1 emaitza ezdeus bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:MatHizt | 1994-07-07 | Lantaldeak besterik gabe onartua |
angelu ezdeus, angelu nulu
1 izond. 2 iz.
- [E109]: kategoria falta da. AU: adj. laburdura agertzen da.
- [E210]: Erabilerak zer agintzen duen kontuan hartuta, ezdeus h. deusez jarri beharko litzateke. Eta hori guztiekin (ezdeustasun h. deuseztasun; ezdeustatu h. deuseztatu; ezdeustu h. deuseztatu).
- [E116]: erabilerak aipatu ditu E210ek, eta bere ondorioa atera du; koherentea da ondorioa, baldin arlo jakinen bateko (eta Hego-Mendebaldeko) datuei bakarrik begiratzen bazaie, baina nekez iritsiko gara ondorio berera, datuak bere osoan hartzen baditugu (hau da, alde batera utziz ezerez- formakoak, hemengoak baino erabiliagoak izan arren, Hegoaldean, jakina). Hasteko, ikus OEHko eta XX. mendeko nahiz gaurko prosaren corpusetako datuak laburtu dituen txostena. Ondorio batzuk atera ditut oraingo egoeraz (hau da, XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetakoak begiratuz), eta aurrera ditzaket, eztabaidari bide emateko: a) aditzetan eta aditzetiko eratorrietan, deusez- formakoak nagusi dira gaur, eta ez Hego-Mendebaldean bakarrik: cf. A. Aintziart, M. Etxehandi, J. Haritschelhar, D. Landart, B. Oiartzabal edo P. Xarriton idazleen lekukotasunak (eta alderantziz: Hego-Mendebaldekoak dira gaurko prosaren corpusean ezdeustu aditza erabili duten hirurak, eta horietako bik deuseztu/deuseztatu ere erabili dituzte); b) izenondoetan nahiz -tasun / -keria osaerako eratorrietan, ezdeus- formakoak dira nagusi, baita orain eta Hego-Mendebaldean ere, eta alde nabarmenarekin nagusi; adibide batekin esateko: hedatuagoak dira "arrazoi ezdeusak / ezdeusagoak / ezdeusegiak aipatu ditugu" bezalakoak "arrazoi deusezak / deusezagoak / deusezegiak" bezalakoak baino; b') izenetan, berriz, ez dago alde handirik deusez eta ezdeus formen artean; c) tradizioaren pisua kontuan izanik, eta oraingo idazleengan suma dezakegun joerari berea aitortu arren, zuhurrago jokatuko du Euskaltzaindiak batzuk eta besteak zein bere aldetik emanez, hobestekorik markatu gabe (hala egin zuen lehen itzulian) eta idazleen esku utziz hortik aurrerakoak, edo arlo jakin bateko aukerak (Zuz. arlokoak, adib.) arlo hori lantzen dutenen esku utziz; d) proposamena ere aurrera dezadan: utzi bere horretan bai lehen itzuliko ezdeus, ezdeusarazi, ezdeuskeria, ezdeustasun, ezdeustu sarrerak, eta bai lantaldearen proposamen berria: ezdeustatu. Baina kendu egingo nuke ezdeusetaratu-ri dagokiona, ez baita gaizki eratua, izartxoa eramateko, eta aski baitugu aipatu gabe uztea, baztertua denez.
- Erabakia: BAgiria (1997-02-28): sarreran izen nahiz izenondo izan daitekeela adieraztea onartu da.Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): 1 izond. jarri behar da.
- Erabakia: (2008-10-31) utzi lantaldearena bere horretan: iz. 'abereak gordetzeko esparru hesitu eta sabairik gabea'.
- Erabakia: (2009-05-29) d) proposamena onartu.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.