Aurreko euskaltzaina: Piarres Larzabal
Ondoko euskaltzaina: Xarles Videgain
Euskaltzain emeritua
Parisen (Frantzia) jaio zen, 1932ko azaroaren 17an.
Kanbon (Lapurdi) hil zen, 2022ko abenduaren 9an.
Biologian, Filologia Hispanikoan eta Hezkuntza Zientzietan lizentziaduna. Euskal Ikasketetan doktorea. Idazlea. Erretiroa hartuta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateko irakasle izatetik.
Euskaltzain urgazle izendatua 1961eko azaroaren 17an eta oso 1988ko apirilaren 29an. Euskaltzain emeritua da 2007ko azaroaren 30etik.
“Euskaldun maiteok, agur!” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Baionan 1989ko apirilaren 1ean.
Aurreko euskaltzaina: Frantzisko Ondarra
Euskaltzain osoa
Uxuen (Nafarroa) jaio zen, 1959ko apirilaren 24an.
Euskal Filologian doktorea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.
Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko apirilaren 24an eta oso 2005eko abenduaren 16an.
“Uxueko izenak mintzagai” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen 2006ko azaroaren 29an.
Aurreko euskaltzaina: Aingeru Irigarai
Euskaltzain osoa
Arizkunen (Nafarroa) jaio zen, 1951ko uztailaren 3an.
Soziologia eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna. Euskal Filologian doktorea. Erretiroa hartuta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izatetik.
Euskaltzain urgazle izendatua 1983ko apirilaren 28an eta oso 1984ko martxoaren 30ean.
“Mario Bunge-ren hizkuntzalaritza” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Arizkunen 1985ko martxoaren 31n.
Aurreko euskaltzaina: Koldo Mitxelena
Ondoko euskaltzaina: Alfontso Mujika Etxeberria
Euskaltzain emeritua
Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1946ko uztailaren 11n.
Industria ingeniaria. Euskal Filologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
Euskaltzain urgazle izendatua 1966ko azaroaren 25ean eta oso 1988ko urtarrilaren 29an. Euskaltzain emeritua da 2021eko uztailaren 23tik.
“Euskal hitzez” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Donostian 1989ko urtarrilaren 27an.
Aurreko euskaltzaina: Juan San Martin
Euskaltzain osoa
Antzuolan (Gipuzkoa) jaio zen, 1954ko apirilaren 3an.
Euskal Filologian doktorea. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko martxoaren 29an eta oso 2005eko urriaren 21ean.
“Musen arnasatik goi-arnasara euskal letretan barrena” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Antzuolan 2006ko uztailaren 21ean.