"Narrazioak eta olerkiak 2009" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2009 liburua euskarri digitalean eskaintzen du, webgunearen Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalean kontsulta daiteke, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpi-atalean. Bertan sarituak izan diren haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu dira, eta gainera 1991tik aurrera saritutako narrazio eta olerki guztien bertsio digitala eskaintzen da. 2009ko deialdian sarituak izan zirenen lanak zerrenda horren amaieran ikus daitezke.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute Azkue Sariak literatur lehiaketa, eta urtero ere liburua argitaratzen dute. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
2009ko Azkue sariak 2010eko martxoaren 9an eginiko ekitaldi batean banatu ziren.