? Behin eta berriro oroitarazten den agindua.

Aztergaia: oroitarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oroitarazi, oroitaraz, oroitarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

oroitarazi, oroitaraz, oroitarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-oit(u)+a-.

oroitarri
iz. Pertsona edo gertaera gogoangarri baten oroigarri egiten den arkitektura- edo eskultura-lana. Txirrita bertsolariari jasotako oroitarria. 1914-1918ko gerlan hilen oroitarrian otoitz batzuk egin ondoan.

Aztergaia: oroitarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

monumentu, oroitarri.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-oit(u)+a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

oroite
iz. g. er. Oroimena.

Aztergaia: oroite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

oroimena.

oroitez
iz. g. er. Ahanztura, ahaztea. Zenbait urteren buruan oroitezaren osinean betiko hondatuko direnak.

Aztergaia: oroitez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-06-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ahanztea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "[oroiteza] hitz honek merezi du lekua nire ustez "olvido" adierazteko. Koldo Mitxelenak hala idazten zuen. Plazido Mujikak, berriz, marratxoarekin: oroit-eza. Aurrenekoaren aldekoa naiz ni: oroiteza" (1996-08-20)

 - [K201]: ""[oroiteza] Eta zenbait urteren buruan… oroitezaren osinean betiko hondatuko direnak" (Koldo Mitxelena)" (2009-01-07)

oroitidazki
iz. Lan baten edo jarduera baten egoerari eta garapenari buruzko txostena. Urteko oroitidazkian jasotako datuen arabera, iaztik hona 350 dei jaso dira bulegoan.

Aztergaia: oroitidazki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oroit-idazki (+ oroidazki 1, oroitidazki 3, oroit-idazki asmo 1)7: EAEg 1936 ("Oroit-idazki asmoa eta beroneri dagokion argibidea agirian arkituko dira zortzi eguneko epean"); EHAA 1984 ("Bere zerbitzuen barne-erakuntzari eta ihardunari buruzko oroidazkiak egitea eta artezpideak ematea"); G. Nazabal ("oroitidazki bat eskribitu zuen haren lanei buruz eta esperimentazio-sail oso bat ere egin zuen"); OroitId 1993 ("Oroit-idazkiaren 60 ale banatu dira"); NPAO 1994 ("proiektu batzutan ikusi ahal izan da txostenak edo oroit-idazkiak berak aipatzen duela kontratua elkarte jakin batzuei esleitzeko komenientzia"); Euskera 1996 2 ("Iharduera-plana eta urteko Oroitidazkia", "iharduera-plana aurkeztuko du Euskaltzaindiak, eta urtero egingo du hitzarmen honen gauzaketari buruzko Oroitidazkia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oroitidazki : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oroit-idazki : ElhHizt (oroitidazki), PMuj DVC; oritidazle : Casve EF //Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Oroit-Idazkiak eta Balantzeak: Memorias y Balances" / HezkAdmin: oroitidazki memoria (informe).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-idazki.

oroitu, oroit, oroitzen
1 da ad. Gogora etorri, gogora ekarri. (Osagarritzat -z atzizkia hartzen duen izen sintagma bat, adierazpen-perpaus osagarri bat edo zehar-galdera bat har dezake). Gazteegia naiz, hartaz oroitzeko. Orduan, beharbada, oroituko gara nafar euskaldunez. Jainkoaz oroitu ere gabe. Ez dira ezertaz oroitzen. Oroitu ote zen bazuela herri bat, bazuela etxe bat? Oroit zaitez zure bekatuek merezi dutela infernua. Ez naiz oroitzen, noiz joan zen. Berandu oroitu da.
2 du ad. Orain ere urrun zarelarik, oroituko zaitut.
3 zaio ad. Oroitzen zitzaizkion bere bizitzako gertaera guztiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: oroitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

oroitu, oroit, oroitzen. da ad. batez ere: gazteegia naiz hartaz oroitzeko.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

oroitu, oroit, oroitzen, oroituko. Ik. E'Arauak 28. zk. (148. or.)

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da / zaio / du erregimenak argituko dira gerora.

oroituki
1 adb. zah. g. er. Ahaztu gabe. Oroituki igandean behar dugu pentsatu, zenbatetan egin dugun aste hartan bekatu.
2 adb. g. er. Oroituz.

Aztergaia: oroituki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki ad. burutuarekin.

oroitza
iz. g. er. Oroitzapena, oroipena. Gure ama zaharraren oroitza ekarri dit burura.

Aztergaia: oroitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g.er. 'oroipena'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. oroimen eta oroitzapen, oroipen.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

oroitzapen
1 iz. Oroimenean gordetzen den eta gogora datorren iraganeko irudia. Ik. oroipen. Haurtzaroko oroitzapenak. Gazte denborako oroitzapen bat heldu zait gogora. Harekin egindako afarien oroitzapen atsegina ez da agudo galtzen. Oroitzapen gozoak. Aspaldiko oroitzapenetan murgildua. Etena da antzinako lokarria, eta oroitzapena bera ere ezabatuz doa.
2 iz. Norbaitek edo zerbaitek uzten duen oroitzapena. Gizon haren oroitzapena ohoratzeko. Euskal literaturaren oroitzapenak lurrean diraueno. Munduan ez da ezeztatuko zure oroitzapena.
3 iz. pl. Norbaitek, bizi izan dituen gertaera gogoangarriez egiten duen azalpen idatzia. Oroitzapen horiek irakurle asko liluratu dituzte.

Aztergaia: oroitzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: oroitzapenetan .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tzapen.

oroitzapenean
1 Oroitzapenetan. (-en atzizkiaren eskuinean). Paul izena hartu zuen garaikunde honen oroitzapenean.
2 Ipar. Oroituz. (-en atzizkiaren eskuinean). Lazten naiz oraino ere, jasateko izan ditudan tentazioen oroitzapenean.
Loturak

Aztergaia: oroitzapenean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-06-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OROITZAPENEAN. (Precedido de gen.). En memoria (de). Hau bera egikezue / ene orhoitzapenean. EZ Noel 121. Kristok eina mahainean, / haren orroitzapenean, / haren manuz da eiten. Monho 136. Paul izena artu zun garaikunde onen oroitzapenean. Or Aitork 191. Zien orhitzapenian / dit ükhen handi indarra. Casve SGrazi 142 Recordando. Bere espiritua iraultzen duela ahamenak iretstean hartu duen plazeraren orhoitzapenean. SP Phil 410. Lazten naiz oraino ere jasaiteko izan ditudan tentazioneen orhoitzapenean. MarIl 76. Zorion azkarragoa senditzen dinat [...] denbora heien orhoitzapenean. JEtchep 70. Sarritan murgilduko naiz atseginez [...] horien oroitzapenean. MEIG III 141. v. tbn. Jaur 364.

oroitzapenean 36: Aizu 2 (“Gertakariek bizirik jarraitzen dute herritarren oroitzapenean”), Elkar 5 (“Urtezaharrak iraun duen orduetan ez dela egon etxekoen oroitzapenean”), Deia (“Haien kanta asko gure oroitzapenean geratu dira txertatuta, eta haien doinu batzuk ia-ia himno bihurtu dira guretzat”), Berria 16 (“Alabaren oroitzapenean elkarretaratzeko deia egin du Asun Casasolak, joan den uztailaren 7an Iruñean hil zuten Nagore Laffageren amak”), EiTB 2 (“Geure herriaren oroitzapenean konturatu gabe lekua eginda duen horixe bera”), Argia 3 (“Xehetasun askoz gehiago ez.Irakurleak gerrilla edo terrorismo bataiatu dezakeen jarduera hark heroi bat utzi zuen Hego Tiroleko jendeen oroitzapenean: Sepp Kerschbaumer (1913-1964)”), Erlea (“Oroitzapenean Man of Aran film dokumental famatua (1934), Robert J. Flaherty zinema zuzendari amerikarrak bertan egindakoa (antzezleak bertako biztanleak zirela)”), DiarioVasco 6 (“Horien oroitzapenean bideo bat ikusi eta Maite Alberdik Hallelujah abestu zuen beraien aldeko otoitz gisa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oroitzapenean 31: Herria 8 (“Herri zahar guziek, beren nortasuna eta beren indarra, erroetan eta arbasoen oroitzapenean bazkatzen dituzte”), Berria 5 (“Zaila da norbaiten taxuzko analisia egitea, haren kirol ibilbidea ikusi gabe, baina Eddy Merckxena egitea ez da hain zaila, belaunaldi oso baten oroitzapenean betiko iltzatuta geratu den mitoa delako belgikarra”), Imanol Unzurrunzaga 2 (“Bihotz bat eginik bizi izan baitziren, (jainkozkoak aski sumatzen ez dituen giza arimari dagokion bezala) zorion hura ere nahi zuen oraindik, eta jendearen oroitzapenean utzi, itsasoz haraindi erromes ibilita ere, bi ezkonlagunen gorpuzkiak lur berak estaltzen zituela”), Josu Zabaleta 2 (“Haurtzaroraino itzultzen nintzen nire oroitzapenean, babes subirano baten sentipena berriro topatzeko”), Joan Mari Lekuona 2 (“Nire burubideek lagunduko dizuete errazago sinets dezazuen eta gogoki gordetzen oroitzapenean”), Javi Cillero (“Jadanik ez zen mutila, jakina, baina berak beti gordeko zuen horrela oroitzapenean”), Imanol Zurutuza (“Berak ez daki oroitzapenean entzuten duen hori egia den; gauza bera entzuna zuen txikitan itsas izarrei buruz - adarretako bat moztuz gero berriro hazten zitzaiela -, baina ez daki egia den, ez baitu bere begiez ikusi”), Patxi Altuna (“Laburtua esan dut, adimenak aldi oro hara-hona ibili gabe, lehengo jardunean kontenplatu dituen gauzen oroitzapenean jarraikiro pentsa dezan; eta hiru hizketatxo berberak egin”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Inoiz dorretxe izan ez ziren bi baserri apal, nire historiatxoaren habe bi, ni bezalakoen oroitzapenean bakarrik biziko direnak aurrerantzean”), Harkaitz Cano (“Parisen hilko naiz ekaitz egun batez / jadanik oroitzapenean dudan eguntto batean”), Eider Rodriguez (“Udaletxe pareko arkupean dago Floren, Manexekin, gau hura oroitzapenean”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handiko postposizioa da -en oroitzapenean, eta horregatik komeni da azpisarrera gisa jasotzea.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oroitzapen sarreran.

oroitzapenetan
Oroitzeko. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. oroitzapenean. Hau egizue nire oroitzapenetan. Euskaltzain zenduen oroitzapenetan egin zen jaialdian. Zure aitaren oroitzapenetan.
Loturak

Aztergaia: oroitzapenetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS:-en oroitzapenetan / LurE: AS / ElhHizt: AS: -en oroitzapenetan / EskolaHE: AS: -(r)en oroitzapenetan

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oroitzapen sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Zure aitaren oroitzapenetan.

oroitze
iz. Gogora etortzea, gogora ekartzea; oroitzapena. Oroitze honek aita nahigabez bete zuen.

Aztergaia: oroitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

oroitzeko
adj. Gogoangarria. Oroitzekoa izan zen Parisen izan zuten ongietorria. Bi kargudunek oroitzeko mintzaldiak egin zituzten.
Loturak

Aztergaia: oroitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OROITZEKO "Orhoitzeko, mémorable. Orhoitzeko hitza, parole mémorable" Dv. Ez dakigu nola, menturaz tiroka, oroitzeko ongi-etorria egin! Zerb Azk 16. Ze pozaldia artzen gendun guk / oroitzeko da benetan. FEtxeb 95. Oroitzekoa izan zen Parisen izan zuten ongietorria. Larre ArtzainE 246. Bi kargudunek oroitzeko mintzaldiak egin zituztela. Ib. 310 Logroñoko gudu sekulan orhoitzekoan. Zby Pel 29.

def.: [s.u. oroitzapen] oroitzapenetan (-en atzizkiaren eskuinean). Oroitzeko. Hau egizue nire oroitzapenetan. Euskaltzain zenduen oroitzapenetan egin zen jaialdian. Zure aitaren oroitzapenetan. // adib.: gizenki2 iz. Haragiaren gizena. Gizenkiz egiten ziren ase batzuk, oroitzekoak! // inguru 9 adb. Inguruan, ingurura. Inguru begiratu zuen. Lehoi bat bezala, zuen inguru dabil, zein irents dezakeen bila. Ez dabiltza haiek eguzkiaren inguru. Hamasei ehun eta berrogeita hiru, urte oroitzekoa Baiona inguru.

oroitzeko 267: HABE (“aro historiko bat oroitzeko modu on bat”), Aizu 2 (“Gipuzkoako Mendi Federazioak ere Gipuzkoako mendietan hildakoak oroitzeko elementuak jartzeko irizpideak izeneko idatzia onartu eta plazaratu zuen”), Consumer 5 (“Gehien-gehienak doakoak dira, eta informazioa emateaz gain, alarmak eta jakinarazpen-oharrak igortzen dituzte, egun seinalatuak zein diren oroitzeko”), Berria 63 (“Oroitzeko giltza”), Karmel 3 (“Hildakoak oroitzeko urteko jai garrantzitsuena Santu Guztien, Domu Santu, Domu Santuru, Omia Sendore edo Omia Saindu eguna da”), Argia 17 (“oroitzeko garaia”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

oroitzeko 131: Herria 14 (“Bai, zinez oroitzeko garaitaldia izan da joanden igandean Donostiako Anoeta kirolzelaian jokatu den hori!”), Berria 32 (“Gertaerak oroitzeko ekimenak izan dira Uruguain”), Xabier Olarra (“Ez du erdizka oroitzeko askatasunik, ez eta oroitzetik gelditzekorik ere”), Ana Urkiza (“Itxaro Bordaren literatura, bizitako momentuak oroitzeko da; hortik, autobiografia kolektiboa landu izanaren arrazoia”), Mirentxu Larrañaga (“"Ilargi-mina" esaten diote oroi-minari, eta harro baino harroago daude oroitzeko gauza ez direlako”), Bat-bateko bertsolaritza (“edukiak eta egiturak oroitzeko modua lantzea,”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea, ikusteko arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oroitu sarreran.

orojakile
adj. Oro dakiena. Narratzaile orojakilea Jainkoaren irudiko den moduan. Eskolako maisu orojakile baten tankeran.

Aztergaia: orojakile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jakile.

orojakin
adj. Ipar. Orojakilea. Bazirela gizaki orojakin batzuk uste zutenak (...).

Aztergaia: orojakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

orojakilea.

orojale
adj. Orotarik jaten duena, mota guztietako gaiez elikatzen dena. Zerria orojalea da. Gizakiak txakala bezalako haragijale batetik txakur orojalea atera du.

Aztergaia: orojale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jale.

orokor
1 adj. Gertaera multzo bati edo banako multzo bati (ez gertaera edo banako bati) dagokiona. Ideia, ohar, irizpide orokorrak. Liburuak badu gai zabalagorik, orokorragorik. Euskal Herriaren irudi orokor eta bateratua lortu eta hedatu behar baitugu. Hiztegi orokorra. Euskal literaturaren bereizgarri orokorrak.
2 adj. Sail bateko gauza gehienei dagokiena. Joera orokorra.
3 adj. Multzo bateko banako guztiei dagokiena edo guztiak biltzen dituena. Batzar orokorra egin zen. Amnistia orokorra. Hauteskunde orokorretan.
4 adj. Erakunde edo zerbitzu baten osotasuna hartzen duena. Zuzendaritza orokorra.
5 adj. Erakunde edo zerbitzu bateko buruaz mintzatuz, zuzendaritza orokorra duena. Zuzendari orokorra.

Aztergaia: orokor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kirurgia orokor; medikuntza orokorra.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: orokorrean .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kor.

orokorki
adb. Oro har. Orokorki maila oneko saioa izan da.

Aztergaia: orokorki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta orokorrean: ez ote dago dotoreago oro har eta aldi berean aski?" (2009-01-07)

orokorpen
iz. Orokortzea. Nazio ikuskera desberdinei dagokienez, orokorpen batzuk egin daitezke, baina ez dira nahikoak nazionalisten arteko desberdintasunak azalarazteko.

Aztergaia: orokorpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orokorpen 6: J. Madariaga ("2. irudian agertzen zaigun grafikotik atera ditzakegun ondorioen bitartez, zelulen tamainuaz orokorpen hau egin dezakegu"), L.M. Bandres ("Lau ekuazio hauetako bakoitza saiakera esperimentalen orokorpen bat da: l4.a Ampere-ren legearen zabalkuntza da"), Elhuyar ("Bi pertsonen solasaldiak aurrez itxuraz elkar erabat ulertuz hasi baziren ere, bapatean kinada berberaren erantzuna, bateraezin diren deskribapen eta orokorpenen bidez aurki dezakete"), Fisika orokorra ("energiaren ekuazioaren orokorpena"), ELA/STV 1992 2 (adib.: "Eraginkortasuna ekonomi garapenean eta ongizatearen orokorpenean, horra aldi berean eta era integratuan bilatu beharreko xedeak"); orokortze 1, Sirimiri/6 ("Orokortzearen araua: informazio partzialak modu orokorragoz ematen saiatu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orokorpen : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 2; orokortze : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

orokorpen : ElhHizt, HiruMila, Casve EF; orokortze : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ondoko erabilerak argituko du formen arteko lehia

orokorpen eta orokortze, biak jasoko dira, bide egin dezaten.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-tze.

orokorrean
1 adb. Modu orokorrean. Ik. jeneralean 2. Edonola ere, orokorrean ari naiz; beti izaten dira salbuespenak. Gerrari buruz hasi zen, orokorrean, aitak erabilitako tonu berean.
2 adb. Oro har. Orokorrean, mendira joaten den jendeak prestakuntza ona izaten du.
Loturak

Aztergaia: orokorrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orokorrean adlag. 89 aldiz jaso da, 1982az geroko testuetan: J. Sierra, Elhuyar, X. Kintana, DurangoIpuin 1985, J.M. Iturralde, I. Borda, LehenZikloEsper 1987, P. Urkidi, X. Mendiguren B., A. Azkargota, A. Erkoreka, KultUrtekaria 1988, Vill, UZEI, EHAA 1988-1992 6, Lankide 1988, J.M. Urkia, Gizartea/OHO, J. Sarasua, G. Nazabal, J.A. Berriotxoa, I. Aldabe 4, F. M. Ugarte 3, A. Ugidos, BAO 1990, Ene Bada! 1990 2, Eguna 1990, Islam-a, A. Aldezabal, Zoologia, Egin 1991, Jakingarriak 1991, Egunk 1992, Amoroto 3, Koperatiben Legea 1993, Hizkuntza/6, X. Arana, EUSTAT 1993, U. Larramendi, L. Erriondo, HezkSaila Barnet 1993, PsikolSoz, J. Sarasua, Rol sexualak, HezkSaila Txostena 1994, P. Urkizu, NPAO 1994 2, Ttipi-ttapa 1994, Diskurtsuaren A., Jakin 1995 3, M.E. Ituarte, J.A. Urbeltz, Arrauna, Gipuzkoako flora, C Programazio-Lengoaia, X. Aizpurua, KirolEntrenamendua 2, R. Saizarbitoria, E. Arana, L. Erriondo, DNoticias 1995, Galtzaundi 1995 2, NaturZ 1996, Emakunde 1996, G. Markuleta, Egin 1996, Aretxagazeta 1996, Baleike 1996, Berrietan 1996, Zer 1996, Ibiltzen 1997 // Ik. testuinguru batzuk: J.M. Iturralde: "Batek bakarrik ere, guztiak orokorrean hartu beharrez, lan larregi eman ohi digu askotan"; J.M. Urkia: "Denbora joanez, hobekuntzak egin zituzten, adibidez, telefono zerbitzua, gas sarrera hobea, eta orokorrean azaltzen ziren aurrerapen guztiak"; Gizartea/OHO: "Ezin dezakegu Lautadari buruz orokorrean hitz egin"; I. Aldabe: "Xurgaketara egokitutako parasitoak ere badira, Odostomia, Turbonilla eta Piramidellidae guztiak orokorrean"; Vill: "Azter dezagun, ordea, purismoaren auzia orokorrean harturik eta hotz-hotzean"; J. Sarasua: "Beharbada, orokorrean gure herrietan eta mundu libre zibilizatuan [...] indartzen ari direlako ari dira indartzen Aretxabaletan ere, edo aldrebes igual"; Koperatiben Legea 1993: "eraberritze sakona burutu da Merkataritza Zuzenbidean orokorrean eta Elkarteen Zuzenbidean"; P. Urkizu: "Hori orokorrean gauza jakina delarik"; Egunk 1992: "orokorrean gizonezko ezkonduen kopurua nabarmen jaitsi zen"; Ttipi-ttapa 1994: "Orokorrean, edozein kultur egitarau, bizirik mantentzekotan, denborarekin eboluzionatu behar du"; Jakin 1995: "Baina publikoa, orokorrean ere, ez da homogenoa izaten"; Arrauna: "txalupa: Tostako untziak orokorrean"; R. Saizarbitoria: "Orokorrean biribila zirudien arren, aurpegi luzea zuen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

berria da, baina oso hedatua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

orokor sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

orokortasun
iz. Orokorra denaren nolakotasuna. Irizpidearen orokortasuna kontuan harturik.

Aztergaia: orokortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
orokortu, orokor/orokortu, orokortzen
da/du ad. Orokor bihurtu. Gaitzaren errora jo ordez, zigorrak zabaldu, orokortu.

Aztergaia: orokortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

orokortu, orokor(tu), orokortzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

orokortu, orokor(tu), orokortzen.

orokortze
iz. Orokor bihurtzea. Ik. orokorpen. Adibideetan oinarrituriko orokortzea.

Aztergaia: orokortze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

oronztar
1 adj. Orontzekoa, Orontzeri dagokiona.
2 iz. Orontzeko herritarra.
ororen buru
1 Azken batean. Badut uste, ororen buru, hau dela gure herriak behar duen justizia. Ororen buru, haur bat baizik ez da.
2 Azkenean. Baina, ororen buru, aske gelditu zen, kargurik gabe.

Aztergaia: ororen buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-07-26
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-07-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan ororen buru azpisarrera: Arb Erlis ("Ezen, ororen buru, gure Erlisioneak duen Jainkozko ethorkia eta izaitea dena-den gelditzen da"); ororen buruan azpisarrera: Tt Onsa ("Iauregi haren barnian balin bada garnisone on bat, gerlako eta ahoko munizione franko eta, ororen burian, Kapitaña eta soldadoa badira koraiosak [...] barnekoak trufatzen dira kanpokoez"), AR ("Bena ororen burian gure ezinak [...] ezkitizi gibeldu edo epainxtatu behar Jinkoaren borondatera egoitetik"), Bp I ("Elizak manü hoiek oror egin ahal derizkia? Bai düda gabe; zeren [...]; ororen bürian ere, Elizako maniek Jinkoarenen hobeki begiratzera hel eraziten baikütie"), Dh ("Eta ororen buruan, zer dihoatzu zuri, munduak zer nahi derazan, baldin zure eginbidea egiten baduzu [...]?"), MarIl ("Zonbeit urthez hetarik [ogietarik] poxi bat egunean jaten nuen, ororen buruan, gizona ez da ogiz xoilki bizitzen"), Dv LEd ("Eta ororen buruan, nire azken urhatsean zer da?"), HU Zez ("Egia balitz, oroen buruan, emaztek diotena: badirela egiazko sorginak? Nork daki?"), JE Bur ("Badakiguia deus ororen buruan? Badea errotik ezagutzen dugun zerik?"), Barb Sup ("Eta hots, ororen buruan, deliberatu dut Paxkal plaza-biltzalearen erranari behar niela behatu"), Const ("Gaizoak etziala egin, ororen bürian, Jateko buxi baten [...] kontrebanda baizik"), Mde Pr ("Zergatik ez zen ausartu bada? Oroen buruan zer biziera ilaun, gertakari gabekoa berea!"), Ardoy SFran ("Oro konda eta ororen buruan, lorietan zen gure misionesta"), eta aip. Hb Egia, Barb Sup // eta ororen burukoa 1, Bordel ("Ororen burukoa / alegera zaite: / zu afrontatu gabe / konsola naite").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ororen buru 6: M. Goihenetxe ("Eta ororen buru, Kantzelaritzako asmo politikoak ziren nagusitu"), Lf ("Ororen buru: jujek pena jausten diote hiru urteren presondegitara"), Euskararen liburu zuria ("Ororen buru, errealitate bat da jadanik gaur egun Bilbo-Baiona autobidea"), Herr 1965 ("Ororen buru, Frantsesek ez dute biziki distiratu. Iduri du Frantziak arrotzentzat muntatzen duela bere itzuli famatua"), Erlezantza 1998 ("Ororen buru, ordea, 48 erlama bideratu dira klabe desberdinetan"), M. Asurmendi ("Ororen buru, espresio horien bilgunea duk"); ororen buruan 7: Eskual 1908 ("ororen buruan, diren bezalakoak balinbadire oraiko errientak, bereziki gazteak, ez direla oro beren nahiz holako"), Eskual 1914 ("Ororen buruan, bier-arteko giren hok guziak elgarren bethe jarriko gira emeki emeki Frantzian"), M. Erdozainzi ("Hainbestetaraino nun, bere kaskoaz eta bere besoez, gizona teknikaren jabe dagola, orai bizi giren mundu huni behatuz, beldurtzeko beita hea, ororen buruan, teknika bera gizonari eztenez ote oldartuko eta nagusituko?"), Herr 1969 ("Libaneko armadaren aintzindariak ez dira kontent, ondorio on guti baitute ororen buruan josteta horiek, eta nahi luzkete araba soldado horiek handik kasatu edo bederen geldirik egon arazi"), Herr 1973 2 (adib.: "guti baita ororen buruan herri esteka gabekorik"), Olerti 1985 ("Egiak ere, ororen buruan, / gutxien itxadoten dugunean, / dirdir egiten du bere orduan!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ororen buru : DFrec 2; ororen buruan : HiztEn, LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ik. Ereduzko p.g.: ororen buruan 41 (J.M. Irigoien 21, J. Muñoz 10, D. Landart 9, PPer); ororen buru 82 (E. Bidegain 11, I. Borda 5, P. Xarriton 4, P. Aintziart 3, Jnn 2, D. Landart 1, J-B. Dirassar 1; K. Izagirre 3, P. Zubizarreta 3, Txill 1; Berria 48: N. Arbelbide 14, E. Bidegain 9, A. Sokarros 6, I. Santamaria 2, A. Renteria 2, Erredakzioa 15).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ororen buruan : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS), EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF (adibide gisa ororen bürian), PMuj DVC (adibide gisa); ororen buru : DRA // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

E109: "Ororen buruan bai, baina ororen buru ere bai. Hortaz, agian ororen buru(an) idatz". // BAgiria (1999-01-29): "Ez da onartu, forma nagusia ororen buruan delakoan".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzainek erabakitzekoa da: Iparraldekoa da berez, eta berria da hor, baina aski hedatua eta, gaur, dirudienez, ororen buruan "forma nagusia"ri nagusitu zaiona.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-26): Bi formak onartu dira: ororen buru eta ororen buruan.

ororen buruan
adb. Azken batean. Hura baita ororen buruan beharrena. Ororen buruan, gizona ez da ogiz soilik bizi.

Aztergaia: ororen buruan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

buruan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

ororen gainetik
adb. (Gauza) guztien gainetik. Ik. oroz gainetik. Arbasoen mintzaira maitea maitatu du ororen gainetik.
Loturak

Aztergaia: ororen gainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Erregulartasun sistematikoa
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

orotako
adj. Mota guztietakoa, mota askotakoa. Hizlariak punta-puntakoak izan arren, kongresua orotako ikus-entzuleentzat prestatutakoa da. Orotako justiziak existitzen dira, batzuk onak, besteak txarrak.
Loturak

Aztergaia: orotako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OROTAKO a) (Seguido de superlativo). (Más ...) de todos. Orai, aldiz, izanen iz orotako lehena. E 257. Haren gorputz lerdena / da nik dudan maitena; / baitare gerri, hersiz, / orotako lehena. O Po 35. Bihotz osoz orotako maitena zütüt, hontarzünak oro zütan direlakoz. Bp I 49. Ororen gainetik eta orotako gaixtoena, kontzientziako har bizi gose, bihotz-jale hura. Dv LEd 223. Orotako azkarkienik Martin Ithurry, fabrikako prezidentak. HU Zez 127. Zamalzaina da orotako ikusgarriena. JE Bur 140. Apeza bera izan zen orotako dohatsuena. Larre ArtzainE 344. b) (Ht VocGr 427, Lar Sup). "Souverain" Ht VocGr. "Juge souverain, orotako juiea" Ib. "Soberano" Lar Sup. Eskubide orotako edo soberano batzuek. Kortazar Serm 285. (Dv A, H). Universal. "Qui est de tous les lieux" Dv. "Orotako athuna, coutume de partout, de tous lieux" H. Aren ustez, danaren ekaia sua da, ta dana piztu ta suntsitu egiten omen du su orrek. Orotako su orrek badu bestalde [...] bere baitango bizi bat. Zait Plat 32. Antzokia berenaz hutsa da: ez du neholako lekurik itxuratzen: orotakoa da. Lf in Casve SGrazi 11. Horra nola ari den elizatiarra orotako bilakatzen. Larre ArtzainE 320. De todo tipo. Lapurdin herritik herrirat orotako ikusgarri, edergailu eta jendeak aipatzen dituela [Hiribarrenek]. Zerb Azk 65. Eskualzalen Biltzarrak izan ditugu [...], ez zahar ez gazte bainan orotakoak. Larre ArtzainE 204. Hemendik zirrizt eta handik zarrazt eta orotako itzulipurdiak eta trenpantzak. Ib. 282 c) (Uso sust.). (El) Supremo. Zuen saria izanen da handia, eta izanen zarete Oroetakoaren semea[k]. TB Lc 6, 35 (Lç Subirano, Dv Guziz-Gora, Brunet, Ol, IBk e IBe Goi-goiko, Ker Gorengo).

def.: orotar adj. Leku orotakoa. // adib.: oro 1 zenbtz. Guztiak. (Mugagabean erabiltzen da; adiera honetan, aditzarekiko komunztadura, batez ere singularrean egiten da). Ik. guzti 3. Gizon orok behar du hil eta salbatu. Enetzat ardi oro onak dira, zahar eta gazteak. Giputzei eta euskaldun orori. Bedeinkatua zara emazte ororen artean. Zeruan, lurrean eta leku orotan. Aldi eta alde orotako kristauak. Mundua gaiztakeria orotara emana baita. Begira nazazu bekatu orotarik. || (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Gizon den orok badaki. // aberats 1 adj./iz. Ondasun handien jabe dena, diru asko duena. Aberatsa izan. Oinordeko aberats batekin ezkondu zen. Etxe aberatseko semea. Aberatsak behartsuari laguntzen ez badio. Zein da orotako aberatsena? bere doiaz gogobetetzen dena (esr. zah.). // azken 1 ord. Denboran, tokian edo mailan, beste guztien atzetik dagoena edo gertatzen dena. Ik. atzen. Lehenago hi baihintzen hizkuntzetan azkena, orain aldiz izanen haiz orotako lehena. Jainkoa zen aurrena, gero Euskal Herria, azkena Don Karlos.

orotako 120: Berria 30 (“Gisa orotako teoriak zabaldu dira bertsio ofizialaren kontra, baita teoria kontrajarriak ere”), Elkar 26 (“Molde orotako hots alaitsuek betetzen zuten ingurumaria: urrunean arrastoetan barrena zihoan gurdi baten kirrinka, oilar batek errepikatzen zuen kukurrukua edo sagarrondoen pean iheska ikusten zen moxal baten asapala”), EiTB 20 (“Gorroñoren esanetan, gehiegikeria izan zen adin orotako jendez gainezka zegoen jai inguru batean horrela sartzea, jendea jaiak ospatzen ari zen lasaitasun osoz”), Argia 11 (“Merkatuaren arabera erabaki ohi da zer den profesionala, funtsean talde edo konpainia batek enpresa gisa baldintza jakin batzuk bete eta era orotako antolatzaileekin (ez soilik programatzaileekin) hartutako konpromisoak betetzeko gaitasuna duenean”), Consumer 10 (“Arrisku orotako poliza kontratatzen baduzu, ez ahaztu polizan sartzea nahi duzun ibilgailuaren osagarri eta estrak“), Laneki 8 (“Mota orotako krisiak biltzen dituzte”), Jakin 3 (“Euskaratuak dauden lege garrantzizkoenak hartu, aldatu beharrekoak finkatu elkarlanean, eta huts zuzenketen bitartez, aldakuntzak indarrean jarri, eta toki orotako normalizatzaile eta itzultzaileei pasatu erabilerak behin betiko finka ditzan”), Deia 3 (“Bertan, besteak beste, bisitariak hamabi eszenatoki eta mota orotako laurogei txotxongilo ikus ditzake, konpainiak urteotako emanaldietan erabilitakoak”), Elhuyar 3 (“Belarrietan norabide orotako mikrofonoak dituen burua erabiltzen da holofoniak grabatzeko”), Aizu 2 (“Planteamendua oso irekia da, adin eta mota orotako jendearentzat izatea nahi dutelako”), Gomylex (“Bukatzeko, jurisprudentziak hamaika aldiz argitu du litis expensas izenekoak eska daitezkeela, ezkontideak egitatez bananduta daudenean ere; gisa bertsuan, litis expensas horiek eska daitezke mota orotako auzibideetan, baita auzibideari lotuta dauden beste judizio jarduketetarik edozeinetan ere”), DiarioVasco (“Instrumentu orotako eta adin eta mota guztietako jotzaileei, ikasle, profesional, zein zaleei zuzendutako jardunaldiak dira Nafarroan egingo diren hauek”), Erlea (“eta garai orotako lurgabetuen amen titi harkaitzezkoetan“), Goiena (“Udaltzaingoaren lur orotako ibilgailu bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

orotako 65: Herria 14 (“Urte orotako euskal bestak edo Pik-nikak badoatzi aintzina”), Berria 14 (“’Xenofoboek, mota orotako nazionalistek, komunitaristek eta abar Europa leherraraziko lukete’, Montebourgen ustez”), Elizen arteko Biblia 4 (“Mardokeok idatziz eman zituen gauza hauek eta Asuero erregearen agindupeko eskualde orotako judu guztiei gutunak igorri zizkien, nola urrutikoei hala hurbilekoei”), Patziku Perurena (“Egungo jende ofizialak (jator eta normal ustekoak) besterik uste badu ere, gisa orotako morbo marginaletik bazkatu izan baita aldi eta alde orotako historia”), Joan Mari Irigoien, Isabel Arrigain, Xabier Olarra, Koldo Izagirre…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta egokia izan liteke azpisarrera gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oro sarreran.

orotan
1 adb. Ipar. Leku guztietan. Orain, aldiz, hik behar duk ohorea orotan. Beren burua errespetaraziz orotan.
2 adb. Ipar. Beti. Egiten dute orotan guk bezala.
Loturak

Aztergaia: orotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OROTAN (Dv, H). a) En todas partes. "Orotan erraten dute, on dit partout" Dv. Orai aldiz hik behar duk / ohoria orotan. E 253. Hitz-ixila, hirur beharritan iraganez geroz, orotan lasterka dabila. "Partout". O Pr 622. Jinko bezala orotan [da Jesüs-Krist]. Bp I 35. Predika ezazue orotan ene ebanyelioa. Lg II 296. Gerlan egin düt gaizki handirik, ebatsi orotan. Egiat 179. Pozoindatzaileak direla / Bordelen xartus guziak / orotan banatu duzula. Monho 42. Orotan adoratzaileak eta maithatzaileak irabaz ahal bazietzoken. Dh 241. Arauz adixkide badüzü orotan. Etch 570. Orotan eztu ikhusten / fortuna arteko bat baizen. "Partout". Gy 319. Sorthu zenean, orotan norbait handiren igurikimena bazen. Hb Egia 80. Orotan gosetea. Prop 1876-77, 205. Espainian zen hau orotan baino ikusgarriago. HU Zez 95. Urak igan ziren orotan. CatJauf 23. Orotan begitarte on hatzemaiten dute gaixoek. JE Bur 106. Orotan orotarik solas bera zinuen hor hilabethe bat edo biez. HU Eskual 7-3-1913, 1. Orotan antzara bere mokoz alha. Lander Eusk 1925 (IV), 37. Orotan heda-eraz [...] berria. Const 30. Ez du haatik arras izen bera orotan. Zerb Azk 88. Nola dago Iainkoa orotan? Or Aitork 11. Orotan "exku" nahia baitzen. "Partout". Ardoy SFran 89. Dütü orotan etsaiak / han hor muthuka bethatzen / Pettarreko lür etxiak. Casve SGrazi 130. Beren burua errespetaraziz orotan. Larre ArtzainE 117. v. tbn. Tt Arima 12. CatLan 37. Xarlem 707. UskLiB 27. MarIl XXI. Jaur 178. Bordel 94. Dv Lab 172. ECocin 10. Laph 150. Elzb Po 192. Barb Sup VII. Ox 160. Etcham 173. Iratz 83. Lf in Zait Plat XVI. Gazt MusIx 169 b) En todo, en todas las cosas. Hilen meza zergatik ezta orotan bestiak üdüri? Bp II 128. Zihaur orotan laida erazitzen. Mst III 34, 1 (Ol orotan; SP y Ch gauza guzietan). Erregelaz orotan bidatzen dena. Dh 45. Gure nahia orotan eta osoki Jainkoaren nahiari sumetitzea. CatJauf 94. Argiz zagoz orotan. Laux BBa 100 c) Siempre. Bihotztoiki ari da orotan. Egiat 255. Jainkoaren nahiaren arabera orotan bizi [...] nahi direnek. Dh 46. Egiten dute orotan guk bezala [gure itxurek mirail batean]. Hb Egia IX. Denek elgar maite'ta denek elgar adi: / batasunak orotan indarra dik handi. Zby RIEV 1908, 606 (Tras frase relativa). Siempre que, cada vez que. [Ba]t hura dakustan orotan / orzean ur det irria. Lazarraga (B) 1204v. Komünioniak gaiza horik oro egiten dütia komüniatzen dien orotan? CatS 75. Bera baiño kementsuago bat oldartzen zitzaion orotan [...], bestearen esanetara jarri oi zan. Etxde JJ 68. d) Totalmente, completamente. Ene lehen eritajia orotan fraudaz ebatsi. 'En entier'. Etch 238

adib.: oro 1 zenbtz. Guztiak. (Mugagabean erabiltzen da; adiera honetan, aditzarekiko komunztadura, batez ere singularrean egiten da). Ik. guzti 3. Gizon orok behar du hil eta salbatu. Enetzat ardi oro onak dira, zahar eta gazteak. Giputzei eta euskaldun orori. Bedeinkatua zara emazte ororen artean. Zeruan, lurrean eta leku orotan. Aldi eta alde orotako kristauak. Mundua gaiztakeria orotara emana baita. Begira nazazu bekatu orotarik. || (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Gizon den orok badaki. 3 zenbtz. (Erakuslearen eskuinean). Eginbide horiek oro. Hauek oro, bada, zer dira? Horiek orok ez diokete onik egin haren osasunari. Haiei orori. Izan gaitezen zorigaitz horien ororen beldur. Herri horietan orotan. Horietarik orotarik zer ikasten dugu? Horiengatik orogatik zer da zuen pagua? Indar horietaz orotaz baliatzen da. Ondasun horietaz orotaz betetzen gaitu. 4 (Izenordain gisa, edo dagokion izen sintagma ezabaturik dela). Etxera joan ginen oro. Oro joanak dira zerura. Izuturik zeuzkala oro. Orok dakite hori. Errege, artzain eta soldadu, oro badoaz lasterrean. Saia gaitezen oro, Azkueren lana osatzen eta hobetzen. Utz itzazu oro eta edirenen dituzu oro. Jainko maiteak orori digula gau on! Ororen adiskidea dena ez da nehoren. Bakoitza beretzat, Jainkoa ororentzat. Hirurak orotan berdin baitira. Orotarik jaten eta orok on egiten. Erdarak orotarik hertsatzen duela. Fedezko gauzez kanpo, bertze orotaz. // arauka 2 adb. Proportzionalki. Ezen orotan ezagutua da eta frogatua, irabaziak goratzearekin, arauka, etxeko gauzetarik gutiago jaten duela jendeak // fidatu 1 da ad. Norbaitengan edo zerbaitetan uste ona izan. (Dagokion osagarriak -i, -z edo, batez ere, -n atzizkia hartzen du). Zeure indarretan soilik fidatzen zara. Ez da haien esanetan inor fidatuko. Ez zaitez fida zeure buruaz. Sobera fidaturik izar faltsuari. Jainkoaren urrikalmenduari ez fidatuz. || Esr. zah.: Non fida, han gal. Orotan fida hadi, orotarik begira hadi. // Azpisarreretan orotan gaindi Oroz gainetik.

orotan 52: Deustuko unibertsitatea (“Herriko usadio edo ohitura kontuan izango da kontratuen anbiguotasunak interpretatzeko; kontratuotan ez badira aipatzen kontratu orotan ezarri ohi diren klausulak, ohitura edo usadioarekin beteko dira hutsuneok“), Berria 24 (“Baina Arga Iruñetik behera egiten da ezagunena, eta bere puntu aipatuenak Done Jakue bidearekin lotzen dira, Garesko zubia delarik orotan ospetsuena”), Karmel 3 (“ta halako signoen estudiotik derivatzen ahal dugu ezen Jesusek bazuela ezagutza universala, beste ahalmenen artean, eta signoak consideratuz agerian geratzen hasten zaigula Haren gloria eta nagusitasuna orotan”), Argia 7 (“Klaro, ez duzu bada usteko apaiz ohi eta bertsolariak bakarrik direla orotan egon behar dutenak!“), Elkar 5 (“Letrak oso mezu konkretua adieraziko du: adiskide bat bazen, orotan bihozbera”), EiTB 3 (“Iragan asteko ostegunean hasi nintzen entrenatzen, eta larunbaterako askoz hobeto egongo naizela uste dut, eskatzen didaten orotan taldeari laguntzeko prest”), Euskaltzaindia 2 (“Ezer baino lehen, kontalariaren ekarpenak asko direla azpimarratu behar da, eta abagunea ikusten duen orotan sartzen dituela”), Jakin (“Banekien, nahiz eta ez izan orotan berarekin gogaide, Leturiaren lehen atala, «Negua», Euzko-Gogoa n eman zuela argitara eta aupadaz agurtu zuela, esanez horrelakorik ez zela inoiz euskaraz idatzi”), UEU 2 (“Dena, balio oro, behar da itzuli sistema horren bidez: zerbaitek moneta-kapitalean zenbat balio duen galdetzen den orotan mundua bizibalioz husten da”), Laneki 2 (“Alderantzikatzailea ez denez, asetasun positiboan egongo da, sarrera-tentsio positiboaren eta muntaketako irabaziaren arteko biderkadurak elikatze-tentsioa gainditzen duen orotan, eta alderantziz”), Erlea (“kostalde honetan europarren merkataritzak eta beren haragikeriak gizaki arraza berri bat sortu du orotan gaiztoena menturaz“), Uztarria (“Horrelako lasterketa bat dagoen orotan bezala, segurtasun neurriak eta ingurua errespetatzeko deia luzatu dute antolatzaileek eta laguntzaileek”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

orotan : Herria (“Huna bi pilotari astetik astera eta ilabetetik ilabetera, orotan ikusten direnak, nehongo lehiaketa guziak jokatuz eta gehienak irabaziz, gehiago dena, ala trinket ala ezkerpareta eta orotan”), Berria (“Orotan behar dugu hizkuntza, bizi publikoan, administrazioan”), Ibon Uribarri (“Lehena, anizkunkiaren sintesia da, bere osagaiak elkarri halabeharrez egokitzen ez direnean, adibidez, lauki bat diagonalean mozten duten bi hirukiak berez elkarri egokitzen ez diren moduan, eta halakoa da matematikoki kontsidera daitekeen orotan homogeneoa denaren sintesia (sintesi hau berriro agregazioa eta koalizioarenean bana daiteke, lehena, handitasun hedatuei doakiela, bigarrena, handitasun intentsiboei)”), Jenaro Garate (“Nire bizitzan, gaur, orain, esna eta erne naizen orotan, zera ikusten dut nik nigan: gogoak eraginda ari naizela beti”), Elizen arteko Biblia (“Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz”), Filosofiako gida (“Edertasuna, hortaz, orotan aurkitu behar da, bost axola zer den gauza partikular bakoitza”), Itxaro Borda (“Min zuen orotan”), Jon Muñoz (“Baina gure gurasoek ez dute deusetan pentsatzen; eta, ni, orotan pentsatuagatik ere, soil-soilik ohartzen naiz ezen moldakaitza naizela, erremediatu ahal izan gabe”), Piarres Xarriton (“Ezen, ordura arte, sinesten eta errepikatzen baldin bazuten gehienek animalia soziala zela Gizakia eta, halaber, Gizakiaren ondotik zetorrela Gizartea, eskema hori irauli zuen Hobbesek: Gizakiaren aitzinetik ezarri baitzuen Gizartea eta, sinetsarazi askori, Gizartearen arabera dabilela orotan eta beti, nahi ala ez, Gizaki bakoitza”), Juan Garzia (“Orotan - ahoskatu nuen nik, ez hala ere dardarizorik gabe - nik bihotz-bihotzez eskertzen dizut Tsíui PÍn-en jardinari berriz itxura eman izana”), Patxi Altuna (“Orotan beti asmatzeko etsita egon behar dugu nik zuria ikusten dudana beltza dela, Eliza hierarkikoak hala irakasten badu, pentsatuz Kristo gure Jaunaren, senarraren, eta bere emazte Elizaren artean espiritu berak gobernatzen eta eraentzen gaituela gure arimen osasunerako, bada hamar aginduak eman zituen Espiritu eta jaun bera”), Jean Baptiste Etxarren (“Deretxorik ez du ta orotan hartzeko”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbio lexikalizatua da, eta egokia izan liteke adberbio kategoriako azpisarrera gisa jasotzea, Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa oro sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

orotan gaindi
adb. zub. Oroz gainetik. Eskerrak ematen dizkizut, orotan gaindi, zeren kreatu bainauzu.

Aztergaia: orotan gaindi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Erregulartasun sistematikoa
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

orotar
adj. Leku orotakoa. Ni behetar zertako deitu, nirez banaiz orotarra?, goi eta beherik ez da enetzat, Nafarroa bat da bakarra.

Aztergaia: orotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-03-04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

orotar 1, Xa Odol ("Ene sortzeko agerietan ni naiz baxenabartarra, / titulu horrek lehen hitzean galtzen du bere indarra; / ni beheretar zendako deitu, nerez banaiz orotarra?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

orotar 1, OEHkoa ap. Izeta (“ni beheretar zendako deitu, nerez bainaiz orotarra?”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

orotar : HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

orotar : Vill Jesuk ("Lagun urkoarekiko amodio orrek orotarra bear du izan").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

orotara
adb. Guztira. Badira orotara dozena bat. Hogeita bost orotara.
Loturak

Aztergaia: orotara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

orotariko
1 adj. Orokorra, orori dagokiona. Liburuak badu orotariko sarrera bat. Orotariko Euskal Hiztegiaren inguruan.
2 adj. Era askotakoa. Ik. askotariko. Hornidura biltegi zabalak, orotariko salgaiak edukitzeko.

Aztergaia: orotariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -tariko.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "giltza hitzean, haren sarreran honako hauek sartuko nituzke: orotariko / orotarako / kontrako giltza, "llave maestra" adierazteko" (1996-08-20)

orots
adj./iz. Ipar. Abereez mintzatuz, arra. Ik. ordots. Eta abere mota guztietarik pare bat sarraraziko duzu, urrixa eta orotsa. Lehoi orotsa bezala zutituko da.

Aztergaia: orots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. ohots.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ohots [baztergarria da:] orots.

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. '(abere) arra'.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

(abere) arra. Cf. ordots 'zerri arra'.

oroz
1 postpos. Guztietan. (Denbora adierazten duen izen baten eskuinean). Egun oroz behar dugu laudatu. Zure bekatuak urte oroz aitortu. Biltzen ziren Parisko estudiante gazteak ostegun arratsalde oroz.
2 postpos. Guztietan, bakoitzean. (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Meza erraten den oroz.
Loturak
oroz gain
adb. Oroz gainetik.

Aztergaia: oroz gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oroz gain 2: Or Aitork ("Zuk ziztatzen zenun zauri gaiñarrean, oro utzirik Zugana biur zedin, biur eta senda, oroz gain baitzaude, ta Zu gabe uts bailirake"), Gazt MusIx ("Fray Luis Leon ordea olerkari da oroz gain") // Ik. ap. DRA, gainera: Herr 1959 ("Ukan duen goraintzia zor diogu oroz gain Baionako Jaun Apezpiku agurgarriari"); oroz gainetik (eta -ñ-) 59: E 4 (adib.: "Ador ezak iangoiko bat, onhets oroz gainetik"), CatLan 4 (adib.: "Bai, solea ditzakegü gure othoitzez, gure obra hunez, eta oroz gaiñetik Mezako sakrifizio Seindiaz"), Hb Esk ("Behar du beraz izan hainitz yakitate, Bainan oroz gainetik, zeruko berthute"), Dv 4 (adib.: "Nola-nahi eginik ere, artha berezi bathekin garbitu behar da hazia, khendurik zikhin guziak ongi, eta oroz gainetik ilhindi khutsurik gabe"), Laph ("Eriak zituen oroz gainetik maite"), Zby ("Hala nola, oroz gainetik, Baitire Beneditinak"), Elsb Fram ("Bigarren biltzarre huni eratxikitzen dire, oroz gainetik, hirur orhoitzapen"), Arb Igand 3 (adib.: "Lehenik eta oroz gainetik Igandeari dohazkon eginbide premiatsuak xehetasunekin aiphatzeko"), HU 13 (adib.: "Gizon guzien artean famatua daukatena bere leialtasun, frankezia, eta oroz gainetik gizonak lur huntan izan detzazken kalitate on guziez, bi begitartetakoa?"), CatJauf 2 (adib.: "Karitatea da naturalezaz goragoko berthute bat, Jainkoa oroz gainetik maitharazten daukuna bere gatik"), JE Bur 7 (adib.: "Elizako gora-beherak dauzkitzute ikertzen oroz gainetik"), Barb Sup 2 (adib.: "Oroz gainetik, aditzekoak ziren haren phedeikuak!"), Etcham ("Salbaietako heien obra da oroz gainetik balios"), Zub 4 (adib.: "Detxeparen liburu hori irakurtu nuenian, badakizue zerk harritu ninduan oroz gainetik?"), ap. SMitx Aranz ("Artha izan ezazu haukien bearrez, bainan oroz gainetik gaixoen arimez"), Zait Plat ("Guretzat aldiz Jaungoikoa bera amodio da oroz gainetik"), Ibiñ Virgil ("Bego Pala, berak eraiki urietan; guk oianak, oroz gaiñetik maita ditzagun"), Larz Iru ("Nahi baduzie jin, badira Ranchero nausi eder batzu, oroz gainetik, eskualdun alabak nahi baitituzte emaztetzat"), Ardoy SFran 5 (adib.: "azken hatseraino Norbait oroz gainetik maitatu dutenak!"), Xa Odol 2 (adib.: "Euskalduna naiz eta maite dut herria, oroz gainetik gure hizkuntza garbia") // ap. DRA, gainera: Dv Gn 31,3, cf. oroz-gaineko 1, Mde HaurB // eta ap. DRA, Dv ("zoion oroz gaineko"), AR ("mediku orozgañeko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oroz gain 8: Onaind ("Bere iritziak geienik latzak eta iñoiz zakarrak ditugu; eztabaida gogorrak ere izan zitun, Stempf eta Schuchardt'ekin oroz gain"), J.M. Lasagabaster ("Garai horretako edozein nobelagilek guttien onartuko lukeen gaitzespena, moderno ez izatea litzateke noski: bere garaikoa, egunean egunekoa izan nahi du euskal nobelak nola edo hala eta oroz gain"), Peillen 2 ("bideetan minak jarri, oroz gain, frantsesek igaro behar zutenean", "mailegu batzuen segeretuak zulatzen lagundu nau, eta oroz gain beraien okzitano grafia berrian ipintzen"), Vill ("Hizkuntzak, oroz gain, bizi egin behar du"), E. Gil Bera ("Oroz gain, idazle izatera deliberatu zen"), P. Zubizarreta ("nire ezjakintasuna nabarmenduko nuke nik, apalki, oroz gain"), A. Alonso ("Gipuzkoako Pilotaren Egunean festa izan zen oroz gain"); oroz gainetik (eta -ñ-) 30: Eskual 1909 ("Kozina onak asko galdatzen du: aza, lusagar, porru; pastenagre; bainan oroz gainetik eta guzien zimendu, ilhar"), A. Blaise ("Oroz gainetik emanen dute etsenplu ona zinki eta bararik gabe bermatuz beren itzalen khentzera"), D. Soubelet ("Orhoit oroz gainetik zer alegrantzia gutaz jabetu den, gaizkiaren aztaparretarik atheratuak ginela ohartu girelarik"), Ibiñ Virgil (OEHko testuinguruan), Onaind ("Ezta, ba, berezko senaren edo sentipenaren oldar utsa; baita ere ba-da, ta oroz gaiñetik, naimen azkearen egintza"), Lf 3 (adib.: "badakigu moralista zela oroz gainetik"), JE Axular ("Oroz gainetik eskualduna zen"), Lek 2 (adib.: "oroz gainetik elgarrekilako amodio eta laguntza"), JE GH 1964 ("Hortakotz, bethi izanen dira gudiak eta gerlak, eta herritar bakotxari doako bere herriaren zaintzia bere ahal guziaz, oroz gainetik noiz eta ere jazarria baitzako zuzen kontra"), Hiriart-U 4 (adib.: "Errotik behar dituzte kanbiatu oraiko gizonek beren gogo-bihotzak: aintzindariek, politika-gizonek, jende eskolatuek, eta oroz gainetik erresuma edozointan sosa derabilatenek eta ekonomia gidatzen dutenek"), B. Oihartzabal 2 (adib.: "Gauza hori batailekin nabaritzen zaigu oroz gainetik"), Herr 5 (adib.: "Oroz gainetik girixtinoek dute sofritzen nahi dutelarik beren sinesteari jarraiki"), V. Huici ("Egiteko molde hori ez da soilik gizartearen urratsen ezautgarri bainan oroz gainetik menperatze eta erahiltze gose den politika zuzendu batena"), T. Ureta ("Aupa! oroz gaiñetik, adiñeko euskal idazle trebeok!"), Orhipean ("Kantak jasotzen Salaberri, Bordes eta Barbier nabarmendu ziren eta oroz gainetik Azkue eta Aita Donostia"), Lantziri ("Oroz gainetik, Burdin Aroko hondakinak aurkitzen dira bertan"), P. Iztueta ("oroz gainetik izaki soziala dela"), J.C. Larronde ("Esaldi horrek, oroz gainetik, historiaz zuen ikusmoldea agertzen du"), M. Lopez ("Baina, oroz gainetik, ze jende klasekoak ziren salatzen zuen ezaugarri bat zuten: eguzki betaurreko ilunak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

oroz gainetik : HiztEn (AS), LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oroz gain : HiruMila, DRA, PMuj DVC (oroz-gain); oroz gainetik : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS), EskolaHE (AS), HaizeG BF (AS), PMuj DVC (oroz-gaiñetik) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

gain: -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

oroz gainetik.

oroz gainetik
adb. (Gauza) guztien gainetik; batez ere, bereziki. Ik. ororen gainetik; oroz gain; oroz lehen 2; orotan gaindi. Egizu bi esposen helburu garbia, oroz gainetik izan dadin familia. Badakizue zerk harritu ninduen oroz gainetik?

Aztergaia: oroz gainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Erregulartasun sistematikoa
Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

oroz lehen
1 adb. Lehenik, ezer baino lehen. Eskerrak, oroz lehen, jaun erretoreari.
2 adb. Oroz gainetik. Artzaina zen oroz lehen.

Aztergaia: oroz lehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2001-06-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

oroz lehen 6: Etcham ("Eskerrak oroz lehen jaun Erretorari"); Mde Pr 4 ("Hiltzea zaluago [lasterrago] ala baratsago jiten da gorputz moldearen eta, oroz lehen, paldoari eman izan zaion zuzenbidearen arauera", "Beste jakintzek ere beren langileak badituzte; oroz lehen, sendakintza", "orduko nazionalistek enda hau salbatu izan dute oroz lehen", "Haren garaikide ziren beste bi frantsesek, aitzitik, gogorazteak duela oroz lehen hipnoseratzen aldarrikatu zuten"); JEtchep ("Artzaina zen oroz lehen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

oroz lehen 8: Katixima 1940 2 ("Oroz lehen Jainkoaren ohoreari eta guhauren edo bertzeen salbamenduari behatzen diren gauzak", "Oroz lehen kofesorrak eman penitentzia eginez"); D. Soubelet 3 ("oroz lehen, aintzindarien gogoan ezarri du, eginbide dutela soldadoez artha handia hartzea eta heien laguntzea nahigabeetan eta urhats gaixtoetan", "Gerla denboran, oroz lehen behar da ezarri harmetarik atheratu sua", "Oroz lehen nahi du atakadak ontsa preparatuak izan diten"); Mde ("Oroz lehen Latinen ganik Goidelek idaztea ikasi zuten egungo hizkuntzaren hiztegiak oraino erakhusten duen bezala"); P. Xarritton ("Justizia, alabaina, politikarien egitekoa da oroz lehen"); J.M. Malharin ("zeren da beldur Ifernua? Gure maitasunaren orozlehen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

oroz lehen : EuskHizt (oro sarrerako adibideetan) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

lehen: -z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

oro sarrerari dagokion azpisarrera.

orozbakoz
adb. zub. Betiko. Hiltzen direnean, lurpeko erreinuak orozbakoz irensten ditu.

Aztergaia: orozbakoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-06-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

betiko.

orozko
adj. Guztietako. (Denbora adierazten duen izen baten eskuinean). Egun orozko otoitzez.
Loturak
orozkoar
1 adj. Orozkokoa, Orozkori dagokiona.
2 iz. Orozkoko herritarra.
oroztar
1 adj. Orotz-Betelukoa, Orotz-Beteluri dagokiona.
2 iz. Orotz-Beteluko herritarra.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus