"Escritores euskéricos contemporáneos" liburuaren aurkezpena
Datorren astelehenean, ekainaren 6an, Euskaltzaindiak Escritores euskéricos contemporáneos liburua aurkeztuko du Bilboko Liburu Azokan. Liburua Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 14. zenbakia da eta Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainak idatzi du.
2009ko Liburu Azokan, Gorka Aulestiak Estigmatizados por la guerra liburua aurkeztu zuen. Bertan, Gerra Zibila eta ondoren etorri zen diktaduraren ondorioz euskaldun askok -gehienak idazleak ziren- pairatu zuten jazarpenaren berri eman zuen. Liburu horrek izan zuen harrerak bigarren bat idazteko adorea eman zion: orain plazaratzen den Escritores euskéricos contemporáneos izenekoa. Bertan, XIX. eta XX. mendeetako 23 idazleren bizitza eta lanak jaso ditu.
Besteren artean, Resureccion Maria Azkue, Orixe, Jon Mirande, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria edo Mikel Zarate agertzen dira liburuan.