"Erle" irakurlearen saio arrakastatsua, Larrabetzun
Ekainaren 4an, Larrabetzun, bigarren Erle irakurlearen saioa egin zen, Literaturia ekimenaren barruan, eta Erlea aldizkariaren laugarren zenbakia aurkeztu zen. Zenbaki horrek Afrika beltzera garamatza, gai nagusi baten inguruan hausnarketa egiteko: Zein da Afrikako literaturaren hizkuntza? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literatura da? Bakarrik hizkuntza indigenez sortua dagoena da afrikar literatura? Hautua egitekoa ezinbestekoa da?
Bernardo Atxaga Erlea aldizkariko zuzendariarekin batera, hauek izan ziren Larrabetzun: Anari, Jabier Muguruza, Kepa Altonaga eta Miel A. Elustondo, musika, poemak eta irudiak uztartuz. Bestalde, Abebe Bikila maratoilari etiopiarra Erromako maratoian korrika egiten erakusten duen dokumentala ikusi zen.
Erlea aldizkaria zenbakiak eskuratzeko sakatu hemen.