Euskaltzaindiko Bibliotekariaren funtzioak estatutuen 14. eta barne-erregelen 92. artikuluan jasoak ditu Akademiak. Bibliotekariari dagokio, besteak beste, Akademiaren liburu, esku izkribu eta gutunak gorde eta kontserbatzea eta Azkue Bibliotekaren organo gorenaren buru izatea.
Euskaltzainburua buru duen Argitalpen batzordearen eginkizunak, berriz, Akademiaren 98. barne-erregeletan daude jasota. Berari dagokio argitalpen guztiak, edozein delarik haien euskarria, programatzea eta onartzea. Era berean, argitalpen bakoitzaren prestakuntza, berezitasunak, nondik norakoak, epeak eta bestelako xehetasunak ere jarraitu eta zaintzen ditu.
Miren Azkarate Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1955ko azaroaren 27an. Euskal Filologian katedraduna da. EHUko irakaslea. Euskaltzain oso izendatua 1992ko apirilaren 24an. Gramatika batzorde eta Hiztegi Batuko batzorde ahaldunduko kide da. Euskal lexikografian aditua da.