Euskaltzaindia Trebiñuko Konderriko Ikasketa Historikoen I. Kongresuan
Ekainaren 3ko goiza toponimiari lotua izan zen. Bertan izan zen Patxi Salaberri euskaltzaina, "Notas de toponimia alavesa" izeneko ponentziarekin. Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko beste kide batzuk ere izan ziren hizlari. Elena Martínez de Madinak honako txostena aurkeztu zuen: "La toponimia en las estribaciones de los Montes de Vitoria: reflejo de unión entre Treviño y la Llanada"; Mikel Gorrotxategik "Bide hitza norabide adierazle Arabako toponimian (Gereñu eta Salazar)" izenekoa; Felix Mugurutzak "Gazteleraren eraginez euskal toponimian agitzen ari den azentu aldaketa sistematikoa" eta Roberto González de Viñasprek, Pedro Uribarrena artxiberoarekin elkarlanean, "Los despoblados medievales del Condado de Treviño".
Kongresuko ponentzia eta txosten guztiak liburu batean argitaratuko ditu Trebiñuko Udalak.
| |