Jabier Kaltzakorta eta Niko Etxart, euskal baladaz
Martxoaren 11n burutu zen Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien laugarren eta azken saioa. Jardunaldi horiek Euskaltzaindiaren aretoan egin dira, "Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" izenburupean. Azken saio horretan, Jabier Kaltzakortak eta Niko Etxartek euskal baladak izan zituzten hizpide.
"Herri Literatura (koplak, bertso-paperak, bat-batekoak eta baladak)" jardunaldiak otsailaren 11n hasi ziren, Xabier Amurizaren eta Jon Aurreren eskutik. Hurrengo saioetan Gontzal Mendibil eta Iñaki Irazu eta Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi izan ziren gidari.