1 emaitza narraz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

narras
1 adj. Janzkeran, itxuran eta kidekoetan behar lukeen apaintasun, txukuntasun edo jasotasunik ez duena. Ik. baldres. Itxura narrasa ekarri duzu janzkera horrekin.
2 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, baldresa, traketsa; goratasunik ez duena. Gure hizkuntzak gizartean duen egoera narrasa. Hizkera narrasa. Nire arrazoibide horiek narrasak direla, goitasunik gabekoak?
3 adj. Lur-arrasean doana. Erreka ondoan sortzen den lainoa bezalako narrasa.
4 adb. Era narrasean. Narras janzten direnak. Narrasegi nago, honelako etxe txukunean sartzeko. Lasai dabil erdi maila atsegin batean: gora nahian, baina ez goregi, erraz-zurrean baina ez narrasegi.
5 adb. Herrestan, arrastaka. Ik. narraska; narrasean; txinalka. Txalupa, narras, uretara eramaten. Basakatua bezala narras etorri zen neskaren oinetaraino.
Azpisarrerak

Aztergaia: narras

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'herrestan, arrastaka, narraska' adiera dutenak 26 dira: narras 2: B (AB AmaE), G (Ldi IL); narraz 1 (AB AmaE); narras eroan 1 (Erkiag BatB); narraz eraman/eroan 2: B (Kk Ab), G (Ibiñ Virgil); narraz ekarri 1, Ir YKBiz; narraz erabili 1, Astar; narraz etorri 1 (Or Mi); narraz joan 1 (Gand Elorri); narraz-narraz joan 1 (Bilbao IpuiB); narrastan hurbildu 1 (Arti MaldanB); narrazean eraman 1 (Zait Sof); narrazean eroan 1 (Ag Kr); narraska erabili 1 (Añ EL); narraska eroan 2 (Añ EL, Ag AL); narrazka eraman 1, Zait Sof; narraska etorri 1 (Ag AL); narrazka 1, MEIG; narrazka eldu 1, Etxba Ibilt; narrazka ibili 2: Zait Sof, Ibiñ Virgil; narrastu 2: G (Or Mi), EB (Mde HaurB); narraztu 1 (Ibiñ Virgil). // b) 'janzkeran, itxuran ..., behar lukeen era, apaintasuna, txukuntasuna, jasotasuna... ez duena' adiera dutenak 53 dira: narras 33: B 9 (Ag 6, Erkiag BatB 3), G 15 (Apaol, Ldi 2, A Ardi, Ag G 3, Lasa Poem, Vill Jaink 3, NEtx 3, Zait Plat), EB 9 (MEIG); narras-gogaikarri 1 (MEIG); narraz 2, G (Gazt MusIx, Ibiñ Virgil); narrats 7: B 1 (Erkiag BatB), G 6 (Tx B, A Ardi 2, Basarri, Uzt BT, MAtx Gazt); narratx 3 (TAg Uzt, Basarri, Txill Let); narratz 2 (MAtx Gazt, Berron Kijote); narrastu 5: B 1 (BEnb NereA), G 4 (Apaol 2, Uzt EBT, NEtx LBB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'herrestan, arrastaka, narraska' adiera dutenak 27 dira: narras joan 1 (Maiatz 1989); narras ekarri 1 (J.G. Etxebarria); narraz erabili 2: B-G (J.A. Goiria, A Lamiak); narraz eraman/eroan 2, EB-EgAs (M.A. Unanua, Euzkadi 1933); narraz etorri 2: G (Or Mi), EB (Zeu zeutara); narraz ibili 4: B (Eguzk LorIl), EB-EgAs 3 (Heraklito, M. Ezkurdia, L. Unzueta); narrasean joan 2: B (Erkiag), EB (J.A. Berriotxoa); narrazean 1, K. Zidarre; narrasta joan 1 (Peillen); narrazka joan 1 (Elizdo EEs 1911); narrazka eldu 1 (Etxba Ibilt); narrastaka eraman 1, Goli; narrastu 7: B 3 (Onaind 2, J. Artaraz), G 1 (Or Mi), EB 3 (X. Kintana 2, J.A. Mujika); narraztu 1 (I. Aldabe). // b) 'janzkeran, itxuran ..., behar lukeen era, apaintasuna, txukuntasuna, jasotasuna... ez duena' adiera dutenak 29 dira: narras 5: B 1 (Onaind), EB-EgAs 4 (BerTxapel 1967, L. Baraiazarra, K. Zuazo, GIE); narras aurkitu 1 (Irakatsiak); narras ibili 1 (Onaind); narrats 7, EB-EgAs (I. Urbieta 2, Azurm, A. Erkizia, J.A. Mujika, Zelina, Eskolarteko bertso VIII); narratx 2, G (Basarri, Txill); narraz 1 (Ke arteko egunak); narraz euki 1 (Gure Erria 1957); narraskeria 1 (X. Mendiguren E.); narraxkeria 3: G 1 (P. Iztueta), EgAs 2 (MAtx); narrastu 2, EgAs (MAtx, Tx. Garmendia); narraztu 5: B 1 (Eguzk LorIl), G 1 (Zug), EB-EgAs 3 (MAtx, Zer 1986, G. Bastarrika).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

narras 'arrastaka': HiztEn, LurE; narras : DFrec 1, AB50 1, LurE; narras egin : HiztEn; narras Ik. narrats: HiztEn; narras(tu) 'arrastatu': HiztEn; narrastu : HiztEn, LurE; narrasdura : HiztEn; narrasean : LurE; narraska : HiztEn, LurE; narraskeria : DFrec 1, AB50 1, HiztEn, LurE; narraski : HiztEn, LurE; narrastasun : HiztEn, LurE; narraste 'arrastatze': HiztEn, LurE; narrats : DFrec 2, HiztEn, Euskalterm 1; narratz : AB50 1; narraz Ik. narras: HiztEn; narraz : DFrec 1; narraztu : DFrec 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

narras : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF (narraz); narrasean : EuskHizt (AS), HiruMila, ElhHizt (AS), EskolaHE (AS), DRA (eta narrazean), PMuj DVC (eta narrazean); narraska : EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, DRA (eta narrastaka, narraztaka); narrastu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF (narraztu), DRA, PMuj DVC (eta narraztu, narreztu); narra eragin : HiruMila, ElhHizt; narras egin : HiruMila, DRA, PMuj DVC (AS eta narraz ibili, narraz eroan); narran : HiruMila, PMuj DVC; narrats : HiruMila, ElhHizt; narra eragin : ElhHizt; narra : Casve EF; narratu : DRA, PMuj DVC; narraka , narrean : PMuj DVC. Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond.: hizkera narrasa. 2 adlag. 'herrestan, arrastaka'.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

cf. narras / narrats / narratx / narraz aldaerak.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: narrasean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "narras/narraz: eta narrats/narratz ez? Hauek hedatuago iruditzen zaizkit, ahozkoan behintzat, janzkerari-ta dagokion adieran" (1996-05-20)

 - [K201]: "Oraindik ere bitxi egiten zaigu NARRATS-en aldean, Hiztegi Batuari obeditzen diogunen artean" (2008-07-18)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus