"Gasteizko Ubarrundia" toponimia lanaren aurkezpena Euskaltzaindiaren Osoko Batzarrari
Jose Luis Lizundia egitasmoaren zuzendariak eta Elena Martinez de Madina teknikariak lanaren inguruko zehaztasunak eman zituzten. Gasteizko Ubarrundian sei herri sartzen dira, eta bildutako material guztia aztertu ondoren -mapak, zerrendak, dokumentu zaharrak, era guztietako lekukotasunak- 898 toponimo normatibizatu dira. Lan honen emaitza laster kaleratuko da.
Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua Gasteizko 64 aldeetako toponimo guztiak -bai historikoak, bai eta bizirik dirautenak ere- era sistematikoan biltzea da. Lehen bi liburuak, Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria) eta Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II ( Malizaeza), 2009ko apirilean aurkeztu zituen Euskaltzaindiak, Arabako Foru Aldundian. Orduan ere Jose Luis Lizundiak eta Elena Martinez de Madinak eman zituzten azalpenak.
Hona hemen aurkezpenean erabili zen dokumentua.