Bernardo Atxagak "Xola eta Ameriketako izeba" liburua kaleratu du
Atzo, maiatzaren 19an, Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoak Xola eta Ameriketako izeba gazteentzako liburu berria aurkeztu zuen, Donostian. Xola txakurraren laugarren abentura da eta Erein argitaletxearen eskutik plazaratu du. Aurreko liburuek bezala, Mikel Valverde marrazkilariaren ilustrazioak ditu.
Xola txakurraren ibilerak kontatzen dituzten aurreko liburuak hauek dira: Xolak badu lehoien berri, Xola eta basurdeak eta Xola eta Angelito.