Deklinabidearen arau orokorra 183. araua («Adierazpen izendatzaileen deklinabidea») dira helduleku nagusiak erabilera-okerrak edo -zalantzak sortzen direnetan. Hauek dira bereziki arazo-iturri:
eta1. Kontsonantez amaitzen diren izen berezien NORI kasua:
(ponte-izenak) *Isabeleri, *Mikeleri, *Markoseri, *Eñauteri...;
(deiturak) *Altzibarreri, *Artzalluseri, *Arantzabaleri, *Trokonizeri, *Gomezeri...;
(leku-izenak) *Oiartzuneri, *Pariseri, *Buenos Aireseri...
Arauak dio —mugagabeko kasuak baitira dagozkienak— aski dela -i kasu-marka soila: Isabeli, Mikeli, Markosi, Eñauti, Altzibarri, Artzallusi, Arantzabali, Trokonizi, Gomezi, Oiartzuni, Parisi, Buenos Airesi...
2. Diptongoz bukatzen diren izen berezi batzuk: *Unaiek, *Ibaieri, *Aragoien... (> Unaik, Ibairi, Aragoin...).
3. a bokalaz —itsatsia izan zein artikulua izan— bukatzen diren leku-izenak: Azpeitia, Hondarribia, Iruñea, Bizkaia, Ermua, Getaria, Gipuzkoa, Zuberoa... Esaterako: Azpeititik/*Azpeitiatik; Iruñeko/*Iruñeako; Getarian/*Getarin...
4. Bukaeran n, l, s, z, tz edo r letra daukaten leku-izenak: Irun, Madril, Paris, Zarautz eta gisakoak.
5. Bukaeran -w, -y eta -h duten kanpoko leku-izenak.
; ;6. Ez leku-izen ez pertsona-izen diren izen berezien kasua; esate baterako; *Euskaltzaindiatik (> Euskaltzainditik).
7. Izena osorik letra larriz ematen denean, zalantza sortzen da -r letraz amaitzen diren izenekin. Sigla baldin bada, erre letra ez da bikoizten: ELKARek (*ELKARrek) argitaratu du. Kasu-marka ere letra larriz idaztekoa bada, marratxoa jartzen da (ELKAR‑EK). Sigla ez den izen bereziren bat bada, erre letra ez da bikoizten: KEPLERen legea (▼KEPLER‑en/KEPLERRen/KEPLERren). Kasu-marka ere letra larriz idaztekoa bada, bi aukera daude: errea bikoiztea (KEPLERREN LEGEA) edo marratxoa erabiltzea (KEPLER‑EN LEGEA) ;