1 emaitza jainkoak begira bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

Jainkoak begira
Batez ere Ipar. Aipatzen dena gertatzea ez dela nahi adierazteko erabiltzen den esapidea. (Gehienetan -tik atzizkia duen osagarria hartzen du). Jainkoak begira gure euskararen galtzetik.

Aztergaia: jainkoak begira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-11-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: JAINKOAK BEGIRA (Sin aux.). Dios nos libre. Yainkoak beira haren haurra ukitzetik. Hb Egia 44. Jainkoak begira gure eskuararen galtzetik. Arb Igand 7. Jainkoak begira behin jaidura tzarreri esku hartzerat uztetik. Ib. 150. Ez badire salatari nahi, Jinkoak beira, ez diten izan berak salatuak. HU Aurp 138. Jainkoak begira, guk asto bat arrapatzetik bidean! Etchebarne 22.

adib: begiratu1, begira/begiratu, begiratzen 5 da/du ad. Gauza kaltegarri edo arriskutsuez mintzatuz, babestu. Begira gaitzazu gaitzetik. Hala begiratu zituen Israelgo semeak etsaien erasoetatik. Jainkoak begira zaitzala ohitura gaiztoak zure baitan ostatu hartzetik. Ugazaba iraintzetik begira zaitez. Asmakeria horietatik begira gaitezen. Adiskideetatik begira nazazu: etsaietatik neu begiratuko naiz.

jainkoak begira 1, Berria (“Ordian, sekula uskaraz ai baginen, baginien makila ttipiño bat, eta hua pasatzen ginien, gue madam errientsak emaiten zion bati, eta jainkoak begira eta haik atzemaiten bazien lagun bat uskaraz, hari pasatzen zien, eta orduan hua punitia zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

jainkoak begira 20: Herria 5 (“Kosta hegia bada ere jadanik kondenatua, zer litazke bazterrak laboraririk gabe? Jainkoak begira gaitzala amets gaixto hortarik!”), Patxi Zubizarreta 9 (“Jainkoak begira zaitzala gaitz guztietatik”), Daniel Landart 3, Piarres Xarriton 2, Karlos Zabala; jainkoak begiratu 2: Herria (“Jainkoak begiratu derauku bizia”), Piarres Xarriton (“Bigarrenik zeren eta Jainkoak begiratuz behere honetara agindu baitzion berak kreatu gizonari biderka zedin, ikus Hasiera I. II., eta ondorioz nahi izan zuen gizonen elkartea, edo gizartea izatea”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta harridurazko esapidea jasotzekoa izan liteke azpisarrera gisa, Batez ere Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jainko sarreran.

Forma baten adiera(k)

Batez ere Ipar.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus