euskara

  • 'Euskara ibiltaria' erakusketa Berako kultur etxean ikusgai, azaroaren 27tik aurrera

    • Euskaltzaindiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak elkarlanean antolatu dute erakusketa hau eta Berako Udalak antolatzen duen Uscaldunac garen ezquero kultur ekimenean kokatzen da. Nafarroako Gobernuaren finantziazioa jaso du.
    • Programa horren barnean antolatu dira, besteak beste, herritarrendako bisita gidatu irekia (azaroaren 29an, 18:30ean) eta “Euskararen hiru titiak eta bertze istorio miresgarri batzuk” kultur emanaldia ere (abenduaren 1ean,19:00etan).
    • Euskara Ibiltaria online ere ikus daiteke, HEMEN
  • 'Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina' erakusketa Barañaingo udal liburutegian ikusgai

    • Pirinioetan elkarrekin bizi diren hizkuntza guztien ezaugarri nagusiak eta mugarri historikoak biltzen dituen erakusketa da hau. Erakusketa 2023ko abenduaren 7ra arte izanen da ikusgai goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte. Bisita gidatuak eskatzeko aukera ere badago.
    • Azaroaren 7an, arratsaldeko 7etan, “Euskara Pirinioetan: leku izenen bidez erdiets dezakegun argitasuna” hitzaldia emanen du Patxi Salaberri euskaltzainak.
    • Egitasmoa Barañaingo Udaleko euskara zerbitzuarekin elkarlanean antolatu da eta Nafarroako Gobernuaren finantziazioa jaso du.
  • Abian dira Jose Manuel Urtasun zildoztarraren jaiotzaren 250. urteurreneko ekitaldiak

    • Euskaltzaindiak eta Zildozko Kontzejuak elkarlanean antolatu dute Jose Manuel eta Juan Manuel Urtasun Lakidain anaiei eginen zaien omenaldia; Zildozko Perutxenean sortu ziren egile oparo horiek.
    • Urteurren honetan jardunaldi bat antolatu da Zildozko elizan, azaroaren 26ko eguerdiko 12:00etan hasita, egile haiek, beren sortetxea eta zildoztarrak omentzeko.

    Bertan, herritar, udal eta gobernu ordezkariekin batera, Ekaitz Santazilia ikerlariak Perutxeneko Urtasun-Lakidain anaien bizitza eta obra hitzaldia emanen du bai eta Euskara Ezkabarten: paperetik ahora erakusketaren bisita gidatua.

    Horretaz gain, Euskara Ezkabarten: paperetik ahora erakusketa ikusgai izanen da azaroaren 17tik 25era arte Arreko (Ezkabarte) Gizarte Etxean, euskarak Ezkabarten izan duen lekua hobeki ezagutzeko.

  • LINGUA NAVARRORUM


    Gorpu ustel bat poltsa opako batean?
    Amonaren antigoaleko orratza?
    Pin modernoa, guai eta merkea?
    Fosil bitxi bat kristalezko urnan?
    Behi potoloa, eusko labela, errapea tantaka?
    Ikono mirakuluzkoa aldareetan?

    Zer zara, lingua navarrorum,
    gure bihotzeko mapamundian?
    Helmuga bat, lurralde bat,
    argonauten ardi-larru polikromoa.

    Miren Agur Meabe, 2008

    Susa argitaletxearen Basquepoetry ataria.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper