Jardunaldi hauetan euskal gazteek euskararekin duten harremanaz hausnartuko da. Euskararen erabilera abiapuntu, hainbat gai jorratuko dira: erabilera modu egokian sustatzen den; euskararen ezagutza eta erabilera neurri berean handitzen ote diren; erabilera arlo formaletan besterik ez ote den ematen; gazteek euskara non eta norekin erabiltzen duten; helduek bitartekorik eskaintzen duten...
Gaia zenbait ikuspegitatik aztertuko da, ikerketa eta esperientzia desberdinak ikusiko dira, eta, gazteei buruz hitz egiteaz gain, gazteei beraiei emango zaie hitza. Hala, mahai-inguru bat ere egingo da, Kike Amonarrizek moderatuko duena. Bertan parte hartuko duten gazteek hau bezalako galderei emango diete erantzuna: Euskaraz egiterakoan eroso sentitzen zarete? Euskaraz hitz egiteko gai direnen artean, zergatik darabilte batzuk eta zergatik ez beste batzuk? Nola ikusten duzue euskararen presentzia sare sozialetan?
Jardunaldiak irekiak eta doakoak izango dira, eta entzule bezala nahi duena joan daiteke. Izena emateko epea azaroaren 18an amaituko da. Izena emateko sakatu
hemen.
Bestalde, hitzaldien laburpenak ekartzen ditugu hona. Horiek ikusteko, sakatu gehiago irakurri gainean.