Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Henri Duhauk Gratien Adema "Zaldubi" (1828 - 1927) Senpereko elizgizon eta idazlerren lanari buruz paratutako lana. Bertara biltzen dira "Zaldubi"-k eskuz idatzitako 26 eliza kantu, 260 bertsorekin. Bereziki hunkigarria da Eguberri kantika, bukatu gabea, hil zenean horixe idazten ari baitzen.
Liburua eskuratzeko, egin klik hemen.
Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860)
Bilduma: Euskaltzainak, 12. zenbakia
Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Paratzailea: Henri Duhau
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-95438-58-4
Prezioa: 12 €
"Zaldubi"-k Hazparnen 1854 eta 1860 bitartean eginak. Garai hartako eliza katolikoaren ikuspegiak, euskaraz idatziak, aztertzeko oso baliagarria. Denbora bateko lekukotasuna eskaintzen dute.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
Jesü Kristen Imitazionea
Bilduma: Euskaltzainak, 13. zenbakia
Itzultzailea: Martin Maister
Paratzailea: Jean-Louis Davant
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-95438-59-1
Prezioa: 12 €
Jesü Kristen Imitazionea XV. mendeko idazlan mistikoa da. Jesu Kristoren Pasiotik abiatuz, honen inguruko meditazioa da. Badirudi "Thomas Kempisko" fraide-apaizak idatzi zuela. Euskalki desberdinetara hainbat itzulpen izan ditu. Martin Maisterrek egindakoa 1757koa da. Jean-Louis Davant euskaltzain osoak oraingo euskal grafiara egokitu du.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.
Birjinia, edo donceil christaba
Bilduma: Euskararen lekukoak, 24. zenbakia
Paratzailea: Jose Antonio Mujika
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-95438-60-7
Prezioa: 21 €
"Euskararen lekukoak" bilduman euskal idazle klasikoen lanen edizio kritikoak argitaratzen dira. Birjinia, edo donceil christaba Michel-Ange Marin fraide frantsesak 1572an idatzitako lanaren euskarazko itzulpena da. Lan horrek izenburu luzeagoa bazuen, lapurtarrez zegoen idatzia eta XVIII. mendearen amaieran aurkitu zuten. Jose Antonio Mujikak itzulpenaren transkripzioa eskaintzen du.
Liburua eskuratzeko egin klik hemen.