Jean-Louis Davant: "Jesü Kristen imitazionea" liburuaren aurkezpena
Apirilaren 5ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak (1854-1860), Henri Duhauk paratuak; Jesü Kristen imitazionea (1757, Martin Maisterren itzulpena), Jean-Louis Davantek paratutako edizioa; eta Birjinia, edo donceil christaba, Jose Antonio Mujikak paratua.
Jesü Kristen imitazionea Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 13. zenbakia da. Hona hemen liburuaren aurkezpenean Jean-Louis Davantek esan zituen hitzak.