Zaldubiren "Kantikak" liburua sarean dago
Euskaltzaindiak Henri Duhauk paratutako Gratien Adema "Zaldubi"ren Kantikak liburua (302, 8 MB) euskarri digitalean eskaintzen du, Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.
Kantikak liburuan Gratien Adema "Zaldubi" (1828 - 1927) Senpereko elizgizon eta idazleak eskuz idatzitako 26 eliza kantu jaso ditu Duhauk. Bereziki hunkigarria da Eguberri kantika, bukatu gabea, hil zenean horixe idazten ari baitzen.