Ur Apalategik 2010eko Beterriko Liburua saria irabazi du
Ur Apalategi idazle eta euskaltzain urgazleak 2010eko Beterriko Liburua Ohorezko Literatur Aipamena irabazi du, Fikzioaren izterrak (Susa) ipuin liburuagatik. 111 Akademia-ko kideek erabaki dute saria zein libururi eman. Sari emate ekitaldia maiatzaren 5ean egin zen, Asteasuko Udaletxean.
Ur Apalategik bigarren aldiz eskuratu du Beterriko Liburua saria; 1997an jaso zuen aipamena lehen aldiz, Gauak eta hiriak eleberriarekin. Harekin batera, Anjel Lertxundi da sari hau bi aldiz irabazi duen beste idazlea.
Beterriko Liburua Saria Manuel Larramendi Kultur Bazkunak jarri zuen abian, 1996an.