Mintzola Fundazioaren eta Euskaltzaindiaren arteko bilera
Martxoaren 25ean, Mintzola Fundazioaren egoitza bisitatu zuen Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura eta Euskara diputatuak gonbidatuta. Egoitza ikusteaz gain, Euskaltzaindiak eta Mintzola Fundazioak ?Bertsozale Elkartea barne- egin dezaketen elkar-lanaz hitz egin zuten.
Bileran hauek parte hartu zuten: Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Kintana idazkariak, Jose Luis Lizundia diruzainak, Andoni Sagarna Iker sailburuak, Andres Iñigo Jagon sailburuak eta Pello Telleria idazkariordeak. Eurekin batera hauek izan ziren: Maria Jesus Aranburu, Estibaliz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Josune Zabala Mintzola Fundazioaren zuzendaria, Aritz Zerain Bertsozale Elkarteko koordinatzaile orokorra eta Imanol Miner KUTXAko ordezkaria.