Aurreko euskaltzaina: Raimundo Olabide
Ondoko euskaltzaina: Pello Salaburu

 

Euskaltzain osoa

Beran (Nafarroa) jaio zen, 1899ko martxoaren 1ean.
Donostian (Gipuzkoa) hil zen, 1983ko azaroaren 28an.

Medikua eta idazlea izan zen.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1929ko martxoaren 22an, eta euskaltzain oso 1941eko maiatzaren 29an.

Ez zuen sarrera-hitzaldirik egin.

Hilberri-txostena Jose Maria Satrustegik irakurri zuen 1983ko abenduaren 30ean.


 

Aurreko euskaltzaina: Antonio Arrue
Ondoko euskaltzaina: Patxi Uribarren

 

Euskaltzain osoa

Tarragonan (Katalunia) jaio zen, 1947ko martxoaren 2an.
Gasteizen (Araba) hil zen, 2008ko apirilaren 30ean.

Euskal Filologian doktorea, eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna izan zen.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1975eko ekainaren 27an, eta euskaltzain oso 1977ko otsailaren 26an.

Sarrera-hitzaldia Federico Belaustegigoitiaren bizitzaz eta lanaz irakurri zuen Gasteizen, 1978ko apirilaren 28an.

Hilberri-txostena Jose Luis Lizundiak irakurri zuen 2009ko otsailaren 27an.


 

Aurreko euskaltzaina: Jean Elizalde
Ondoko euskaltzaina: Andoni Sagarna

 

Euskaltzain osoa

Jean Marie Diharce “Iratzeder” Donibane Lohizunen (Lapurdi) jaio zen, 1920ko urtarrilaren 4an.
Ahurtin (Lapurdi) hil zen, 2008ko urriaren 13an.

Beneditarren Belokeko monasterioko mitradun abadea eta idazlea.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1953an, euskaltzain oso 1962ko uztailaren 27an eta emeritu 2006ko uztailaren 20an.

Sarrera-hitzaldia Belokeko monasterioaz irakurri zuen, Ahurtin, 1963ko maiatzaren 18an.

Hilberri-txostena Jean Haritxelharrek irakurri zuen 2009ko otsailaren 27an.


 

Ondoko euskaltzaina: Frantzisko Ondarra

 

Euskaltzain osoa

Agustin Zarrantz “Polikarpo Iraizozkoa” Iraizotzen (Ultzama, Nafarroa) jaio zen, 1897ko urtarrilaren 31n.
Lekarozen (Nafarroa) hil zen, 1980ko apirilaren 5ean.

Kaputxinoen ordenako idazkari nagusia izan zen, eta idazlea.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1930eko apirilaren 24an, eta euskaltzain oso 1968ko abenduaren 4an.

Ez zuen sarrera-hitzaldirik egin.

Hilberri-txostena Frantzisko Ondarrak eta Juan San Martinek irakurri zuten 1980ko apirilaren 18an.


 

Aurreko euskaltzaina: Jose Agerre
Ondoko euskaltzaina: Patxi Zabaleta

 

Euskaltzain osoa

Miguel Olasagarre “Damaso Intzakoa” Intzan (Araitz, Nafarroa) jaio zen, 1886ko urriaren 19an.
Iruñean (Nafarroa) hil zen, 1986ko irailaren 21ean.

Kaputxinoa eta Zeruko Argia hilabetekariaren zuzendaria izan zen.

Euskaltzain oso izendatu zuten 1920ko uztailaren 23an.

“Naparro'ko aditz-laguntzailea zuketazko esakeran” sarrera-hitzaldia irakurri zuen Elizondon 1921eko urtarrilaren 27an.

Hilberri-txostena Jose Maria Satrustegik irakurri zuen 1986ko urriaren 24an.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper