"Definiziozko Euskal Hiztegia" berritua kaleratu du Bostak Bat taldeak
Definiziozko lehen hiztegia argitaratu zutenetik 25 urte igaro direnean, Bostak Bat Kultur Elkarteko kideek Definiziozko Euskal Hiztegia berritua plazaratu dute, eta urteurren hori gogora ekarri. Horren aurkezpena ekainaren 1ean egin zen, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Aurkezpenean azaldu zuten bezala, hiztegiak 12.798 sarrera ditu. Sinonimoak (10.486) eta antonimoak (3.344) ere erantsi dira, euskara aberasteko bidea eskaintzeko asmoz. "Euskararen hitzik erabilienak -esan zuten- jarri ditugu euskaraz bizi nahi duen edonoren esku. Hiztegia eguneroko bizitzako beharrizanei erantzutera dator".