2 emaitza urratu bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

urratu1, urra, urratzen
1 da/du ad. Papera, oihala, larrua eta kidekoak lanabesen laguntzarik gabe hautsi. Tenpluko oihala goitik behera urratu zen. Paketearen azal lodia behingoan urratu zuen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Aurkeztu zitzaion gizon bat, soineko urratu eta buru hautsez betearekin. Irazki nahasia eta urratua ehun ederragoren baten gai bihur daiteke goragoko Ehule haren eskuz.
2 du ad. Zerbait, hautsiz edo ebakiz bezala, zeharkatu. Haren otoitzak hodeia urratzen du eta zerura hegan egiten. Ontzia doa jostalari itsas erdira, urratuz eta erdibituz ura alde bietara.
3 du ad. Hautsi, puskatu, desegin. Oinekin lurra urratzen du. Lurra goldeaz urratzea, lehenengo lana. Urratzen zizkien gorputzeko haragi guztiak burdinazko azazkalekin. Nire lokarriak urratu dituzu, Jauna. Eratxiki nazazu, amodioaren ezin urratuzko amarraz. Etxola txar erdi urratu batean. Ikusi genuen haren sabela urratua eta har zikinez betea. || Ontziko jende guztiak irriz urratuak zeuden.
4 da/du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Galtzen dituzte mezak, urratzen dituzte jaiak eta barauak. Ezkontza urra daiteke? Marka guztiak urratu. Egun-argiak urratzen duen amets itxura.
5 du ad. (Bidea, ildoa) ireki. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak badaki bidea urratzen. Bide berriak urratzen eta zaharrak zabaltzen ari zaizkigun gaurko olerkariak. Aspaldidanik irekirik dauden bideak atzera urratzen ibiltzea alferrik ibiltzea litzateke. Goldelari bakoitza ildoa urratzen hasi zen.
6 da/du ad. (Egunaren, argiaren) lehen zantzuak egunsentiarekin agertzen hasi. Argia urratu baino lehen jaiki. Eguna urratzen hasi zenean. Igande goiza urratzearekin atera zen.

Esaera zaharrak

Laster bildua, laster urratua.
urratu2
iz. Urratzearen ondorioa. Landareari urratu bat egin. Hango urratua pasaratu eta hemen adabakia ipini. Urratu bat eman diogu lurrari. Hormaren urratu batetik. Zauri larririk ez zuen, urratu batzuk besterik ez. Autoak berak urratu batzuk bazituen.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus