- Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak elkarri euren ikerketa-ondareak erabiltzeko aukera emango diote eta, bereziki euren artxibategi, fonoteka eta bibliotekak erabiltzeko aukera.
- Bereziki, Euskaltzaindiak erantzuna emango die Bizkaia Irratiak egindako kontsultei, kontsultok euskal lexikoari, gramatikari, onomastikari -batez ere toponimia arloan-, ortografiari eta, oro har, euskararen araugintzako bestelako gaiei buruzkoak direnean.
- Irratigintzaren arloan, elkarlana bultzatuko da, eta baterako programak sustatuko dira, euskarazko normalizazioaren eta normatibizazioaren eremuan, euskarazko zabalkunde-lanak batera egiteko eta, horrela, bi sinatzaileok euskararen inguruan sortutako corpusa hedatzeko.
- Bizkaia Irratia eta Euskaltzaindia elkarlanean arituko dira, euren biblioteketako eta fonoteketako euskal funtsak sendotzeko.
- Lankidetza politika bultzatuko dute ikastaroak eta programak sortu eta egin daitezen, euskarari eta euskal kulturari dagozkien komunikabide eremuetan.
Hiru urteko iraupena izango duen hitzarmen hau koordinatzeko, Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea eratuko dute, bakoitzak bina ordezkari izango dituelarik.