Euskaltzaindiaren argitalpenak "Unelibros" aldizkarian
Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udaberrian kaleratu duen zenbaki berrian.
Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:
- Hiztegi Batua 2010. Egileak: Batzuk
- Euskararen legeak 25 urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa. Egilea: Mikel Zalbide
- Euskararen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak. Egilea: Joseba Intxausti
- Ikastola mugimendua. Dabilen herria. Egileak: Batzuk
- Agirre Asteasukoaren Eracusaldiak: sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan. Egilea: Arantza Ozaeta
- Elgoibarko ahozko euskara. Egilea: Jesus Mari Makazaga
Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.