18 emaitza otoi bilaketarentzat - [1 - 18] bistaratzen.

otoi
1 Zerbait eskatzen denean eskaria indartzeko erabiltzen den jendetasunezko hitza. Ik. arren 4; mesedez. Zaude, bada, otoi, ene aldean, gau honetan. Ez, otoi, medikurik ekar. Otoi, Ama maitea, urrikal zakizkigu. Otoi, hel zakizkit.
2 iz. Otoitza. Done Mikeli otoia.
Azpisarrerak

Aztergaia: otoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: otoi egin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

otoika.

otoi egin
1 ad.-lok. Arrenka eskatu, erregutu. Ik. otoiztu 1. Etxerakoan zure amari otoi egin nion etxean har nintzan.
2 ad.-lok. Otoitz egin, errezatu. Ik. otoiztu 2. Sartzen da elizara otoi egitera.

Esaera zaharrak

Jainkoari otoi eginez, eta beharrari ekinez.

Aztergaia: otoi egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2001-06-06 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

otoi sarrerari dagokion azpisarrera.

otoika
1 adb. Otoitz eginez. Gure alde otoika ari dena.
2 adb. Erreguka. Orduan, otoika eta erreguka hasi nintzaien, eta erarik apalenean hitz egin nien, baina ez nuen erantzunik izan.

Aztergaia: otoika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

otoi sarrerari dagokion azpisarrera.

otoitu, otoi/otoitu, otoitzen
du ad. Batez ere zub. Otoiztu. Nola behar da Jainkoa otoitu?

Aztergaia: otoitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'erregua (egin)' adierakoak 288 dira: otoi egin 10: G 5 (Alz Ram, Etxde); IE 4 (Volt, O Pr, Mdg); Zu 1 (Tt Onsa); otoika 23: B 14 (Kk Ab I, Enb, Laux BBa, Erkiag Arran); G 9 (Ldi BB, Zait Sof, Etxde JJ, NEtx LBB, Or); otoiño G 1 (Zait Sof); otoitsu G 1 (Txill Let); otoitu 24: G 1 (Ub); IE 8 (O Po; Ch, Dh, Laph, Ox, Mde); Zu 15 (Tt; Bp, Mst, Egiat, Xarlem, Etch, Ip Hil; AstLas); otoikor G 1 (Ldi BB); otoitz egin 99: B 1 (Enb); G 3 (A Ardi, Jaukol Biozk, MAtx Gazt); IE 95 (Lç 64, Mat, Ax, SP, Lg I, Jnn SBi; Volt, Mde Pr); otoizka 11: B 1 (Bilbao IpuiB); G 1 (Berron Kijote); IE 9 (Laph, JE Bur, Barb Leg, Ox; Lf Murtuts, Xa); otoiztu 117: G 2 (Mb, Or); IE 113 (Ax, ES, Lg 31, MarIl, Gy, Laph; Volt; Lç, EZ, Mong, ES, Ch, He Gudu, Lg, Dh, JesBih, MarIl, Hb Esk, Dv, Laph, Elsb Fram, Jnn, JE Bur, Barb Leg, Zerb IxtS; HU Zez, FIr, Mde, Ardoy SFran); Zu 2 (Tt, Egiat); otoizketa IE 1 (Mattin); b) 'errezoa (egin)' adierakoak 1.101 dira: otoi egin B 28 (KIkV 3, Enb 23, Laux BBa, Altuna); G 21 (Alz Ram, JMB ELG, Etxde AlosT, NEtx, Anab Poli, Ugalde Iltz, Ibiñ Virgil); IE 10 (O Po, Monho; CatSal, CatR); EB 1 (Mde HaurB); otoitu 17: B 1 (Enb); Zu 16 (Bp 13, Mst); otoitxo B 1 (Enb); otoitz egin B 17 (KIkV, Or Tormes; Enb); G 160 (Mb, Lard, Arr GB, Aran SIgn, A Ardi, Ag G, Urruz Zer, KIkG, ArgiDL, Inza Azalp 31, Or, Ir YKBiz 29, TAg Uzt, Etxde JJ, JAIraz Bizia, Anab Aprika, LEG II, MAtx Gazt, Txill Let; Jaurkol Biozk; And AUzta; EA OlBe; Ub, AA I); IE 541 (Lç 143, Mat, EZ, Harb, Ax, SP, Gç, ES, Ch, He Gudu, Lg, Dh, JesBih, CatLuz, MarIl, Jaur, Gy, Hb, Dv LEd, Laph, Elzb, Zby, Jnn SBi, Arb Igand, CatJauf, Barb Sup, Ox, Zerb IxtS, JEtchep, Larz Iru; Harb, Gç, Monho, Añ CatAN, CatB, Legaz, HU Zez, CatUlz, StPierre, Mde, Uzt Pr, Zerb Azk, Ardoy SFran, Xa; Lf Murtuts; CatAe, Etcham; CatUlz; ); ZuAm 14 (Tt Onsa, Bp II, CatLan); EB 3 (MEIG; Osk Kurl); othoitz eginarazi IE 2 (Hb Egia); otoitz egin-leku G 1 (Or Aitork); otoitz egil(l)e 7: G 1 (Inza Azalp); IE 6 (Ax, Gç; Lf Murtuts, Mde Pr, Zerb Azk; Larz Iru); otoitz-egile IE 1 (Zerb Azk); othoitzgille G 1 (Mb IArg II); IE 1 (EZ Noel); otoitz-egite B 2 (KIkV); G 3 (Aran SIgn, Ir YKBiz); othoitz egite IE 1 (Lç Ins); otoitz aldi G 2 (Mb, Inza Azalp); otoitz-aldi G 6 (Mb IArg II, Lard); otoitzaldi G 21 (Inza Azalp, TAg Uzt, Etxde JJ, Or QA 15, Gazt MusIx); otoiz-aldi G 1 (Izt C); otoizbide G 2 (Or QA); otoizka 19: G 6 (Ag G, Inza Azalp, Jaurkol Biozk, Or Mi, Ir YKBiz); IE 12 (Jnn SBi; HU Zez; Etcham, Iratz 8, Ardoy SFran); EB 1 (Osk Kurl); otoizkera G 3 (Or QA); otoitztegi G 2 (Mb IArg I); otoitz-zale G 2 (Anab Aprika); othoiztiar IE 1 (EZ Eliç); otoizño IE 2 (Barb Sup; Iratz: haur-otoizño); othoiztto IE 1 (Dh); othoiztxo IE 3 (EZ); otoiztu 185: B 1 (Enb); G 9 (Mb, Ub, Echag, Ir, Or); IE 159 (Lç, EZ 64, Harb, Gç, Ch, He Gudu, Dh, MarIl, Jaur, Gy, Hb, Laph, Jnn SBi, Zby, Arb Igand, CatJauf, Ox; Monho, Bordel, Etcham, Mde Pr, Xa Odol, Ardoy SFran; Ax, SP Phil, Gç, CatLuz; Legaz); ZuAm 16 (Bp, CatLan, Egiat, UNLilia, Casve SGrazi); otoizketa 4: B 2 (Enb: ill-otoizketa); G 2 (TAg Uzt); otoitzle G 1 (It Fab); otoiztuki IE 1 (Mde Pr); otoitzte IE 1 (Legaz); othoizte IE 13 (Lç, MarIl); otoiztze G 1 (GavS); c) Adiera erabakigaitzekoak: otoi egin, otoitz egin, otoitu, otoiztu (+ aldaera-eratorriak) 626 dira: otoi egin 20: B 4 (Enb); G 8 (ArgiDL, Alz Ram, EA OlBe, Zait Sof, Etxde JJ); IE 6 (E, Mde Po; Mdg); Zu 2 (UskLiB); otoitu 26: G 2 (ArgiDL, Ldi BB); IE 3 (Lç, O Pr; Etcham); Zu 21 (Tt Arima; Mst, Mercy, UskLiB, Ip Hil, CatS); otoitz egin B 5 (Or Tormes, Otx, Enb); G 115 (Mb, It Fab, Ud, Ag G, KIkG, ArgiDL, Inza Azalp, Jaukol Biozk, Or, Alz Ram, Ir YKBiz, Etxde JJ, JAIraz Bizia, Or, Anab Aprika, Uzt Sas, Zait Plat, Gazt MusIx, MAtx Gazt, Azurm HitzB); IE 207 ager. (Lç 47, Mat, EZ, Harb, Ax, Hm, SP, Gç, Ch, Lg, Mih, Dh, CatLuz, JesBih, MarIl, Jaur, Hb, Laph, Jnn SBi, Arb Igand, CatJauf, Ox, Larz Senper; Añ, Bordel, Legaz, HU, CatUlz, Iratz, Zerb Azk, JEtchep, Ardoy SFran, Xa); ZuAm 6 (Tt Onsa, FPrS, Bp; Casve SGrazi); EB 1 (Arti Tobera); otoitz egiñarazi G 1 (Or); othoitz egile Zu 1 (FPrS); otoitz-bide G 2 (Mb); otoiztu 238: B 1 (Balad); G 16 (Mb, ArgiDL, Jaurkol Biozk, Or); IE 215 (Lç, EZ 38, Harb, Hm, Gç 26, ES, Ch, He Gudu, Lg, Mih, Dh, JesBih, MarIl, Jaur, Hb Esk, Dv LEd, Laph, Elzb Po, Elsb Fram, Jnn SBi, CatJauf, JE Ber, Ox; Monho, Añ CatAN, Bordel, Elzb Po, HU Aurp, Etcham, Iratz, JEtchep, Ardoy SFran, Xa; Mattin; SP, CatLuz, Gy); ZuAm 5 (CatLan); EB 1 (Mde HaurB); othoitzte IE 1 (Lç); othoizte egin IE 3 (Lç).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'erregua (egin)' adierako otoi egin, otoiztu (+ aldaera-eratorriak) 20 dira; otoi egin 2: G 1 (J. Elizondo); EB 1 (J.M. Sarasola); otoika 3: G 2 (S. Barandiaran Balanzategui, E. Zipitria); EB 1 (X. Mendiguren Bereziartu); otoikera B 1 (J. Kerexeta); otoizka 4: G 1 (S. Altube); IE 3 (L. Etxezaharreta, O. Piarre; Eskualduna); otoiztu 9: IE 8 (Eskualduna, Euskal Esnalea, Herria); EB 1 (A. Irigoyen); b) 'errezoa (egin)' adierako otoi egin , otoiztu , otoitu (+ eratorriak) 97 dira: otoi egin 7: B 3 (J. Kerexeta; J. Fernandez Egiguren); G 2 (J. Zaitegi, L.M. Arrizabalaga); IE 3 (Ene populua, entzun, Iratzeder); EB 1 (Haurraren katekesi lagungarriak); otoi-aldi B 1 (J.K. Ibargutxi); otoilari B 1 (K. Gallastegi); otoitu EB ager. 1 (Haurraren katekesi lagungarriak); otoitz egin 34: G 10, IE 12, EB 11; otoitz egile IE 2 (Iratzeder, Eskualduna); otoitz-egil(l)e 3 (L. Akesolo; Iratzeder, Otoizlari); otoitz aldi 2 (A.M. Labayen; Sakramentinoak); otoitz-aldi 4 (J. Garitaonaindia; Otoizlari; Jaunaren Deia, Salbamena eta Kristau bizitza); otoitzaldi 1 (I. Segurola); otoitz era 2 (Sakramentinoak); otoitz-era 1 (J.M. Lasagabaster); otoizka 5 (F. Zubiaga; B. Larraul; J. Belmonte, D. Amundarain, Pelota); otoizkera G 1 (J. Agirre); otoizlari 16: B 1 (S. Onaindia); G 2 (M. Amundarain, B. Latiegi); IE 12 (Iratzeder, Otoizlari); EB 1 (I. Baztarrika: eliz-otoizlari); othoizño IE 1 (A. Erdozaincy Etchart); otoño B 1 (Aita Martin Karmeldarra); otoiztegi G 1 (T. Egibar); EB 2 (J.L. Agote); otoitz-zale G 1 (B. Latiegi); otoiztu 5: G 3 (Orixe, Jaunaren Deia, 50 Salmoak); IE 2 (D. Soubelet); otoizketa 3 (I. Omaetxebarria; Euzkadi); otoizle IE 1 (Iratzeder); c) Adiera erabakigaitzeko otoi egin, otoitu , otoitz egin, otoiztu (+ aldaera-eratorriak) 49 dira: otoi egin 20: B 6 (S. Albizuri, A. Urrutia, J.K. Ibargutxi, F. Zubiaga); G 11 (Ibiltari, I. Zaitegi, M. Ugalde, S. Barandiaran Balanzategui, I. Manzisidor, Orixe. E. Olabide, B. Iraola); EB 3 (K. Alkorta, J. Etxaide, K. Navarro); ; otoi-zaletasun G 1 (E. Urroz Erro); otoika G 1 (I. Zaitegi); otoitu G 1 (E. Furundarena Labat); IE 1 (L. Leon); otoialdi 2: B 1 (J.M. de Zabala); G 1 (E. Olabide); otoitz egin IE 1 (Jesusen Bihotz Sakratuari...); otoitz-aldi EB 1 (Jaunaren Deia); otoitzaldi EB 1 (SEIE Taldea); otoizkaldi EgAs 1 (Euzkadi); otoiztu 19: G 1 (Ama Birjiña´ren Lore-illa); IE 12 (L. Diharassarry, L. Leon, Iratzeder, J. Heguy, Eskualduna, Baionako diosesako katichima; Ene populua, entzun; Otoizlari); EB 6 (Otoizlari, Jaunaren Deia, M. Dupac, I. Garmendia).20.20: a) 'erregua (egin)' adierakoak: otoitzaldi : AB50 1; otoiztu : AB50 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 1; otoizka : HiztEn-LurE; otoika : DFrec 1, AB38 1; b) 'errezo (egin)' adierakoak: otoi egin : AB50 1; otoika : AB38 1; otoitu : HiztEn-LurE; otoitze : HiztEn ("ik. otoitz"), LurE; otoitz egin : AB38 1, AB50 8, HiztEn, Euskalterm 2; otoitzaldi : DFrec 1, AB50 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; otoizgile : HiztEn-LurE; otoizka : DFrec 3, HiztEn-LurE; otoizlari : DFrec 4, AB38 1, HiztEn-LurE; otoiztegi : AB38 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 5; otoiztxo : DFrec 1; otoiztu : DFrec 2, AB38 1, AB50 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; otoizte : HiztEn-LurE, Euskalterm 2.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

otoitu, otoi(tu), otoitzen. Batez ere Zub. du ad. 'otoiztu'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

otoitu / otoiztu, eta 'erregutu / errezatu'?

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

otoitu, otoi(tu), otoitzen.

otoitz
1 iz. Arima Jainkoarekin edo izaki espiritual batekin harremanetan jartzea, maitasuna edo ezagutza adierazteko, edo eskariren bat egiteko. Gogozko eta ahozko otoitza. Otoitz beroak, kartsuak. Jaunak entzun du ene otoitza. Ez nazazula ahatz zure otoitzetan. Nire etxea otoitz etxea da. Otoitz-aulkian da, belaunikatua.
2 iz. Otoitz egiteko erabiltzen den esapide edo esaldi saila. Aitagurea eta gainerako otoitzak. Goizeko otoitza. Arratseko otoitzaren ondoren, koruan guztiok otoitzean ari ginela. Meza santuko otoitzak. Arrantzaleen otoitzak. Hileta-otoitza. Otoitz hau ez da berdin esaten Bizkaiko herri guztietan. Ama Birjinari erraten dizkiozun otoitzik hoberenak. Otoitz liburua.

Aztergaia: otoitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: otoitzean, otoitz egin, otoitzez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa jasoz: otoitz-ordu .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

otoitz egin, otoitzean, otoitzez.

otoitz egin
ad.-lok. Ik. errezatu; otoiztu 2. Zeruko Amari otoitz egin diezaiogun. Egin behar diegu otoitz aingeruei eta santuei. Martiri santuak, otoitz egizue gure alde. Otoitz egiteko era. Otoitz eginaz eta mezatara joanaz. || Eman zen belauniko eta egin zuen otoitz labur bat. Ez da asko elizan otoitz eta kantu egitea. Barkamena irabazteko egiten den azken otoitza.

Aztergaia: otoitz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

otoitz sarrerari dagokion azpisarrera.

otoitz ordu, otoitz-ordu
iz. Batez ere pl. Eliza katolikoan, eguna zatitzen den une jakin bakoitzari dagozkion otoitzen multzoa. Ik. ordu 4; bezpera2;  + matutia; gorespen 2; konpleta; prima1 4. Bezperak eta gainerako otoitz orduak.
otoitzaldi
1 iz. Otoitz egiten den denbora. Otoitzaldi luzeetan egoten zen.
2 iz. Otoitz egitea. Ordu jakinetan elizara igotzen ziren, otoitzaldia egitera. Otoitzaldia hasteko.

Aztergaia: otoitzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

otoitzean
adb. Otoitz egiten. Otoitzean ari zela. Otoitzean egon ziren elkarrekin. Denbora otoitzean iragan. Otoitzean hasi. Egunak eta gauak lanean eta otoitzean zeneramatzan.
Loturak

Aztergaia: otoitzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

otoitz sarrerari dagokion azpisarrera.

otoitzetan
adb. Otoitz egiten. Gauak eta egunak iragaten zituen otoitzetan eta barauetan.
Loturak

Aztergaia: otoitzetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-05-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: OTOITZETAN. Rezando; rogando, suplicando. "Othoitzetan dago, il est en prières" SP. Hauk guziék perseberatzen zutén gogo batez othoitzatan eta orazionetan emaztekin. Lç Act 1, 14 (He othoitz segituetan, Ol otoiketan, Arriand otottan, IBk, IBe otoitzari emanak). Bethiere bataillatzen delarik zuengatik othoitzetan. Lç Col 4, 12 (Bibl otoitzaz). Eta Jainko egin gaitezen / dagogu onla otoitzetan (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 116. Humiltasun handi batekin othoitzetan iarri. Ax 459 (V 298). Zaudete erne eta othoitzetan. SP Imit III 39, 3 (Mst othoitzetan). Paradüsian diren ororen gureki othoitzetan sar eraziteko. Bp II 63. Oi! nolakoa izatu den othoitzetan hekien berotasuna eta iarraikitasuna. Ch I 18, 2. Eman zen othoitzetan. Lg I 262. Gaiak eta egünak igaraiten zütialarik othoitzetan eta baruretan. Ip Hil 118. Azkenik zoan bethi oherat, othoitzean eta urrikitan. JE Bur 65. Ez nizun oraiño otoitzetan intzirinik egiten. Or Aitork 128. v. tbn. Arg DevB 128. Gç 140. CatS 104. Ox 53. Mde Po 27.

adib.: eguarte 2 iz. Arratsaldea. Eguarteko otoitzetan.

otoitzetan : Karmel (“Otoitzetan gure alde egiteko eskatzen diegu, nori eta Jainkoari, Harek ba ahal du eta”), Elkar (“Zin degizut gaurdanik izango zaituztedala gogoan neure otoitzetan, ezkontza ona eta bizimodu hobea izan ditzazuen”), Berria (“Jakina da nola meza santuan eta otoitzetan Jauna eta Jauna behin eta berriz errepikatzen dela denen buru, eta egia da Jesus Jauna dela, baina Jesusek bazuen behin honako hauxe esan”), Erlea (“Batzuetan irri egitekorik ere bazen, hala nola, udaminean, armadako bizpahiru alemantsa etorri zirelarikgure gazte-etxera eta oharturik han hurbil nindagola,ene sotana beltzarekin, otoitzetan ari, etxe aitzineko soropilan buluz gorritan etzan ziren, trufatzeko”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

otoitzetan : Herria (“Hau, bost apezek emana elgarrekin, kartsua eta ederra izan da, beilatiar guziek zutela parte hartzen kantu eta otoitzetan”), Elizen arteko Biblia (“etengabe ari natzaio Jainkoari zuengatik eskerrak ematen, ene otoitzetan zuetaz oroituz”), Asisko Frantzizko (“Zeuen esanetara naukazue, neure laguntza, aholkua eta babesa emateko prest, zeuek nahi duzuen erara; eta, Jainkoagatik, ni zeuen otoitzetan gogoan izatea nahi dut”), Ramuntxo Etxeberri (“Otoitzetan zirudien.”), Xabier Kintana (“Baina ez gizon egiazki ezjakin horiek egin duten bezala, berek asmaturiko otoitzetan eta beren gisako errezuetan atributuok ekinaren ekinez errepikatzen saiatzen direnak, horien bidez Jainkoarengana hurbiltzen zirelakoan, eta Hari halako atributu batzuk egozten dizkiote, horiek gizakiei emanik ere, inplikazioz akats liratekeenak”), Michel Oronoz (“Ukan nuen zer ikus, zer entzun, zer sendi, ahantziko ez nintuenak, hain ziren barnakorrak ez konpreniturik ere: aldare bat egiten zen eliza zolan, dena xirio eta lore, xirioen usaina elizaren bete, gauaz, berantean, jendea hor egoiten zen adorazionezko otoitzetan, beilan”), Patxi Altuna (“behar du kontrara grinatu otoitzetan eta espirituko beste jardunetan lehiatuz”), Piarres Aintziart (“Baina gero, dantzaren aldia jin orduko, etxera nindoan, elizaren ondoan pasaturik, maiz otoitzetan”), Aingeru Epaltza (“Bai, Dulciores sunt lachrhymae oraintium quam gaudia theatrorum dio San Agustinek, erran nahi baita, eztiago eta gozoago direla orazioetan eta otoitzetan daudenen negarrak, komedietan, dantzetan eta munduko plazeretan dabiltzanen irriak baino”), Aurelia Arkotxa (“Gomitatuak otoitzetan, kantuz eta dantzan ari diren bitartean, apez handienak gorputzari burua ebakitzen dio, gero urre eta zilarrezko platera zabal baten gainean ezartzen du buru hori eta semeari eskaintzen”), Josu Zabaleta (”Otoitzetan bezala zen, ez bainuen ezagutzen ere...”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta adibide gisa jasoa dago jada. Komeni da otoitz sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa otoitz sarreran.

otoitzez
adb. Otoitzean. Jesus maitea, otoitzez nago gurutzearen oinean. Otoitzez nagokizu.
Loturak

Aztergaia: otoitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

otoitz sarrerari dagokion azpisarrera.

otoizgile
iz. Otoitz egiten duen pertsona. Aita Eusebe, otoizgile handi hura. Ignazio, euskaldun guztien ohorea, zeruetan izan zaitez, otoi, gure otoizgilea.

Aztergaia: otoizgile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+g-.

otoizka
1 adb. Otoitz egiten, otoitzean. Besoak zabalik otoizka. Otoizka zaudete, Jainkoa nahiz ospatu.
2 adb. Ipar. Erreguka. Banatorkizu otoizka fabore galdez.

Aztergaia: otoizka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

otoizketa
iz. g. er. Otoitza, otoitzaldia.

Aztergaia: otoizketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2001-06-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

othoizte 13, beti ap. Lç ("Othoizteak nola enzun daitezkeen", "Elias zen gu bai pasionen suiekzionetako gizona, eta othoiztez othoitz egin zezan, ez lagian uririk", "Hosiah-na, Hebraikozko sentenzia bat da [...] eta othoitzte bat da"; othoiztez egon 7: "Eta gertha zedin populu guzia batheiatzen zela, eta Iesus batheiaturik othoiztez zegoela, ireki baitzedin zerua", "Krist othoiztez egon", "Krist nigarrez, eta othoiztez egon", "baina Spiritua bera othoiztez dago guregatik erran ezin daitezkeen suspirioz", "Eta hunez othoiztez nago", "Ebodiari othoiztez nagoka, eta Synticheri othoiztez nagoka diraden afekzione ber batetako Iaunean"; othoiztez izan 3: "Eta hura sarthu zenean unzira, othoiztez zaion demoniatu izan zena harekin lizen", "igor zitzan harengana Iuduen Anzioanoak, othoiztez zaiola, ethorririk senda lezan haren zerbitzaria", "Eta hek othoiztez zaizkala denbora luziagoz hekin egon ledin, etziezen akorda"); cf. othoizte egin : Lç (Eg 1,24: "Eta othoizte egiten zutela erran zezaten"; Eg 13 tit.: "Barur eta othoizte egin"; Eg 13,3: "Orduan barur eta othoizte eginik, eta eskuak haien gainean ezarririk, igor zitzaten"); otoiztze 1, GavS ("zuri otoiztzeak zure Seme Jauna gandik erdietsi dezazula aientzat guzientzat, osasuna, bakea, ondasunak Mundu onetan"); otoizketa eta otoizketan egon bana, TAg Uzt ("Martin apaizak, saskadiko gerizpe atsegiñean eserita, eguneko otoizketak zegizkin", "Aren aurrean belaunikatuta, otoizketan zegon bitartean, malkoen jarioak zearkatzen zion etengabe aurpegi zoragarria Dorronsoroko alaba gazteenari"); otoizketa ibili 1, Mattin ("Azken bertsua kantatuko dut harentzat umil-umila: / sendo etxetik partitu eta bidian gelditu hila; / orai harentzat bihotz barnetik ni otoizketa nabila, / bertze desirik eztut egiten: zeruan gerta dadila!"). // Ik. ap. DRA othoitze 1, Tragedie de R. Normandie ("Iratzarriren da Richart / eta jarriren belharik, / othoiez Jinko hunari / othoitze baten egiteko"), othoitzeko izlag. 1, Herr 1958 ("Gizon pollita, goxoa, fede handikoa eta othoitzekoa"); eta testu-lekukotasunik gabeko otoizte 'rogativa'.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

otoizketa 1, I. Omaetxebarria ("Antxe zegoan amonatxo mezatan [...] otoizketa sutsu berotan sartuta"; otoizketan egon / jardun bana, Euzkadi 1934 ("Beste norbait autesteko asmuz barriro batzandu ziranean, iru urteko umetxu batek deadar dagi, esanaz; Jangoikoak gure gotzain autetsi eban Ander, kartujotarren lekaretxean otoizketan dago", "mats-ayen gañean lo pizka bat egin ezkero, gaurik geyenean otoizketan diardu, egunaz barau egiten eban deun onek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

otoitze : HiztEn (ik. otoitz); otoizte : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (esate sinonimoarekin, 'rezo') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

otoitze : Casve EF (prière, supplication), Lh DBF (othoitze: 1 inf. de othoitu; 2 prière), DRA (1 ruego; 2 oración); otoizketa : PMuj DVC (oración, súplica, ruego, rezo); otoizte : EuskHizt, HaizeG BF (prière), Lh DBF (othoizte: prière), PMuj DVC (velaciones, rogativas, letanías) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

otoitza, otoitzaldia.

otoizlari
iz. Otoizgilea. Apaiz apala, otoizlaria.

Aztergaia: otoizlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

cf. otoizgile.

otoizleku
iz. Otoitz egiteko lekua. Ik. otoiztegi. Larunbatean, hiritik kanpora atera eta ibai ondora joan ginen, han juduen otoizleku bat zegoela uste baikenuen.

Aztergaia: otoizleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-09-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

otoiztegi
iz. Otoitz egiteko prestaturiko tokia; bereziki, etxe batzuetan, otoitz egiteko edo meza emateko prestaturiko gela. Elizetan eta beste otoiztegietan. Jauregiko otoiztegian.

Aztergaia: otoiztegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
otoiztu, otoitz/otoiztu, otoizten
1 du ad. Batez ere Ipar. Arrenka eskatu, erregutu. Ignaziok otoizten ditu bakarrik utz dezaten. Jainkoa otoizten dugu, eman diezazkigun behar ditugunak. Otoizten zaitugu, Jauna.
2 du ad. Batez ere Ipar. Otoitz egin. (nor osagarririk gabe). Apaizek egunero otoiztu behar dute bezperetan.

Aztergaia: otoiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-03-28 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

otoiztu, otoitz/otoiztu, otoizten. Batez ere Ipar. du ad. 1 'otoitz egin': otoizten zaitugu, Jauna. 2 'arrenka eskatu'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

otoiztu/otoitu.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus