Liburuak zazpi atal nagusi ditu. Hola, bada, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, zenbait idazlek euskal kulturaren alde egin zuten lana ekartzen da gogora. Ondoren, II. Errepublika, Gerra Zibilaren ondorengo urteak, elizgizon batzuek egindako lana -Iratzeder, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga poetek-, nobela garaikidea, euskara batua edota ahozko literatura dira Escritores euskéricos contemporáneos lanean agertzen diren erreferentzia nagusiak.
Felipe Arrese Beitia, Jean Etxepare, Orixe, Juan San Martin, Jon Mirande, Xabier Lete, Joxean Artze, Bernardo Atxaga edota Antonio Zavala idazleen lanak aztertzen dira liburuan, besteak beste.
Bestalde, komunikabideetan argitaratutako kritika ugari bildu ditu Gorka Aulestiak, eta liburura ekarri; horietako batzuk gaztelaniaz publikatu ziren, eta Euskal Herriko hedabideetan agertu. Ingelesez daudenak Estatu Batuetako komunikabideetan argitaratu ziren, 1980tik 2000ra.
Ekitaldian, Andres Urrutia eta Gorka Aulestiarekin batera, hauek izan dira: Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea, Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatua, Txomin Solabarrieta eta Luis Baraiazarra. Txomin Solabarrietak jaso du Bilboko Liburu Azokaren Urrezko Luma, "Bostak bat" taldearen izenean.
Gorka Aulestiaren aurkezpena 153,73 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.