"Gerra Zibila eta euskal literatura" liburuaz
Urriaren 18an, Euskaltzaindiak Euskera agerkari eraberritua aurkeztu zuen. Andres Urrutiarekin batera, Itziar Idiazabal eta Ana Toledo izan ziren, eta etapa berriaren zenbaki bana aurkeztu zuten: Euskera 2009, 54, 2-1 eta Euskera 2009, 54, 2-2. Izan ere, ikerketa-lanak jasotzen dituen bigarren zenbaki honek bi zati ditu, eta bi liburukitan argitaratu dira. Lehenengoaren gai nagusia Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak da -Itziar Idiazabalek eta Andoni Barreñak koordinatua, Idiazabalek aurkeztu zuen- eta bigarrenak, Ana Toledok koordinatu duena, Gerra Zibila eta euskal literatura gaia jorratzen du.
Bestalde, ekitaldi berean Euskera 2009, 54, 1 liburukia ere aurkeztu zen.
Hona hemen Ana Toledok Gerra Zibila eta euskal literatura liburuari buruz eman zuen azalpena.