Koldo Zuazo Urdiainen, "Sakanako euskara. Burundako hizkera" liburuarekin
Azaroaren 26an, Urdiainen, Etxeko Auzoan, Sakanako euskara. Burundako hizkera liburua aurkeztu zuen Koldo Zuazok. Liburua Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sorturiko "Mendaur" bildumaren zortzigarren zenbakia da eta aurtengo ekainean aurkeztu zen, Iruñean. Irailean, aldiz, Altsasura eraman zuen egileak.
Koldo Zuazo hizkuntzalari eta euskaltzain urgazleak idatzi duen liburu honek Burundako eta, oro har, Sakanako euskararen berezitasunak erakusten ditu. "Euskal Herri osoan ibili eta gero -Koldo Zuazoren hitzak dira- Burundako hizkera da ezagutu dudan bereziena. Jakina, haren kokagunea da horren arrazoia: Nafarroako bazter batean dago, Gipuzkoa eta Araba ondoan dituela. Hiru leku horietatik elikatu da Burundako euskara".
2007an eta 2008an, Koldo Zuazok bi egonaldi luze egin zituen Urdiainen, Burundako hizkera bertatik bertara ezagutzen eta ikasten.
Liburua eskuratzako sakatu hemen.