Liburuaren aurkibidea 37,54 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Izenburuak argi azaltzen duenez, Juan Mari Lekuona idazle eta euskaltzain oso zenaren omenezko liburua da hau. Horrela azpimarratu dute Andres Urrutiak, Jean Haritschelharrek eta Pello Esnalek, gaurko aurkezpenean. Urrutiaren esanetan, Lekuonak "literatura zuen gaia. Grina, berriz, poesia, musika eta kantu herritar nahi landuetan. Emaitzak, taxutuak, zehatzak eta zorrotzak. Irakasle eta akademiko egoki eta bikainei dagokien bezala -gaineratzen du Urrutiak- jakin zuen hark bere mezua zabaltzen. Horren lekukotasuna ematen dute hainbatek omenaldi-liburu honetan, Euskaltzaindiak opa diona. Literatura batzordeburu izandakoak ongi merezitako aitortza, bestalde".
Jean Haristchelarrek esan duenez, liburua "Juan Mariren gustukoa izango zen, hor parte hartu dugunok gure ikerketaren emaitza eskaintzen diogulako berari". Pello Esnalek, azkenik, Juan Mari Lekuona ez ezik, azken urteotan hil diren beste kide batzuk ere ekarri ditu gogora: Alfontso Irigoien, Joxe Mari Aranalde eta Antonio Zavala, "horiek guztiak gurekin daude -esan du- euren barruko kezkak, egitasmoak eta proiektuak ere gurekin daudelako"
Liburuaren aurkibidea 37,54 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.