"Perpetua Saragueta. Eskuidatziak eta hiztegia" Mezkiritzen aurkeztu da
Ekainaren 24an, Mezkirizko Herriko Txoko elkartean, Perpetua Saragueta. Eskuidatziak eta hiztegia liburua aurkeztu zen. Liburua Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sorturiko "Mendaur" bildumaren 9. zenbakia da eta hilaren 17an aurkeztu zen Iruñean. Hiriburuan bezala, Andres Iñigo liburuaren paratzaileak, Xabier Azanza Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak eta Maite Urtasun Saraguetak, Perpetuaren alabak, aurkeztu zuten liburua. Xabier Zia Mezkirizko zinegotziak ere hitza hartu zuen.
Liburuak Perpetua Saraguetaren ondarea jasotzen du eta bi eranskin ditu: bata, gerra aitzineko garaian Baionako Eskualduna eta Donostiako Argia aldizkarietara igortzen zituen Mezkirizko eta Arizkungo dozena erdi bat kronika; bestea, CD bat, Jose Mari Satrustegik Perpetua Saraguetari 1977 eta 1979 urteetan egin zizkion hiru grabazio luze jasotzen dituena.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.