Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren amaierako ekitaldia
Urriaren 9an, Euskaltzaindiak 90. urteurrenaren amaierako ekitaldia egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Ekitaldian hauek hitz egin zuten: Markel Olano, Xabier Agirre eta Jose Luis Bilbao, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiek, hurrenez hurren; Juan Ramon Corpas Nafarroako Kultura Kontseilariak; Mercedes Chacón Hezkuntza Ministerioraren Zuzendari Orokorrak; Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailburuak; Max Brisson Euskararen Erakunde Publikoaren buruak; Ainhoa Beola Donostiako Udalaren Euskara zinegotziak; eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak, Euskaltzaindiaren izenean.
Markel Olanoren, Xabier Agirerren, Xabier Kintanaren eta Andres Urrutiaren hitzak ekartzen ditugu hona.