Ohorezko euskaltzainei diploma ematea. Argazkiak eta hitzak (II)
Otsailaren 26an, Euskaltzaindiaren egoitzan egin zen ekitaldian, Akademiak izendatu berri dituen ohorezko euskaltzainek diplomak jaso zituzten. Orotara, 11 ohorezko euskaltzain berri izendatu zituen Akademiak, urtarrilaren 29an eginiko osoko batzarrean: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.
Hona hemen diplomak banatu ziren ekitaldian Gorka Aulestiak, Martzel Etchehandyk, Ana María Etxaidek eta Jose Angel Irigaraik esan zituzten hitzak.
Pakita Arregik, Joxe Azurmendik, Luis Baraiazarrak eta Erramun Baxokek esandakoak hemen irakur daitezke.