berde
1 adj. Urdinaren eta horiaren arteko kolorekoa, belar hezearen edo muskerraren kolorekoa. Ik. orlegi. Hosto berdeak. Begi berdeak. Zelaiak berde agertzen zaizkigu. 2 adj. Heldu gabea; ihartu gabea. Gari berdea. Fruitu berdeak eta helduak. Sagar berdeak. Uztai-gaia berde den artean okertzeko. Aspaldi, artean gazte eta berde nintzela.
3 adj. (Larruazalaren koloreaz mintzatuz). Maisu gehienak kolorez berde askoak. Buru handiduna, iletsua, beltzaran berde samarra.
4 adj. Eguraldiaz mintzatuz, gogorra, euritsua.
5 adj. Lizuna, lohia, lotsa gutxikoa. Esango dituztela hitz berdeak eta eman kontseilu gaizto lasaigarriak. Kontu eta ipuin berde zantarrak.
6 iz. Kolore berdea. Berdea, itxaropenaren kolorea. Berde iluna, argia. Berdez margotu.
7 iz. Berdetasuna. Mendien mazelak ez dira larrutuak inon, inon ez dira erreak; halako berde bat badute, begiarentzat ezin eztiagoa.
8 iz. Landare berdea, ihartu gabea, bereziki bazka berdea. Ik. artaberde. Gero arbiak egin abuztuan, eta negu guztirako berdea ganaduentzat; han ez zen beste berderik, eta negu luzea izaten zen.